XX. Mendeko Gertaera Historikoak eta Kontzeptu Garrantzitsuak

Enviado por davidarroyo1234 y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

SESB: Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

  • Lehen Mundu Gerran, Errusian jendea oso pobrea zen eta gaizki bizi zen.
  • Tsarrak, Errusiako erregeak, ez zuen inongo aldaketarik onartzen; horregatik, ez zegoen askatasunik eta errepresio gogorra zegoen.
  • Langileak, nekazariak eta Lehen Mundu Gerrara bidalitako Errusiako soldaduak elkartu eta altxatu egin ziren Leninen teoriak jarraituz, hau da, Iraultza Komunista gauzatuz.
  • Stalinen garaian, Sobietar Batasuna diktadura komunista bat izan zen.

Islam eta Islamista: Bi Hitzen Esanahia

Gaur egungo arazo larria

Ez da gauza bera Islama, erlijio bat dena, eta Islamista. Islamista hitzak integrismoa eta fundamentalismoa adierazten ditu, non erlijioaren izena erabiliz terrorismoa sortzen den.

Musulmanen sailkapena Mahoma hil zenetik

Musulmanak hiru talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Sunitak
  • Xiitak
  • Jariyitak

Talde horien artean gerra asko egon ziren historian zehar, eta arazoek gaur egun ere jarraitzen dute.

Nazismoa

  • II. Mundu Gerraren arrazoi nagusia izan zen, bere jarrera erasokorragatik.
  • Ideologia: Muturreko nazionalismoa. Bertan goraipatzen da Alemania izan behar dela munduko nazio nagusia. Munduko goi mailako arraza alemaniarren arraza arioa da; horregatik, juduak behe mailako arrazatzat hartzen dira.
  • Ezaugarriak: Autoritarismoa, militarismoa eta indarkeria. Beti borrokatzen ziren oposizio politikoaren kontra. Jendea jipoitu, atxilotu eta hil egiten zuten.
  • Naziak eta faxistak beste lurralde batzuk konkistatzeko eskubidea ematen zioten beren nazioari (Adibidez, Poloniako inbasioa).
  • Gerra ekonomia pizteko tresna gisa erabiltzen zen: langabezia jaitsi armadarekin, arma lantegiak sortuz.
  • Nazien liderraren etengabeko goraipatzea (Adolf Hitler), milaka pertsonaren aurreko mitinetan.
  • Gogoratu: Hitlerrek alemaniarren babesa izan zuen, hauteskundeen bidez iritsi baitzen boterera.
  • Naziek zioten Lehen Mundu Gerran umiliatuak izan zirela; horregatik, bi gerrak lotuta daude.

Espainiako Trantsizioa (1975-1982)

  1. Juan Carlos I.a: Francok onartu zuen Borboi errege honek Espainiako erregetza berriro hartzea. Juan Carlos I.ak trantsizioa egiten lagundu zuen: Francoren diktaduratik gaur egungo Erresuma Konstituzional eta demokratikora igarotzen.
  2. Adolfo Suárez: Francoren diktaduraren ondorengo lehen presidente demokratikoa izan zen. Berak gidatu zuen preso politikoentzako amnistia eta 1977ko hauteskundeetara deitu zuen.
  3. 1978ko Konstituzioa: Zuzenbide estatua, subiranotasun nazionala, botere banaketa eta monarkia parlamentarioa ezarri zituen. Estatuaren batasuna onartzen da, baina autonomia-erkidegoak ere onartzen dira.
  4. Carlos Garaikoetxea: Francoren diktaduraren ondoren Euskadin lehendakari gisa hautatua izan zena.

Entradas relacionadas: