XX. Mendeko Filosofia: Analitikoa, Kontinentala eta Krisia

Enviado por Aitortxu y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Filosofia Analitikoa eta Kontinentala

Filosofo batzuek zientziari dioten mirespena hain da handia, ezen zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatzen baitira. Horrela sortzen da Filosofia Analitikoa, aurre egingo diona Filosofia Kontinentala deritzonari. Azken horrek ez du onartuko metodo zientifikoaren nagusitasunik arazo filosofikoak ebazteko, baina hizkuntzaren biraketa onartu behar du, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari arreta berezia ematea nagusituko da.

Filosofia Analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da, eta Filosofia Kontinentalak Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Hasieran Heidegger-engan eta, geroago, diferentziaren filosofoengan eta postmodernismoaren defendatzaileen artean nabaria den joera antihumanistak subjektuaren erorialdia azkartzen du.

Positibismoa eta Erreakzio Antipositibista

Filosofia Positiboak ezagutza-egintzen esparrura mugatzen du zientzia. Gertatzen diren fenomenoen sailkapena da zientzia; eta gertaera naturaletatik at geratzen denaz ezin da azalpen zientifikorik eman; hortaz, ez da filosofiaren objektua edo aztergaia.

Baina joera positibista horren garapenak agerian uzten du subjektuaren parte-hartze aktiboa esperientziak ematen dituen datuen sistematizazioan eta burutzean. Izan ere, erreakzio antipositibista zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarria jartzen saiatzen da, lehengo intelektualismoari uko eginez. Joera horrek hiru ataletan du egitura:

  • Neokantismoa
  • Bitalismoa
  • Historizismoa

Auschwitz eta Teoria Kritikoaren Sorrera

Filosofia ez dago XX. mendeko gertaera historiko handietatik kanpo. Gertaera horien artean badago bat, betetzen duen funtzio sinbolikoa dela eta, krisialdi-sentipena agerian uzten duena: Auschwitz. Gertakizun izugarri horren ondoren, erantzun zilegi hainbat galdera sortzen dira:

  • XX. mendeko ezbeharrik larriena sortu zuen arrazionalismo tekniko-zientifikoari konfiantza eman al diezaiokegu oraindik ere?
  • Aurrerapena sinesgarria al da?

Galdera horiek Teoria Kritikoak eragiten ditu, eta, Holokaustoaren ostean, mahai gainean jartzen da filosofia egiteko saioaren eta proiektu ilustratuaren berriztapenaren ahalbidea.

Entradas relacionadas: