XVII. Mendeko Krisia: Demografia, Nekazaritza eta Merkataritza
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,57 KB
Demografiaren Geldialdia
XVII. mendean biztanleria gutxi hazi zen.
Geldialdiaren Kausak
- Uzta txarrak.
- Aldaketa klimatikoa.
- Nekazaritzan teknologia atzeratua (lurrak lantzeko jende asko behar zen).
- Gerra ugari:
- Hogeita Hamar Urteetako Gerra.
- Beste gerra asko.
- Izurriteak (merkataritzaren ondorioz oso azkar hedatu zirenak).
Nekazaritza-produkzioaren Krisia
Nekazaritza-produkzioak behera egin zuen.
Kausak
- Klima txarra.
- Gerrak.
- Teknologia urritasuna.
Salbuespena: Ingalaterra eta Herbehereak
Lurraren emankortasuna mantendu zen teknika berriei esker:
- Lugorriaren ordezpena:
Lugorrian, lurrak mineralak berreskuratzeko urtebetez edo bi urtez ez zen ezer landatzen. Sistema berrian, laborantza arruntak bazka-landareekin ordezkatzen ziren.
- Adibidez: hirusta, alpapa.
- Espezieak hautatzen ziren.
Hiriko Artisautza eta Gremioen Krisia
Hiriko artisautza krisialdian sartu zen.
Gremioak
Gremioak Erdi Aroan sortutako elkarte ekonomikoak ziren, lanbide bereko artisauak biltzen zituztenak.
Helburuak eta Funtzionamendua
- Eskaera eta tailer kopuruaren arteko oreka mantentzea.
- Oreka lortzeko, ez ziren gehiegi garatzen.
- Nekazaritzaren krisiaren ondorioz, pertsona askok tailerretan lan egin nahi zuten, baina gremioek ez zuten onartzen.
- Ikasketa sistema zorrotza ezarri zuten (aprendiz, maisu).
- Haien artean laguntzen zuten.
Poliki-poliki, ekimen pribatuek ordezkatu zituzten gremioak.
Merkataritzaren Goraldia
Merkataritzak goraldi nabarmena izan zuen. Holanda, Ingalaterra eta Frantzia nabarmendu ziren, Portugal eta Espainiaren ahultasuna aprobetxatuz, batez ere Amerikako lurraldeekin salerosketak egiteko.
Salerosketako Produktuak
- Metal preziatuen beherakada.
- Kolonietako laboreak: azukrea, kafea eta tabakoa.
- Afrikako esklaboak.
Konpainia Pribilegiatuak
Konpainia komertzial hauek sortu ziren:
- Estatuak finantzatzen zituen.
- Produktu baten monopolioa ematen zitzaien.
- Estatuaren babesa zuten.
Finantza-Kapitalismoaren Sorrera
Sistema ekonomiko bat da, espekulazioa erabiliz mozkinak irabaztea bilatzen duena.
Sustatu zituen elementuak
- Maileguak: Dirua interes baten truke prestatzea.
- Akzio bidezko sozietateak.
- Burtsaren sorrera (1531n).