XVIII. Mendeko Aurrerapenak: Zientzia, Ilustrazioa eta Euskal Herria

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB

1.3 XVIII. Mendeko Aurrerapen Teknikoak eta Zientifikoak

Zientzia behaketaren eta arrazoimenaren bidez lortutako ezagutzen multzoa da; teknika, berriz, zientziaren ezagutzak praktikara eramatea ahalbidetzen duten prozedurak. James Watt-ek (1736-1819) lurrun makina asmatu zuen, eta Cartwright-ek ehungintzan aplikatu zuen, 1785ean.

2. Ilustrazioa: Ezaugarriak eta Bilakaera

2.1 Ilustrazioaren Ezaugarriak

Ilustrazioa Europa osoko fenomeno nagusia zen, bereziki Frantzian. Ilustratuak noble eta burges laikoak zein elizgizonak izan ziren. Mugimendu intelektual optimista izan zen, honako printzipio hauek oinarri hartuta:

  • Argia: Arrazoia gizartearen iluntasuna eta akatsak argitzen zituen tresna gisa hartua. Arrazoia zen naturaz gaindiko aurreiritziak eta dogmak gainditzeko oinarria.
  • Aurrerapena: Zibilizazioari natura menderatzeko eta ongizatea eta aberastasuna sortzeko aukera ematen zion.
  • Zoriontasuna: Eskubide indibiduala eta gizartearen helburua zela aldarrikatu zen.

2.2 Ilustrazioaren Bilakaera

Mugimendu erreformista izan zen, politika, gizarte, ekonomia eta kultura erreformak defendatu zituen. Gehienak monarkikoak ziren, baina monarkiak berritzearen aldekoak.

Garrantzi handia eman zitzaion hezkuntzari eta pedagogiari. Aldi berean, era guztietako berrikuntza zientifikoak eta teknikoak sustatu zituen. Ilustrazioaren ondorioz, Elizak eta absolutismoak eragina galdu zuten, eta jarrera intelektual kritiko handiagoa sortu zen. Prusiak nabarmendu zen, zeinak ezarri baitzuen lehen hezkuntzarako lehenengo sistema arautua.

Zenbait pentsalari ilustratuk sistema politiko eta sozialaren kritika erradikalagoa egin zuten: Diderot, Montesquieu, Voltaire eta Rousseau.

  • Montesquieu (1689-1755): Proposatu zuen botere betearazlea, legegilea eta judiziala bereiztea.
  • Voltaire (1694-1778): Erlijio indibidual bat proposatu zuen. Banakoen eskubide zibilak eta justiziaren beharra aldarrikatu eta defendatu zituen.
  • Rousseau (1712-1778): Subiranotasuna erregeen esku, ez herriaren esku, defendatu zuen. Demokraziaren alde egin zuen.

2.3 Ilustrazioaren Hedapena

Ideia ilustratuak prentsaren eta liburuen bidez zabaldu ziren, batez ere Entziklopediaren bidez, Diderot eta D’Alembert ilustratu frantsesek zuzenduta.

2.4 Ilustrazioko Emakumeak

Zenbait emakumek, dirudunak gehienak, saiatu ziren emakumeen egoera soziala erreibindikatzen eta duintasuna ematen. Aipagarria da Marie-Thérèse Rodet-en saloia.

2.5 Ilustrazioa Espainian

Gaspar Melchor de Jovellanos: Ministro eta ilustratu ospetsua. Informe sobre la Ley Agraria lanean, nekazaritzak zituen arazoak azaldu zituen eta irtenbideak proposatu zituen.

Herrialdeko Adiskideen Elkarte Ekonomikoak: Helburua azterketak eta esperimentazioa sustatzea zen. Aipagarria «Euskalerrikoa».

4. Euskal Herria Ilustrazioan

4.1 Euskalerriaren Adiskideen Errege Elkartea (EAEE)

Bergaran sortutako lehenengo elkarte ilustratua izan zen. Hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren aldeko apustua egin zuen, Euskal Herria berritzeko eta krisi ekonomikoa gainditzeko. Ezagutza zientifikoa eta humanista bultzatzea, eta euskal probintzien arteko harremana sustatzea, Irurak bat lelopean.

Peñafloridako kondea: Sortu zituen, beste ilustratu batzuekin batera, Euskalerriaren Adiskideen Errege Elkartea.

4.4 Euskara Ilustrazioan

Europar ilustratu askori interesatzen zitzaien antzinako hizkuntzak. Garai hartako hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat Wilhelm von Humboldt izan zen.

5. XVIII. Mendeko Iraultza Nekazaritzan

Nekazaritzan hainbat hobekuntza egin zituzten Europako herrialde batzuetan, bereziki Ingalaterran:

  • Bertan behera utzi zuten lugorria.
  • Laboreen txandakatze jarraitua ezarri zen.
  • Amerikar produktuen landaketa zabaldu zen (tomatea, patata).

Britainiar lurraren produktibitateak gora egiten jarraitu zuen, nekazaritzako lanaren mekanizazioari esker (burdinazko goldea). Berrikuntza teknikoak ez ziren izan alderdi erabakigarri bakarrak; hainbat lege aldaketa egon ziren, lurraren jabetza gizarte klaseen artean banatzeko.

6. Erregimen Politikoak

6.1 Absolutismoa eta Parlamentarismoa

Monarkia absolutua: Erregearen boterea beste edozein botereren gainetik. Ezaugarriak:

  • Erabaki politikoak eta administratiboak gero eta gehiago zentralizatzea.
  • Armada erregearen mendekoa.
  • Errege ogasunak dirua biltzeko ahalmen handia.
  • Parlamentuak bazterturik egotea.

Monarkia parlamentarioetan: Eskubideen Adierazpenaren zina egitea eskatzen zen.

6.2 Despotismo Ilustratua

Gobernuek Ilustrazioaren zenbait planteamendutan oinarritutako erreformak aplikatu zituzten, baina «goitik». Aurrerapenaren eta zoriontasun unibertsalaren ideia ilustratuak oso erabilgarriak iruditu zitzaizkien subiranoei, eraginkortasun handiagoz gobernatzeko eta beren boterea legitimatzeko.

8. Matxinadak eta Ondorioak

8.1 Ondorengotza Gerra eta Haren Ondorioak

Erreforma Politikoak: Euskal lurraldeak Probintzia Salbuetsiak izan ziren, eta ez zioten erregeari zergarik ordaindu behar.

8.2 Matxinadak

Matxinada:

  • 1718ko aduanen matxinada: Arrazoi ekonomikoen (zerga presioa eta zereal eskasia), sozialen (tirabirak burgesiaren eta nekazarien artean) eta politikoen (errege boterearen joera bateratzailea) ondorioz gertatu zen.
  • 1766ko zerealen matxinadak: Ogiaren prezioa matxinadaren arrazoi nagusia izan zen. Ez zen hildakorik izan, baina bai hondamendi handiak aristokraten jabetzetan. Azkenik, zerealaren prezioa jaitsi egin zen.

Entradas relacionadas: