XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoa: Susmoa, Krisia eta Errealitatearen Bilaketa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB

1.2. XX. Mendeko Pentsamoldearen Oinarriak

Susmoaren pentsalariak lau izan dira: Karl Marx, Friedrich Nietzsche, Sigmund Freud eta Charles Darwin. Hauek zalantza ezagutza-mekanismo bat zela zioten eta “susmoa” kontzientzia kritikoaren oinarria zela. Gainera, pentsamendu hermeneutikoaren oinarriak ziren.

Antzaren azpian “benetako errealitatea” zegoela zioten, orduan pentsamenduaren ilusioak erakusteko errealitate zehatza aztertu behar zela zioten. Hau da, susmoak hankaz gora jartzen dute gure munduaren ikuspegia “benetako errealitatea” aurkitzeko, eta behin hori lortuta, errealitatea eraldatu dezakegu.

Zelan gauzatzen dira “susmoak”?

Marxek susmatzen du gizartean nagusitu diren ideia politiko-juridikoak ez direla hiritar guztien eskubideak, baizik eta burgesiaren interesak defendatzeko. Azpiegitura eta gainegituraren kontzeptuak osatu zituen. Bere susmoa da mekanismo ekonomikoak mugitzen duela mundua.

Freudek gure portaeraren eragile nagusia pertsonalitatearen alde arrazionalaren ordez, inkontzientearen bulkada irrazionalak direla susmatzen du.

Nietzschek Mendebaldeko kultura osoa jartzen du zalantzan, Platonismo eta kristautasunaren erruagatik, txarto dagoela ziolako. Bere ustez, bizitzako garrantzitsuena ez dira gertakariak, baizik eta haien interpretazioak, une zehatzetan eta asmo konkretuekin sortzen direnak.

Darwin Espezien eboluzioa eta bizitzaren prozesu naturalak aztertzen zituen. Ez zuen eztabaida erlijiosoetan edo kulturaletan sartzeko asmorik, baina idazten zituen lan guztietan filosofia erabiltzen zuen. Hasieran metodo enpirista hutsa erabiltzen zuen, baina Eboluzioaren Teoria egiterakoan, kategoria orokorretara pasatzerakoan arrazionala eta teorikoa egin behar izan zuen.

Baita, bizitza prozesuari buruzko teoria egin zuen, naturala etengabeko eboluzioan dagoela eta zortea oso garrantzitsua dela honetan esanez. Espezie batzuk desagertzen diren bitartean, beste berri batzuk sortuko dira. Erlijioa zalantzan jartzen hasi zen, eta honen arabera jainkoak sortutako mundua non gizakia den erregea eta zentrua ere. Darwinek eragin handia izan zuen Nietzscherengan ikuspuntuan, adibidez.


XX. Mendeko Pentsamendu Filosofikoaren Tradizioak

XX. mendeko pentsamendu filosofikoa hiru tradizio nagusietan oinarritzen da. Ez dira eskolak, gai edo ikuspuntu finkorik ez daukatelako.

1. Filosofia Analitikoa

Zientziaren oso hurbil dago, eta enpirismo ingelesaren planteamenduak berreskuratzen ditu eta arrazionalismoak, espekulazioak eta idealismoak baztertzen ditu. Lengoaiaren analisia eta argitzapena funtsezkoak dira filosofia analitikoarentzat, eta filosofiaren helburua ez da munduari buruzko ezagutza mota bat ematea, baizik eta mundua ezagutzeko moduen gaineko hausnarketa egitea da. Ikuspegi horren barruan, hainbat korronte bereizten dira: Russell-en atomismo logikoa, Vienako Zirkuluaren neopositibismoa, eta hizkuntza arruntaren filosofia. Wittgenstein-ekin zuten harremanaren arabera ere definitzen dira.

2. Marxismoa

XX. mendean hainbat interpretazio izan ditu. Gramsci-ren ikuspegian, marxismoa ekonomia politikoaren, zientzia politikoaren eta filosofiaren sintesia da, eta historia aztertzen du. Filosofiaren helburua gizakiari bere burua ezagutzen laguntzea da, eta filosofiak teoria eta praktika uztartzen ditu. Althusser-ek, aldiz, marxismoa "filosofiaren praktika" gisa definitzen du, eta filosofo marxisten ekarpen nagusiak Marx-en "Kapitala" eta alderdi komunistaren jardueran kokatzen ditu. Filosofiaren metodologia dialektikan oinarritzen da, eta teoria eta praktika bereizten ditu.

3. Fenomenologia eta Existentzialismoa

XX. mendeko filosofoek giza existentziaren galderaren premia azpimarratzen dute, eta horrela sortzen da existentzialismoa, Lehen Mundu Gerraren ondoren. Heideggerrek "zer den izakia?" galderari erantzuna emateko abiapuntua giza existentzia da, eta gizakiak erabakiak hartzen dituela dio. Sartre-k, aldiz, askatasuna azpimarratzen du, eta dio gizakia "alferrikako pasioa" dela, eta "askatasunera kondenatuta" dagoela. XX. mendeko beste korronte bat hermeneutika da, literatura, lege eta teologia testuak interpretatzeko teknikatik hasi zena, baina azkenean zentzuaren ulermenarekin lotzen den ikuspegi sakona bihurtu zen. XX. mendeko filosofiak zientziaren nagusitasuna eta filosofiaren krisia aztertzen ditu, eta hainbat pentsalari subjektibotasuna, giza askatasuna eta gizartearen arazoak ulertzeko modu desberdinak proposatzen dituzte. Gaur egun, indar handiena hermeneutika eta filosofia analitikoak dute.

Entradas relacionadas: