XVIII. Mendea: Gizarte Aldaketa eta Ilustrazioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

KANT: TESTUINGURU HISTORIKOA

XVIII. mendea da, une historiko erabakiorra Europako. Mende honetan jazotako aldakuntz ekonomiko, soziopolitiko eta ideologikoek gaur egungo gizartearen oinarriak ezarriko baitituzte. Antzinako Erregimen estamentalaren gainbehera eta burgesiak sortutako gizarte orden berria dira trantsiziozko mende honen ezaugarri nagusiak.

Hiru faktore nagusi azter ditzagun:

  • 1) Krisi ekonomikoa: Feudalismoa gainbeheran zegoen Europan. Etengabeko gatazka eta guden ondorioz, nekazariak zorrez itota bizi ziren. Bestetik, Europak biztanleria bikoiztu egin zen mende hasieran. Egitura feudala guztiz anakronikoa zen, gero eta ustiapen handiagoa behar baitzuen sistema berari eusteko.
  • 2) Burgesiaren gorakada: XVIII. mendera arte, nekazaritza zen gizartearen ondasun-iturri nagusia. Beste jarduera ekonomiko batzuk sortu edo indartu ziren, nekazaritzari aurrea hartuz: merkataritza, manufaktura, banka. Merkataritza ekonomia-jarduera nagusi bilakatuko zen garraiobideen garapenari esker, kolonietatik Mendebaldeko metropolietara ematen zen lehengaien trafikoa erraztu eta merketuko baitzuen.
  • 3) Transformazio politikoak: Gizarte-klase txiroenak matxinatu ziren, eta matxinada handiena 1789koa izan zen, Frantziar Iraultza piztu zuena. Herrialde batzuetan ez zen iraultzarik egin (Espainia, Prusia), eta agintariek burgesiaren interesen araberako erreforma-prozesuak jarri zituzten abian. Aipatutako herrietan Despotismo Ilustratua agertuko da: “Dena herriarentzat, baina herria gabe” lelopean, hainbat egitura juridiko-politiko berri martxan jarriko dira: Estatuaren botere bereizketa, parlamentarismoa, librekanbismoa edo liberalismo ekonomikoa, adierazpen, erlijio, prentsa askatasuna. XVIII. mendea Ilustrazioaren mendea dugu, “Argien Mendea”, alegia, garai horretako transformazio ideologiko-kulturalen eragile nagusia baitugu.


KANT: KANT ETA ILUSTRAZIOA: SAPERE AUDE

1784 urtean Berlineko aldizkari batek, Berlinische Monatsschrift-ek alegia, Kantek idatzitako "Zer da ilustrazioa?" galderari erantzuna izeneko artikulua argitaratu zuen. Erabtzuteko azalpen hau eman zuen: gizakia, bere erruagatik, adingabetasun egoeran egon da luzaro, eta Ilustrazioa gizakia bere adingabetasunik askatzeko irtebidea da. "Sapere aude! Ausart zaitez zure adimenez baliatzera! Hona hemen ilustrazioaren esana" idatzi zuen.

Era autonomoan jarduteko, gizakia bere kabuz pentsatzera ausartu behar da, balioak berrikusiz eta besteen iritziak eta kanpotik etorritako edozein arau era kritikoan aztertuz, lortu gizaki bakoitzak adin nagusitasunera heltzea. Horretan oinarritzen baita benetako askatasuna: nor bere buruaren jabe izatean, nork bere bizitza proiektua eraikitzean. Hori egitean, bide eman behar dugu ingurukoek ere hori bera egiteko aukera izan dezaten.

Uste du gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko garaia heldu dela. Kantek ez du nahikoa iraultza bati edo gizadia askatuko duen gizon handi baten etorrerari itxarotea, beharrezkotzat jotzen du lege bidegabeak eta erakunde autoritarioak abolitzea. Hori bezain beharrezkoa da gizaki bakoitzak kontzientzia har dezan bera dela bere askatasuna eta bere zorion duina konkistatu behar duena. Ilustrazioa ez da bakarrik ezaguera jakin batzuk bereganatzea, gizaki izateak zer esan nahi duen jakitea baizik; jarrera praktikoa da, heteronomia moraletik autonomia moralera egin behar den aurrerapausua.

Entradas relacionadas: