XX. Mendeko Literatura: Belaunaldi Galdua eta Errealismo Magikoa
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 19,55 KB
Belaunaldi Galdua (The Lost Generation)
Belaunaldi Galdua I. Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetan sortutako idazle taldea izan zen, Parisen bizi izan zena gehienbat.
John Dos Passos
Eleberrigilea izan zen. Portugaldar jatorrizko abokatu aberats baten semea. Bere lan nagusiak:
- Hiru Soldadu eleberria.
- Manhattan Transfer eleberri ospetsua.
- Geroago, USA trilogia, non New York hiria eta bertako etorbide, plazak eta abar deskribatzen dituen.
- Trilogiaren ondoren, beste apalago bat kaleratu zuen: Columbiaren Barrena.
- Beste eleberri batzuk: Gizon Gazte Baten Abenturak, Number One eta The Grand Design.
Dos Passos 1970ean hil zen.
F. Scott Fitzgerald
Aitonari esker bere ikasketak bukatu ahal izan zituen eta unibertsitatea ezagutu. Bere emaztea eskizofreniaz hil zen. Horren ondoren, alkoholizatu egin zen. Gizon guztiek ez baitute aukera berdinak, klase desberdintasunengatik. Bere lanek amodiozko istorioak kontatzen dituzte.
Ernest Hemingway
Zezenzale amorratua eta abentura zalea. Hemingwayk bizitzari aurre egin ziezaiokeelako, bere nobeletako soldadu, ehiztari, arrantzale eta abarren bidez. Europarantz joan zen zenbait egunkaritan lan egitera. 1925ean Gure Garaian izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. 1926an, Eguzkia ere Ateratzen Da bidaia kontatzen du. Geroago, Gizonak Emakumeak ipuinak, Lehen Mundu Gerran gertatzen direnak. Norengatik Jotzen Dute Kanpaiek eleberrian, Robert Jordan irakasle iparramerikar gaztea da protagonista. Festa Mugikorra Parisen bizi izandako urte eroak kontatzen dituena eta Irla Korrontean, Kubako urteetan oinarritutakoa.
William Faulkner
Ikasketak alboratu eta irakurtzen edo Gerra Zibileko istorio zaharrak entzuten pasatzen zituen egunak. Lehenengo liburua, Marmolezko Faunoa. Ondoren Soldaduaren Saria eta Eltxoak!. Sartoris eleberriak garrantzia du: lehenengoz, Yoknapatawpha konderria, Faulknerrek asmatutako lurralde mitikoa, agertzen da. 1929an argitaratu zuen Hotsa eta Haserrea eleberria. Compson familiaren gainbehera kontatu zuen Faulknerrek. Hiru bakarrizketa Compson anaiei dagozkie:
- Lehenengoa Benjiri dagokio, 33 urteko atzeratua.
- Bigarrena, Quentini, bere arreba Caddyrekiko desio intzestuosoa sentitzen duen Harvardeko ikasle bihozbera.
- Hirugarrena, Jasoni, pertsonaia berekoia eta diru-gosea, bere arreba Caddyren haurdunaldiaz jabetu zenean etxetik bota zuena.
Azkena, Dilsey neskamearen sendotasuna eta eskuzabaltasuna gailentzen dira. Beste eleberri batzuk:
- Hilzorian Nengoela: hilzorian dagoen emakume batek bere semeek zerraldoa nola prestatzen dioten ikusten du. Ama hil ondoren, familiak egunak emango ditu gorpua Jeffersonera eramaten.
- Santutegia: artaburu batez, Temple Drake bortxatu eta prostituta izatera behartzen dute.
John Steinbeck
Kalifornian jaio zen. Unibertsitateko ikasketak amaitu gabe, ekialderantz lan bila zihoan nekazari talde batekin elkartzea erabaki zuen. Obra garrantzitsuena Haserrearen Mahats-aleak da. Oklahomatik Kaliforniara lan bila doan nekazari talde baten bizimodu dramatikoa kontatu zuen, nekazaritzatik bizi ziren familien bizi baldintza miserableak deskribatuz. John Ford zuzendariak zinemara eraman zuen. Perla eleberriak Kino, Juana eta Coyotitok osatutako ingurunean antolatutako istorioa idatzi zuen. Tortilla Flat, arrakasta handia izan zuena, Danny eta bere lagunek Montereyko kaian bizi izandakoak ditu kontagai. Beste eleberri batzuk: Cannery Row eta Wayward Bus. Steinbeckek Hollywooden idatzitako hainbat gidoi: Herri Ahaztua edo Gora Zapata!. 1962an Nobel saria eman zioten. 1968an hil zen.
Hego Amerikako Errealismo Magikoa
Jorge Luis Borges
Ironia eta trebezia handiz eramaten gaitu hausnarketa filosofiko eta existentziala bere egiten dituen unibertsora. Errealitatea eta fikzioaren arteko mugak, kasualitate magikoa eta kontzientziaren misterioa lantzen ditu.
Miguel Ángel Asturias
Eleberri garrantzitsuena Presidente Jauna da, diktadore despotiko eta absurdo samar bat aurkezten digu, estilo aberats eta indartsu batean. Guatemalako Legendak eta Artozko Gizonak liburuetan islatu ziren bere gaiak. Aita Berdea da trilogia horretako nobela. 1967an Nobel saria eman zioten.
Alejo Carpentier
Kubatarra dugu errealismo magikoaren lehenengo teorikoetako bat. Mundu Honetako Erresuma eta Argien Mendea eleberri historikoak idatzi zituen. Estilo barrokoa du. Pauso Galduak eleberrian zehar egindako bidaia baten istorioa kontatzen du.
Juan Rulfo
Mexikarrak errealismo magikoaren bi lan nagusi argitaratu zituen: Lautada Sutan ipuin bilduma eta Pedro Páramo eleberria. Pedro Páramo nobelan, gizon batek aitaren bila egiten duen bidaian, protagonista Comala herriaren historia jakin ahal izango du.
Augusto Roa Bastos
Goreneko eleberria, XIX. mende hasierako diktadore baten irudi beldurgarria. 60ko hamarkadan idazteak, Hego Amerikako literaturari inoiz Boom-aren Belaunaldia deitu izan zaion honetako egileak Europa aldean, Espainian, ezagutarazi zituen.
Julio Cortázar
Unibertsitate irakasle eta itzultzailea ere izan zen. 1951n Perónen erregimenarekin zituen desadostasunagatik, Parisera erbesteratu zen. Castroren eta Sandinisten iraultzaren alde agertu zen. 1951n argitaratu zuen Bestiarioa, Borges maisuaren eragin nabarmena zuena. Rayuela eleberria hiru zatitan banatuta dago:
- Lehenengoan, Rio de la Platako pertsona batzuek Parisen bizi izaten dituzten gorabeherak kontatzen dira.
- Bigarrenean, Buenos Airesko herriari gertatutakoak.
- Hirugarrenean, testu mota desberdinen collageak barneratzen dira.
Mario Vargas Llosa
Batxilergo ikastetxe militar batean egin zituen ikasketak, giro matxista eta bortitza Hiria eta Zakurrak eleberrian islatu zuena. Bere unibertsitate ikasketak amaitu ostean, Madril, Bartzelona, Paris eta Londresen bizi izan zen. Ideologikoki hasieran ezkertiarra zen. Espainiako Errege Akademiako kidea da eta Cervantes saria lortu du. Nobelagile izateaz gain, saiolari aparta da, adibidez, Flauberti buruzko Orgia Amaigabea saiakera idatzi zuen. Katedraleko Elkarrizketa eleberrian, Santiago protagonista bere aitaren bizkartzainarekin Katedral tabernan dituen elkarrizketak kontatzen dira. Etengabeko flash-back-ak eta errealismo gogorrena erabiltzen ditu. Beste eleberri batzuk: Izeba Julia eta Idazlea, Mundu Bukaerako Gerra, Arraina Uretan eta Lituma Andeetan.
Gabriel García Márquez
18 urterekin hasi zen kazetari lanetan eta Europara bidaiatu zuen. Iragarritako Heriotz Baten Kronika egitura sendoan antolatutako nobela zirkularra dugu. 1982an Nobel saria eman zioten. Idazlanean haurtzaroan amonak kontatutako istorioek bete zuten. Bere lan nagusiak:
- Hosto-ekaitza: Kontatutako eleberri zikloari hasiera ematen dio.
- Koronelari Ez Dio Inork Idazten: bakardade baten historia da, etsai politikoz inguratutako herri batean bizi den gerrako soldadu ohi baten bakardadearena.
- Ordu Txarra eta Mamu Handiaren Hilketak: Macondo gogor eta hotz begiratzen du, bigarrenean fantasia eta umorea landuz.
- Ehun Urte Bakardadean: Eleberri hau Macondoko biztanleen, batez ere Buendiatarren, saga mitiko-fantastikoa dela esan genezake. Familia honetako sei belaunaldi pasatzen zaizkigu kontakizunean.
- Geroago idatzi zuen Patriarkaren Udazkena.
XX. Mendeko Poesia
Pablo Neruda
1971n Nobel saria lortu zuen. Ideologia ezkertiarra zuen. 20 urterekin, Amodiozko 20 Poema eta Kantu Etsi Bat argitaratu zituen. Lurraren Bizitokia poeman, munduaren eta bere buruaren irudi tristea ematen digu poetak, hizkuntza oso surrealista erabiliz.
César Vallejo
Komunista zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikarren alde borrokatu eta miseria gorrian hil zen Parisen. Modernismoaren ildoan ibili bazen ere, surrealismoak liluratu zuen. Espainia poeman, Gerra Zibilak eragindako mundua du kontagai.
Abangoardia eta Sinbolismo Ostea
XX. mendeko abangoardietako poesiarekin batera, sinbolismoaren eraginpean poesia on asko idatzi zen: abangoardia eta sinbolismo ostea.
Abangoardia Nagusiak
Tradizioarekin hautsi eta berritasuna ezarri nahi zuten.
-
Futurismoa eta Kubismoa:
- Etorkizunerantz bideratua dagoen kultura eta politika joera bat da.
- Marinetti, italiarra, manifestu abangoardista idatzi zuen, Gerraren aldekoa.
- Maiakovski sozialismoaren iraultzailea izan zen.
- Kubismoa: Picasso eta Braque margolariak izan ziren haren sortzaileak. Apollinairek kubismo literarioaren norabidea markatu zuen Alkoholak (1923) eta Kaligramak (1918) lanekin.
Sinbolismo Ostea Poesiagintzan
Abangoardiak iraultza garai bateko mugimenduak izan ziren. Abangoardiek ez zuten nahikoa arte lanarekin; bizitza aldatzen lagundu behar zuten. Aktibista iraultzaileak izan ziren: batzuetan faxismoaren aldera lerratu ziren, gehienetan marxismoaren aldera. Poesia idatzi zuten munduko gauzarik sakratuena balitz bezala. Sinbolismoaren ondarea eta esperimentazioa landu zituzten aldi berean. Esentziala izan nahi duen poesia da, poesia transzendentea.
Egile Garrantzitsuak
-
Frantzia:
- Paul Valéry: Frantziako XX. mendeko poeta. Sentiberatasuna eta erretorika. Itsas Hilobia poema onena. Dotoreziaz eta zehaztasunez bertso klasikoa erabiliz, hilobi batetik begiratutako itsasoa bihurtu du izateaz, hilezkortasunaz eta aldakuntzaz giza patuaz gogoeta egiteko sinbolo eta pasaleku.
-
Ingalaterra:
- Thomas Stearn Eliot: Lur Antzua lanik bikainena. Goizaldeko behelainoak bilduta Londresko zubian pasatzen ari den jendetza izugarria Europako gerra zelaietara doa hiltzera. Geroago, erlijiora jo zuen babes bila: “erregezalea, klasikoa eta anglikanoa” zela aitortu zuen.
-
Espainia:
- Luis Cernuda: 27ko Belaunaldikoen poesiarik interesgarriena: Errealitatea eta Desira gerraosteko liburu oroigarriena.
-
Portugal/Brasil:
- Fernando Pessoa: Portugalgo poetarik handiena. “Ni” desberdin asko sortu zituen (heteronimoak).
-
Grezia:
- Konstantino Kavafis: Alexandriako poetaren iruditerian leku berezia betetzen du mundu klasikoak (Grezia eta Erroma) bere heroi eta mitoekin. Gaiak hauek dira: amodio homosexuala, sentsualitatea eta tristura.
XX. Mendeko Eleberriaren Ezaugarriak
Irakurleak izen zehatzik gabeko pertsonaiekin egingo du topo, edo bukaeratik hasten diren eleberriekin. Izatearen absurdoa mugetaraino eramanez, denbora narratiboa irauliz, kontamolde eta estiloak berrituz edo pertsonaien kontzientzia testu bihurtuz kontaketaren abenturetan murgilduko gara. Narrazioetako ekintza fragmentario bihurtzen da. Denboraren tratamendu lineala desagertu eta atzera eta aurrera jauziekin egituratzen da kontakizuna. Ikuspuntu tradizionala alde batera utzi eta kontalari desberdinen ikuspuntutik antolatzen da kontakizuna. Batzuetan “stream of consciousness” edo kontzientzia-jarioa nagusitzen da kontakizunean.
Eleberri Frantsesa: Marcel Proust
Parisen jaio zen 1871ko giro politiko gatazkatsuan. Ingeleseko irakaslea izan zen. 1892an Sorbonan Zuzenbidea amaitu bazuen ere, ez zuen inoiz lanik egin, ondasunei esker eroso bizi ahal izan baitzen. Lehen obra Plazerrak eta Egunak. 1900ean Veneziara bidaiatu zuen eta Racineren lanak irakurtzen eta itzultzen hasi zen. Bere lehen nobela: Jean Santeuil. 1905ean, bere amaren heriotzak izugarri hunkituta, mundutik bakartu eta bere bizitzako obra idazten hasi zen: Denbora Galduaren Bila. Zenbait argitaletxetan ezezkoa jaso zuen hasieran. 1919an, Goncourt saria eman zioten Loretan Dauden Nesken Itzalean lanagatik. Bost nobela geroago: Guermantestarren Mundua, Sodoma eta Gomorra, Presoa, Berreskuratutako Denbora... Denbora Galduaren Bila lehenengo pertsonan idatzita dago eta bi aldiz Marcel izenaz izendatzen du bere burua (osasun txarrekoa dena, lanik ez egiten duena...). Egitura zirkularra du, elipseak eta denbora jauziak erabiliz.
Ingalaterrako Nobelagintza: James Joyce
Proust hil zen urte berean argitaratu zuen Ulysses nobela ezaguna. Iraultza honi modernismoa deitu zitzaion eremu ingelesean. Kide askotako familia burges bateko seme zaharrena zen, eta hiriko ikastetxe katoliko onenetan ikasi zuen. Familiaren egoera ekonomikoak okerrera egin zuen. Apaiz izateko desirak izan zituen, baina laster okertu zen bere bokazioa. Helduaroan erlijio katolikoa kritikatu egin zuen. Parisera joatea erabaki zuen, medikuntza ikastera. 1907an, 3 poema laburrez osatutako Ganbera Musika argitaratu zuen. Erlijio nahiz abertzaletasun sentimendu oroitzapena duen Irlanda. 1917an, eleberri autobiografikoa kaleratu zuen eta urte berean begietatik operatu zuten. Sylvia Beach argitaratzailearen ekimenez, Ulysses nobela ezaguna osorik kaleratu zen Parisen. Azken lana: Finnegans Wake. Joyce 1942an hil zen. Ordena kronologiko bat jarraitzen du kontakizunak: haurtzaroa, istorioak, nerabezaroa, helduaroa eta Dublingo bizitza publikoa.
Ulysses eleberrian kontatzen dena:
Pertsonaia nagusiak Stephen Dedalus eta Leopold Bloom dira. Bloom eta Stephen kalerantz abiatzen dira. Lehenengoa, aurreko udan hil zitzaion semea ordezkatuko duen beste seme baten bila abiatzen da. Bigarrena, beharrezkoa zaion aitaren bila. Stephen dorrean bizi da Mulliganekin, eta horrekin haserretu ondoren alde egiten du. Bloom, Molly bere emaztearekin gosaldu ondoren, hileta baterantz abiatzen da. Hirian zehar elkarrekin topo egin ondoren, biak prostituzio etxe batean elkartuko dira eta Bloomek mozkortuta dagoen Stephen babestuko du soldadu batzuen erasotik. Biak Bloomen etxera joaten dira eta literaturaz hitz egiten dute. Mollyren ondora, ordu batzuk lehenago emaztearen maitalea egon den ohe berean etzaten da. Eleberria Molly Bloomen barne bakarrizketa luze batekin amaitzen da.
Virginia Woolf
Aristokrata britainiar intelektualeko kide zen. Ama: Julia Jackson. 1912an ezkondu zen eta 1913an argitaratu zuen bere lehen nobela: Joanaren Bidaia. Bere senarrarekin batera The Hogarth argitaletxea sortu zuen. Amaren heriotzaren ostean krisi maniako-depresiboak izan zituen. XX. mendearen hasieran gailendu ziren kontaketa-teknika berrien erabilerarekin (perspektibismoa, kontzientzia-jarioa...).
- Joanaren Bidaia: lurralde exotikoetara bidaiatzen duen neska baten barne bidaia kontatzen digu.
- Bigarren nobela: Gaua eta Eguna: geure buruaren ezagutzaz ziharduena.
- Jakoben Gela: Woolfen ekarpen narratiboak bere egiten dituen eleberria. Jakoben heriotzaren ondoren bere logelan biltzen diren lagunak narratzaile bihurtzen dira eta hildako lagunaren irudi zatikatua eskaintzen digute.
- Mrs. Dalloway nobela (1966an zinemara eraman zena): pertsonai nagusiaren bizipenak eta oroitzapenak azaltzen zaizkigu etengabe tartekatzen diren flash back-en bidez.
- Farorantz eleberria: Ramsaytarrek farorantz egiten duten txangoa da nobela honetako aitzaki narratiboa.
- Orlando nobela: protagonistaren bizitza kontatzen digu bertan, eta fikziozko biografia honek bere gain hartzen duen epea mendeetakoa da, sexuen arteko harremanak eta bisexualitatea landuz.
- Azken nobelak: Urteak eta Ekitaldi Artean.
Alemaniako Eleberria: Franz Kafka
Txekiarra zen, obra guztiak alemanieraz idatzi zituen. 1906an, zuzenbide ikasketak amaitu zituen. 1909an funtzionario plaza lortu zuen aseguru agentzia batean eta eguneroko lanak gehi idazten ematen zituen gauek izugarri ahuldu zuten bere osasuna. Larri gaixotu eta erretiroa eskuratu zuen. Ezagutu zituen emakumeen artean, Felice izan zen garrantzitsuena. Lan aipagarrienak: Itxuraldaketa, Kondena, Zigor-kolonian, Herri Medikua eta Gosearen Artista. Gazterik hil zen 1924an (ez 1942an), tuberkulosiak jota.
Kafkaren estiloa sinplea da, edergarririk gabekoa. Perpaus laburrak eta justaposizioz lotuak dira, hizkuntza arruntaren ildotik. Gehienetan, denbora, ikuspuntua edo espazioa pertsonai nagusiaren arabera antolatuko du.
Egileak mundu absurdo bat islatzen du, sufrimendu eta bakardade handiz beteriko izakiz betetako mundua.
- Itxuraldaketa: Goiz batean Gregor Samsa esnatzen denean, zomorro bihurtzen da. Hortik aurrera familiaren harridura gorroto eta higuin bihurtuz joango da zomorro harrigarriarekiko harremanak gutxituz doazen heinean. Bera gelan ezkutaturik hilko den pertsonaia harritu horien kontakizunak biziki hunkitzen gaitu amaieraraino.
- Prozesua eleberria: egoera sinesgarri batetik abiatzen bada ere, harridura ugari sortzen digu. Josef K. izeneko banketxe bateko langilea 30 urte betetzen dituen egunean atxilotu egiten dute. Epaiketak aurrera jarraitu arren, protagonista horrek ez daki zergatik atxilotu duten eta hori jakin nahian pasako du nobela guztia.
Thomas Mann
1929an Nobel saria eman zioten. Alemaniako intelektualen kide aktiboenetakoa izan zen. Mann faxismoaren kritikaririk zorrotzenetakoa bihurtu zen. Ondorioz, erbesteratu egin behar izan zuen. Lehen nobela errealista, Buddenbrooktarrak, egileak familia burges dekadente baten bilakaera kontatzen du, familia honetako lau belaunaldien historia testu bihurtuz. Bertan erabilitako hizkuntza hotza eta zehatza Alemaniako nobelagintza garaikidearen ezaugarri nagusietakoa bihurtu da.
- Veneziako Heriotza: heriotzaren presentziak menderatzen duen Venezia malenkoniatsu horretan, artista edadetu batek idazle gazte batekin duen harreman homosexuala kontatzen digu.
- Mendi Magikoa nobela: Suitzako etxe batean gertatzen den istorioaren aitzakian, gaixotasunaren gogortasuna nahiz Mundu Gerrako basakeriaren kontaketa egiten du. Osasun etxeko pertsonaiak gaixorik dauden moduan, mendi hasierako gizarte europarra ere gaixorik irudikatzen digu.