Zaharren Egoitzetako Protokoloak: Motak, Osagaiak eta Kudeaketa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Zaharren Egoitzetako Protokoloak: Osagaiak, Motak eta Kudeaketa
1. Protokolo bat osatzen duten osagaiak
- Definizioa: Gaia zehaztu.
- Helburua: Protokoloaren helburua azaldu.
- Jasoko duen biztanleria: Protokoloa norentzat den zehaztu, jasan duten egoiliarrak izendatuz.
- Inplikatutako profesionalak: Protokoloan esku hartu duten profesionalak definitu.
- Jardueraren deskribapena: Argi eta garbi adierazi, nor den prozesuaren etapa bakoitzaren profesional arduraduna.
- Erregistroak: Egingo diren jarduerak zein erregistrotan idatziko diren azaldu, gertatutako gorabeherak zer eta nola erregistratuko diren zehaztuz.
- Elaborazioa eta indarraldia: Gauzatze data zehaztu, lankidetzan aritu izan diren profesionalak, aurreikusitako funtzionamenduaren balorazio data eta sinadura.
- Berrikuspen data eta sinadura: Berrikuspen data zehaztu.
2. Protokolo motak
- Sarrera, harrera eta lekualdatze protokoloa.
- Erorikoei buruzkoa.
- Idorreriari buruzkoa.
- Nutrizio eta hidratazioari buruzkoa.
- Txiza egiteari buruzkoa.
- Mugikortasunari buruzkoa.
- Arriskuaren prebentzioari buruzkoa.
- Presioagatiko ultzerei buruzkoa.
- Lo egin eta deskantsatzeari buruzkoa.
- Heriotza eta doluari buruzkoa.
3. Protokoloa ezartzea
- Hedapena: Profesional guztiei azaldu behar zaie protokolo berriaren edukia.
- Jarraipena: Protokoloaren aplikazioaren jarraipena egin behar da, eguneroko lanean finkatuta egon arte.
- Ebaluazioa: Garrantzitsua da, diziplinarteko taldearen batzarretan aldizkako berrikuspena egitea.
4. Krisi egoerei aurre egitea
Beharrezko protokoloak eta ematen diren egoera zehatzetan jarduteko gaitasuna. Ohikoak ez diren egoerak ematen direnean, hauei aurre egiteko behar den denbora. Eskaerei arreta emateko langile nahikoak behar dira eta prestakuntza egokia eduki behar dute. Disziplina taldeek epe laburrean eman beharreko erantzunak antolatzeko duten gaitasuna. Zenbait krisi egoeratan erantzuna emateko gaitasuna.
5. Informazioaren transmisioa eta jarraipena
Informazio kanalaren arintasuna, eraginkortasuna eta efizientzia. Diziplinarteko taldeen arteko komunikazio maila. Informazioa jatorritik hartzailearenganaino heltzea.