Zelularen Ezaugarriak eta Ehunen Antolaketa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB
ZELULAREN EZAUGARRIAK:
- - Zelula izaki bizidunaren egitura unitatea da, hau da, bizia duen unitate txikiena da.
- - Bizi funtzioak gauzatzen ditu: nutrizioa, harremana, ugalketa.
- - Jatorri unitatea: zelula oro aurreko beste zelula batetatik sortuta dago.
ZELULA EUKARIOTOEN OINARRIZKO EGITURAK:
- MINTZ PLASMATIKOA: Zelula eta kanpoko ingurunetik bereizten duen lipido eta proteinaz osatutako geruza da. Funtzioa: substantziak eta hondakinak trukatzen ditu zelularen ingurunearekin.
- ZITOPLASMA: Mintz plasmatikoa eta nukleoaren artean dagoen espazioa da - ur disoluzioak + organuluak.
- NUKLEOA: Zelularen erdian dagoen esfera. Funtzioa: DNA gordetzea.
NUKLEOAREN EGITURA:
- Nukleo mintza: Mintz bikoitza da, substantziak nukleotik zitoplasmara pasatzea kontrolatzen du.
- KROMATINA: Zelularen material genetikoa da, zelula ugaltzen denean, kondentsatu eta kromosoma bihurtzen da.
ZELULA EUKARIOTOEN ORGANULUAK:
- ERRIBOSOMAK:
- Egitura: Organulurik txikiena, zelulan sakabanatuta, puntuekin irudikatzen dira.
- Funtzioa: Proteinak sintetizatu.
- Beste: Zelula prokariotoek duten organulua.
- ZENTRIOLOAK:
- Egitura: Zitoeskeletoa osatzen dute.
- Funtzioa: Zatiketa zelularra (mitosis eta meiosis) gidatzen dute.
- Beste: Animalien zeluletan bakarrik daude.
- ERRETIKULU ENDOPLASMATIKOA:
- Egitura: Nukleoaren inguruan dagoen sare luzea, erribosomak izan ditzake (pikortsua) edo ez (leun).
- Funtzioa: Lipidoak eta proteinak sintetizatu eta garraiatu.
- GOLGI APARATUA:
- Egitura: Erretikulu endoplasmatikoaren antzekoa.
- Funtzioa: Erretikulu endoplasmatikotik datozen substantziak modifikatu eta paketatu.
- LISOSOMAK:
- Egitura: Entzima hidrolitikoz betetako sakuak.
- Funtzioa: Molekula handiak substantzia sinpleagotan bihurtzen dituzte.
- BESIKULAK:
- Egitura: Mintzez inguratutako saku txikiak.
- Funtzioa: Substantzien garraioa eta biltegiratzea.
- MITOKONDRIOAK:
- Egitura: Kanpoko mintza leuna eta barnekoa tolestuta (gandorrak).
- Funtzioa: Energia lortzea arnaskera zelularraren bidez.
- KLOROPLASTOAK:
- Egitura: Bi mintz dituzte.
- Funtzioa: Fotosintesia burutu.
EHUNAK:
Gure zelula guztiek oinarrizko lau ehun mota dituzte:
- EPITELIO EHUNA: Gorputzaren kanpoaldea eta organoen kanpoaldea eta barnealdea estaltzen du.
- EHUN KONEKTIBOA: Gorputz osotik banatuta, lotura eta euskarri funtzioak egiten dituzte, proteina ugari dituena (ehun konjuntiboa, kartilago ehuna, hezur ehuna, odol ehuna).
- NERBIO EHUNA: Entzefaloa, bizkarrezur muina eta nerbioak osatzen ditu. Gorputzaren kanpoaldeko zein barnealdeko informazioa jaso eta prozesatzen du. Nerbio-zelula garrantzitsuenak neuronak dira.
- MUSKULU EHUNA: Muskuluak osatzen ditu eta organismoen mugimendua ahalbidetzen du.
ORGANOAK:
Bi ehun mota edo gehiagoz osatuta daude, haiek bakarka egin ezin dezaketen funtzio berri bat egin ahal izateko. Funtzio konplexu bat egiteko elkarlanean aritzen diren organoen multzoak APARATUA edo SISTEMA osatzen du.
ORGANISMOA:
Modu koordinatuan lan egiten duten organo eta organo-sistemez osatuta dago.
EHUN KONEKTIBO MOTAK:
- EHUN KONEKTIBOA: Gorputzaren material betegarria da. Azalaren geruza sakonean dago eta organoen, odol-hodien eta nerbioen arteko tarteak betetzen ditu. Ehun konjuntiboen artean ehun adiposoa bereizten da, energia-gordailu gisa funtzionatzen duena.
- KARTILAGO EHUNA: Enbrioien eskeletoaren osagai nagusia da. Helduetan hezurren artikulazioetan, trakean, sudurrean, belarrietan... aurkitzen da.
- HEZUR EHUNA: Helduen hezurren osagai nagusia da. Ehun konektiboen artean gogorrena da, kaltzio gatzak dituelako.
- ODOL EHUNA: Zelula arteko substantzia plasma da, odol-hodietan zehar mugitzen da eta zirkulazio-sistemaren osagaia da.