Zelula Prokariota eta Eukariota: Osagaiak eta Funtzioak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Zelula Prokariota

Kapsula

  • Zelula atxikitzea eta finkatzea.
  • Sendotasuna ematen dio.
  • Lehortzea eragozten du.
  • Zelula babesten du.

Pilia

  • Bakterioaren kanpoaldearekiko material genetikoa ukitzen eta/edo trukatzen du.
  • Zelularen atxikiduran parte hartzen du.

Zitoplasma

  • Funtzio nagusia organulu zelularrei eustea eta mugitzen uztea da.
  • Erreakzio metabolikoak hor gertatzen dira.

Zelula Pareta

  • Substantzien garraioa kontrolatzen du.
  • Zelulari forma ematen dio.
  • Zelula babesten du.

Nukleoidea

  • Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu, gene adierazpenaren bidez.
  • DNA zirkularra eta biluzia dago.

Mintz Plasmatikoa

  • Substantziak sortzen ditu.
  • Zelula babesten du.
  • Mantenugaiak zelula barruan garraiatzen ditu.

Plasmidoak

  • Zitoplasman sakabanatuta daude.
  • DNA zirkularreko molekula txikiak.

Mesosoma

  • Fotosintesiaren argi faseaz arduratzen da.
  • Prozesu metaboliko garrantzitsuenak gertatzen dira, hala nola arnasketa.

Erribosomak

  • Proteinen sintesian parte hartzen dute.

Animali Zelula Eukariota

Zitoplasma

  • Energia erreserbatzen du.
    • Organuluak eta zitoeskeletoa hemen daude.
    • Metabolikoki aktiboa da.

Zentrosoma

  • Ardatz mitotikoaren zuntzak sortzen ditu.
    • Zelula zatiketan parte hartzen du.

Golgi Aparatua

  • Substantziak zelulatik kanpora botatzen ditu.
    • Diktiosomak osatzen dute.

Erribosomak

  • Proteinak sintetizatzen dituzte.
    • RNA erribosomikoz eta proteinez osatuta daude.

Mintz Plasmatikoa

  • Molekulen truke selektiboa ahalbidetzen du.
  • Zelularen interakzioak baimentzen ditu.

Zitoeskeletoa

  • Zelularen forma mantentzen du.
  • Zirkulazio prozesuak erregulatzen ditu.

Lisosomak

  • Substantziak digeritzen ditu.
    • Hidrolasa entzimak dituzte.

Erretikulu Endoplasmatikoa

  • Pikortsua: Erribosometan sintetizatu diren proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu.
  • Leuna: Lipidoak sintetizatu, gorde eta garraiatzen ditu.

Nukleoa

  • DNA babesten du.
  • Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu.
  • Erribosomen azpiunitateak sintetizatzen ditu.

Mitokondrioa

  • Arnasketa zelularra egiten du.
  • Matrizean, Krebsen zikloko erreakzio katabolikoak gertatzen dira.

Entradas relacionadas: