XX. Mendeko Historia Gakoak: Iraultza Errusiarra eta 1929ko Krisia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Errusiako Iraultzaren Testuingurua eta Garapena

1905eko Krisia eta Gerra Errusiar-Japoniarra

1902-1903ko krisi ekonomikoaren ondorioz, langileen grebak, nekazarien altxamenduak eta ekintza terrorista asko egon ziren. Errusiaren eta Japoniaren arteko 1904ko gerra piztu zen, Asiako ekialdeko muturreko lurraldeak lortzeko lehian. Japoniak garaitu egin zuen Errusia.

Behin-behineko Gobernua eta Sobieten Agintea

Behin-behineko gobernua Errusia osoan onartu zen, baina arazo handiak konpondu gabe geratu ziren. Garrantzitsuenak honako hauek ziren:

  • Langileen gizarte-hobekuntzak lortzea.
  • Lurra nekazarien artean banatzea.
  • Errusiarrak ez ziren herriei autonomia ematea.
  • Eta, batez ere, bakea eskuratzea.

Behin-behineko gobernuak Errusia gerran mantendu zuen. Sobietak herrialde osoan ezarri ziren: fabriketan, landa-ingurunean, armadan eta hirietan. Sobietak bigarren botere bihurtu ziren. Behin-behineko gobernuak txandakatu ziren, eta Kerenskik gobernua eratu zuen Mentxebikeekin eta Alderdi Sozialista Iraultzailearen gehiengoarekin.

Urriko Iraultza Boltxebikea

1917ko udan, alderdi boltxebikeak bere programa aurkeztu zuen, oso iraultzailea:

  • Gerra amaitzea.
  • Lurra banatzea.
  • Langileek produkzioa eta merkataritza kontrolatzea.
  • Bankuak eta industria nazionalizatzea.

Leninek alderdi boltxebikea konbentzitu zuen Kerenski kargutik kentzeko eta agintea eskuratzeko altxamendu armatua egiteko aukeraz. Kolpea Trotskik antolatu zuen. 1917ko urriaren 24an tren-geltokiak erasotu zituzten, eta bankuak nahiz telefono-bulego nagusia okupatu. Ministro guztiak atxilotu zituzten, Kerenski izan ezik, hark ihes egin baitzuen. Sobieten Biltzarrak gobernu berria aukeratu zuen, Herri Komisarioen Kontseilua deitu zioten, eta Lenin aukeratu zuten presidente. Iraultza boltxebikeak arrakasta izan zuen.

Sobietar Batasuna: Sozialismoa eta Planifikazioa

1927tik 1939ra bitarteko aldiaren ezaugarri nagusiak planifikazio ekonomikoa, industrializazioa eta nekazaritzaren kolektibizazioa izan ziren.

Bost Urteko Planak eta Industrializazioa

Lehenengo Bost Urteko Plana 1928ko urriaren 1ean hasi zen. Helburuak hauek ziren:

  • NEPekin (Politika Ekonomiko Berria) sortutako sektore pribatua desagerraraztea.
  • Industria-inbertsio handiak autofinantzatzea (ez baitzegoen kanpoko mailegurik).
  • Teknikariak eta eskulan espezializatua eskala handian trebatzea.
  • Industria astuna garatzea.

Bigarren Bost Urteko Planean, industria-ekoizpena bikoiztu eta nekazaritzakoa % 50 handitu zen.

Nekazaritzaren Kolektibizazioa

Nekazaritzan, kolektibizazio-prozesua abiatu zen, lurrak eta ekoizpen-bitartekoak estatuaren edo kooperatiben esku utziz.

1929ko Krisia: Wall Streeteko Krasa

1925etik, New Yorkeko burtsako akzioen kotizazioek etengabeko gorakada izan zuten, eta irabazi itzelak pilatu ziren. Burtsako akzioak erosteko kredituak lortzea oso erraza zen, eta horrek, zalantzarik gabe, espekulazioa areagotu zuen. Akzioen prezio gero eta altuagoen eta enpresen jarduera errealaren arteko aldea etengabe hazi zen.

1929 baino lehen, krisiaren zantzu ugari egon ziren:

  • 1925etik aurrera, lehengaien balioek behera egin zuten.
  • Erresuma Batuaren arazo ekonomikoak agerikoak ziren.
  • 1927tik, Alemaniako industria-ekoizpena geldituta zegoen.
  • 1929 hasieratik, New Yorkeko burtsaren indizea geldotzen joan zen.

1929ko urriaren 24an (Ostegun Beltza deitutako egunean), akzio-kopuru oso handia jarri zen salgai, eta horrek prezioak jaistea eragin zuen. Hurrengo bi egunetan, prezioek jaisten jarraitu zuten. Egun horrek balioen gorakada iraunkorraren prozesuari amaiera eman zion. Inbertitzaile askok akzioak saldu zituzten, maileguan eskatutako dirua itzultzeko, eta, horren ondorioz, Wall Streeten gainbehera nabarmendu zen. 1929ko krisiaren eragile nagusia krasa hau izan zen. Inbertitzaileak izutu eta, horrela, balioak modu masiboan saltzen hasi ziren.

Entradas relacionadas: