Zelula. Bizi-unitatea
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB
Teoria zelularra:
-Zelula izaki bizidunen egiturazko unitatea da. Izaki bizidun guztiok zelula batez edo gehiagoz osatuta gaude. -Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Zelulak bizitzeko beharrezko prozesu metaboliko guztiak egiten ditu.
-Zelula oro aurrez dagoen beste batetik sortzen da. Zelula guztiek beste batzuk zatitzean sortzen dira.
-Zelula izaki bizidun guztien unitate genetikoa da.
Antolaketa-mailak:
Materiak zenbait antolaketa-maila ditu. Maila bakoitza aurrekoa baino konplexuagoa da, egituraren eta funtzioaren aldetik.
Zelula antolaketa motak.
Zelula prokariotoak: Ez dute nukleorik. Haien material genetikoa zitoplasman banatuta dago (Bakterioak: organismo zelulabakarrak).
Zelula eukariotoak: Nukleoa dute; barruan material genetikoa; hainbat zelula organulu (Protozooek, algek, onddoek, landare eta animaliak).
Zelula prokariotoen egitura.
Zelula pareta: Bilgarria, forma ematen diote bakterioari.
Mintz plasmatikoa: Substantziak sartzea eta irtetea kontrolatzen du.
Mesosomak: tolesturak barrualderantz; prozesu metabolikoak; arnasketa adb.
Bakterio-kromosoma: ADN molekula biribil batez osatuta. Informazio genetiko guztia bildu.
Nukleoide:
Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzten organulu txikiak.
Flageloak: Zitoplasmaren luzapenak.
Finbriak: Laburrak eta ugariak. Substratuan finkatzen dute bakterioa.
Zelula eukariotoen zelula orokorra.
Mintz plasmatikoa: Kanpoaldearekin substantziak trukatzea erregulatzen du.
Nukleoa: Material genetikoa da barruan bilgarri nuklearra (mintz bikoitz eta porotsu batek bereizi). Mintz horrek, nukleoa eta gainerako osagaiek substantziak ematen dizkiote elkarri.
Zitoplasma: Mintz plasmatikoaren eta mintz nuklearraren arteko zatia. Ingurune urtsu eta zitoeskeletoa zuntz proteikoen sarea, higiduran eta zatiketan hartzen du parte.
Zentrosoma: Nukleotik hurbil. Endoeskeletoa zuntzen higidura kontrolatu eta zelula zatiketan parte hartu.
Zelula organuluak: zenbait funtzio.
Erretikulu endoplasmatikoa:-pikorduna: proteinak sintetizatu. -leuna: lipidoak sintetizatu.
Golgiren aparatua: sintetizatuko substantziak pilatu eta kanpora jariatu, kanpoan eratzen diren xixku txikiaren bidez.
Erribosomak: ARNz eta proteinaz osatutako partikula txikiak. Proteinak sintetizatu.
Mitokondrioa:
Libosomak: Mintzezko xixkuak, golgiren aparatukoak. Hidrolisi bidez molekula konplexuak beste molekula bakunagoa batzuetan eraldatzeko (liseriketa).
Bakuoloak: Zenbait produktu pilatzen dituzte; ura, erreserba-substantziak eta pigmentuak.
Bi motatako zelula eukariotoak.
-Animalia zelula: Zentrosomak eta zentrioloak ditu.
-Landare zelula: Zelula pareta, plasmodesmoak, kloropastiak eta bakuolo handiak ditu.
Zelula nukleoa: Zelula eukariotoetatik egitura handiena. ADN gehien-gehiena, eta ADNan gehien-gehiena, eta ADNan, informazio genetikoa dago. Mintzetan nukleo pororik ez balego, nukleoak eta zitoplasmak substantziak ez ziten elkarri emango.
Zelula zatitze prozesuan ez dagoenean: kromatina (ADNa eta proteinak) ikusi egin daiteke.
Zelula zatitze-prosezuan kromosomak ikusten dira.
Kromosomak.
Nukleoa zatitzen ari denean bakarrik ikus daiteke. Espezie bakoitzak kromosoma kopuru jakin bat du
Kariotipioa: Espezie baten kromosoma multzoa.
Gizakiok ditugu:
-Sexua zehazten duten 2 heterokromosoma edo sexu-kromosoma. XY gizonezkoek eta XX emakumezkoek.
-44 autosoma (gainontzekoak).
Zelula somatikoek kromosoma kopuru diploidea (2n) dute, eta gametoek kopuru haploidea (n).
Motak: metazentrikoak, submetazentrikoak, akrozentrikoak eta telozentrikoak.
Zelula zikloa.
Bi fase daude:
-Interfasea (zatiketarik gabea): Zelula hazi, eta ADNa bikoiztu egiten da. Zatiketaren ondoren zelula alaba eta bakoitzak zelula amak zuen ADN kantitate bera jasotzeko.
-Zatiketa-fasea edo M-fasea: Nukleoa eta zitoplasma zatitu egiten dira (mitosia eta meiosia). Nukleoa desagertu eta kromosomak sortu.
Zelula-zatiketa zelula eukariotoetan.
Zatiketa fasean edo M-fasean, zelula ama batetik bi zelula alaba sortzen dira, zelula amaren kromosoma kopuru berbera dutela.
Mitosia: Nukleoa zatitu aurretik, zelularen ADNa bikoizten da. Kromosomak ez dira ikusten kromatina oraindik ez delako kondentsatu. Zentrosoma eta zentrioloak ere bikoiztu.
Profasea: Kromatina kondentsatu, kromosomak sortu, nukleoloa eta mintz nuklearra desagertu. Ardatz akromatikoa eratu.
Metafasea: kondentsatu ondoren, kromosomak zelularen erdian kokatu, ekuatore plaka sortu.
Anafasea: kromatida bikiak. Zelularen mutur batera joaten dira.
Telofasea: Nukleoloa desagertu. Mintz nukleoloa eratu. Ardatz akromatikoa desagertu. Kromosomak zabaldu eta kromatina sortu.
Zitozinesia:
Animalia zeluletan: Zelularen ekuatorean estugune bat sortu, zitoplasman zatitu.
Landare zeluletan: fragmoplasto izeneko bereizketa-trenkada sortu zelula alaben artean.
Meiosia:
I.meiosia: Kromosoma homologoek informazioa trukatzen dute. Azkenean, bi zelula haploide sortzen dira.
II.meiosia: Lau zelula alaba haploide sortzen dira. Gameto esaten zaie.
Animalietan, gametoak eratzeko prozesuari gametogenesi deritzo; espermatogenesia arretan eta obogenesia emeetan.
Meiosian, bi nukleo-zatiketa gertatzen dira ondoz ondo. Beraz, lau zelula alaba haploide sortzen dira. Zelula alaba horiek, genetikoki, elkarren desberdinak dira, baita zelula amaren desberdinak ere. Zigoto diploidea du. Ugalketa sexuala, kromosoma kopuruari konstante eusteko. Ondorengoen aldakortasun genetikoa bermatu, meiosian pare bakoitzeko kromosoma homologoek informazio genetikoa trukatzeari esker. Segregazio independentea prozesuaren ondorioz, beste konbinazio batzuk sortzen dira, ama-kromosomak eta aita-kromosomak ausaz konbinatzen baitira gameto bakoitzean.
MITOSIA:
Organismo zelulanitzetan, mitosi bidezko zelula zatiketaren bidez, banakoa hazi egiten da. Zigoto esaten zaio zelula bakarrei zatiketaren ondorioz. Zelulak berritzen dira.
Zelulabakarretan ugalketa asexuala. Kopurua handitzeko aukera ematen du. Banakoak jatorrizko zelularen berdin-berdinak.
Gametoen eraketa: ugaltze zelulak edo gametoak zelula haploideak dira eta gonadetan eratzen dira, meiosiaren ondoren.