Zelulak, Atomoak eta Partikula Azpiatomikoak: Oinarriak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB
Zelularen Oinarriak
Zelularen teoriaren oinarriak:
- Jatorrizko unitatea: Zelula guztiak aurreko beste batzuetatik sortzen dira.
- Unitate morfologikoa: Izaki bizidun guztiak zelula batez edo zelula askoz osatuta daude.
- Unitate fisiologikoa: Zelulek bizi-funtzioak betetzen dituzte.
- Unitate genetikoa: Zelula guztiek dute bere ezaugarriak agintzen dituen material genetikoa, eta zelula amatik zelula kumeetara igarotzen da.
Maila Biologikoak
a. Bioelementua: Karbonoa (C), Oxigenoa (O), Hidrogenoa (H), Nitrogenoa (N)
b. Biomolekula: Ura, gatz mineralak, karbohidratoak, lipidoak, proteinak, azido nukleikoak
c. Organulua: Bakuoloa, mitokondria, zentrioloa, lisosoma, Golgiren aparatua, erretikulu endoplasmatikoa, erribosoma.
d. Zelula: Neurona, kondrozitoa, adipozitoa, osteozitoa, miozitoa, Glia zelula, globulu gorria (eritrozitoa), globulu zuria (leukozitoa), plaketa
e. Ehuna: Epitelio-ehuna, ehun konektiboa, ehun konjuntiboa, gantz-ehuna, nerbio-ehuna, hezur-ehuna, odol-ehuna, kartilago-ehuna, muskulu-ehuna.
f. Organoa: Garuna, birika, gibela, pankrea, hezurra, muskulua, obulutegia, timoa, barrabilak
g. Aparatu edo sistema: Digestio-aparatua, arnas-aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua, nerbio-sistema, sistema endokrinoa, hezur-sistema, gihar sistema, emakumezkoen ugal-aparatua, gizonezkoen ugal-aparatua
Sistema eta Aparatuen Arteko Desberdintasuna
Zein desberdintasun dago sistema eta aparatu baten artean? Aparatua osatzen duten organuek egitura desberdina dute eta sistema bat osatzen duten organuek antzeko egitura dute.
Atomoaren Historia eta Ereduak
K.A V. mendean Enpedocles-en arabera materia 4 elementuz osatua zegoen: Lurra, sua, airea eta ura.
Beranduago Demokrito-k materia partikula txikiz osatua zegoela proposatu zuen. ATOMOA (Grezieraz zatiezina)
1808. urtean Daltonek bere teoria atomikoa aurkeztu zuen.
Honela definitu zuen atomoa:
Elementu eta konposatuen arteko ezberdintasuna ere azaldu zuen.
Partikula Azpiatomikoak
Atomoa osatzen duten egitura are txikiagoak.
Elektroia: Karga elektriko negatibo eta masa oso txikia duten egiturak. 1897an deskubrituak.
Protoia: Elektroien karga bera duten egiturak, baina karga positiboarekin. Hauen masa ordea askoz handiagoa da.
Neutroia: Protoien masa ia bera duten egiturak, baina karga gabeak.
Thomsonen Eredu Atomikoa (1904)
Thomsomek oinarrizko eredu atomiko bat proposatu zuen 1904an.
Elektroiak deskubritu zituen (karga negatiboarekin) eta beraz atomoak karga positibo bat eduki behar zuela atomoa neutroa izan zedin.
Eredu honetan atomoak “weikis” moduko itsura hartzen du.
Rutherforden Eredu Atomikoa
Esperimentu baten bidez, deskubritu zuen atomoan hutsuneak zeudela. Eta bi atal zatitu zituen.
Nukleoa, karga positibo osoarekin, eta masaren gehiengoarekin.
Elektroiak inguruan biraka daudela, orbita zirkularretan.
Bohren Eredu Atomikoa
Hidrogeno atomoa oinarri bezala hartuta, hurrengo oinarriak proposatu zituen:
Elektroiek orbita zirkular konkretuak egiten dituztela nukleoaren inguruan.
Orbita bakoitzean elektroi kopuru konkretu bat bakarrik egon daitekeela.
Elektroiak orbitaz aldatzeko energia eman edo jaso behar dutela.
Sommerfeld ikerlari alemanak Bohren eredua moldatu zuen eta orbita eliptikoak proposatu zituen elektroientzat.
1932an Neutroia topatu, eta Nukleo eta Azala argi bereizi zituzten. Nukleoan protoi eta neutroiekin eta azalean elektroiekin.
Mende erdialdeko hainbat deskubrimenduren ondoren orbitalen eredua proposatu zen.