Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a
Egia ziurren gainean eraiki nahi izan zituen filosofia eta zientzia; oso arretatsua izan zen lehen printzipio horiek bilatzerakoan. Filosofiaren eta zientziaren lehen printzipioek nabariak eta dudaezinak izan behar zuten. Zalantza izan zen helburu hori lortzeko erabili zuen baliabide metodologikoa. Zalantzak bi funtzio garrantzitsu izan ditu:
- Lehendabiziko funtzioa garbiketa gnoseologikoa da (epistemologiak esan nahi duen berdina): pentsamendu zaharraren hondakinak kentzea. Bere gogamena ziurtzat zituen egiez beteta aurkitu zuen, eta kritikoki aztertu artean, egia horiek guztiak baliogabetzat hartzea erabaki zuen.
- Bigarren funtzioa ziurtasun iturri izatea da. Zalantzarekin oso zorrotzak izatea eskatzen du. Zalantza metodikoa ziurtasunak lortzeko lanabesa da.
Zalantzaren Bilakabideko Mailak
Zalantzaren bilakabidean hiru maila daude:
1. Zentzumena
Zentzumenetatik jasotako datuak zalantzan jarri behar dira, zentzumenek engainatzen gaituztelako. Arazo bat sortu zitzaion maila horrekin: badaude jatorria zentzumenetan izan arren, fidagarriak diren ezagutzak. Berak esan zuen bazekiela bertan zegoela, sutondoaren ondoan. Objekzio horri beste maila batekin erantzun zion.
2. Ametsena
Amets egiten errealtzat hartzen ditugu amestutako gauzak. Ametsak errealitatearekin nahasten ditugu, eta nahaste hori ekiditeko modurik ez dago. Errealitatetzat hartzen duguna zalantzan jarri behar da.
3. Jainko edo Jeinu Maltzurra
Esna egon zein lo egon, bi gehi bi lau dela uste dugu. Horrelako egien aurrean, suposa daiteke jeinu boteretsu eta maltzurra dagoela, gure ulermena nahasten duena, egiazko ez diren baieztapenak egiazkotzat hartzera behartzen gaituena.
Jeinu maltzurraren hipotesia aintzat hartuz, zalantza unibertsala egiten da. Jeinu maltzurraren hipotesiak zalantza metodikoa muturreraino eramateko balio du. Egiazkotzat har daitekeen egiarik baldin badago, ziur egon gaitezke egiazkoa dela.
Zalantza metodikoa emankorra da; zalantzaren ondoren, egia nabari eta zalantzan jar ezineko batekin topo egin zuen Descartesek: “Pentsatzen dut, beraz banaiz” (COGITO ERGO SUM). Dena jar daiteke zalantzan, baina ez pentsamendua, beraz, eta pentsamendua baldin badago, ni pentsatzailea ere banaiz. Beraz, zalantzaren bidez, lehen ziurtasunera heldu zen: nia eta subjektu pentsatzailea existitzen dela.