Zelularen nukleoa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

3.Zelularen nukleoa.
Gizakion gorputzeko zelulak zelula eukariotoak dira:
·Nukleoa gainerako zitoplasmatik bereizita dago, inguruan duen mintz baten bidez.
·Zitoplasma zatikaturik dagoela: bere baitan dituen elementuak (organuluak) mintz batek bereizita daudela.
3.1- Nukleoaren egitura.
Nukleoa da zelularen egitura guztien artean ongien hautematen dena. Nukleoak elementu hauek ditu: ·Mintz nuklearra. Mintz bikoitza da, eta poro batzuek zeharkatuta dago. Poro horietan gertatzen da nukleoaren eta zitoplasmaren arteko substantzia trukea.
·Nukleoplasma. Nukleoaren edukia da, kromatinak eta nukleoloak dituen disoluzio bat.
·Kromatina. Nukleoaren barnealdean pilatutako zuntz luze-luzeen multzoa da. Zuntz bakoitza ADN (zuntz desoxirribonukleikoa) molekula batez dago osaturik, eta ADNan, zelularen informazio genetikoa edo hereditarioa biltzen da. Kromatina oso erraz tinda daiteke, hortaz mikroskopioarekin ondo ikus daiteke.
·Nukleoloak. Erribosomak sortzen diren lekuak dira. Esfera forma dute.

Entradas relacionadas: