XX. Mendeko Literatura: Egile eta Mugimendu Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

XX. Mendeko Literatura

XX. Mendeko Lehen Erdia

Thomas Mann (1876-1955)

Alemaniar honen ideiak nobela handien bidez kontatzeko moduaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Buddenbrooks (1901) lanean, familia baten dekadentzia kontatzen du lau belaunalditan zehar, horrela, XIX. mende amaierako burgesiaren eta bizitza espiritualaren erretratua eginez. Mendi Magikoa lanean, gaixotasunaren gogortasuna eta Lehen Mundu Gerrako basakeriaren kontaketa egiten du.

Franz Kafka (1883-1924)

Pragan jaioa, bere nobela eta ipuin harrigarrietan, pertsonaiak azalpenik gabe zapalduak gertatzen diren mundu mingarri eta ia amesgaiztokoa irudikatzen du. Metamorfosia lanean, gizon bat intsektu ikaragarri bihurtzen da. Prozesua obraren protagonista, Josef K., salatua, epaitua eta zigortua da zergatik jakin gabe. Espresionismo literarioaren ordezkari nagusitzat hartzen da.

XX. Mendeko Bigarren Erdia

Samuel Beckett (1906-1989)

Idazle irlandarra izan zen. Nobelak, antzezlanak, irrati-saioak, gidoiak eta hainbat lan berritzaile idatzi zituen. Ingelesez idatzi zituen nobelak: Murphy eta Watt. Mercier eta Camier nobelarekin frantsesez idazten hasi zen. Molloy (1951), Malone hiltzen da (1951) eta Izendaezina (1953) eleberriek osatutako trilogia idatzi zuen. Bere lanetan, gero eta ahulagoak dira pertsonaiak, eta gizatasuna galduz doaz.

Nouveau Roman

Nobelagintza berriak auzitan jarri zuen pertsonaiaren irudia eta garrantzia. Nobelagileak nobelatik desagertu behar duela defendatzen zen. Objektibotasuna erabili behar da, eta analisi psikologikoa desagertarazteko beharra azpimarratzen zen. Denboraren gainetik espazioaren garrantzia azpimarratzen zen (barne bakarrizketa, denbora-jauziak). Forma da garrantzitsuena, eta irakurleak protagonismo handiagoa hartu behar du.

Nathalie Sarraute (1900-1999)

Pertsonaien azterketa psikologiko tradizionala saihestu eta berak “azpi-elkarrizketa” deritzon teknika erabiltzen du. Nobela psikologiko mota berri bat proposatzen digu. Bere lanetan ohikoak dira Isiltasuna eta Gezurra bezalako gaiak.

Alain Robbe-Grillet (1922-2008)

Labirintoan (1959) kontamolde objektiboa erabili zuen: begiak ikus dezakeena soilik kontatzen da, zinema kamera bat balitz bezala. Hainbat zinema-zuzendarirekin kolaboratzen hasi zen, gidoilari gisa eta gero, zuzendari gisa.

Claude Simon (1913-2005)

Nobel saria lortu zuen bakarra izan zen, 1985ean. Bere lanetan, puzzle bateko piezak bailiran testuratzen dira pertsonaiaren iragana eta bizipenak.

Marguerite Duras (1914-1996)

Idazle oso emankorra izan zen. Denetarik idatzi zuen: eleberriak, zinemarako gidoiak, saiakerak, kazetaritza artikuluak... Maitalea (1991) da bere lan ezagunenetako bat.

Entradas relacionadas: