Zelulen Egitura eta Teoria Zelularra: Oinarrizko Gida

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

Bizidunen Egitura: Teoria Zelularra

Zelulak, unitate txiki horiek dira, hain zuzen ere, bizidun guztien oinarrizko egitura. Zelulak tamaina eta forma askotakoak izan daitezke, bakarrik edo elkarturik ager daitezke, baina beti osatzen dute bizidunen oinarrizko egitura. Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.

Teoria Zelularraren Oinarriak

  • Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
  • Zelula horiek bizidunen bizi-funtzio guztiak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Hau da, zelula da bizia duen izakirik txikiena.
  • Zelula orok du jatorria beste zelula batean, eta bizidun oro zelula batetik sortua da.

Zelula Prokariotoa

Zelula xumeenak dira. Ez dute barne-mintzik. Bakterioen erreinukoak dira.

Osagaiak

  • Mintz plasmatikoa: Zelula mugatzea du funtzio. Horretatik sartzen eta irteten diren substantziak aukeratzen ditu.
  • Horma zelularra: Zelulari forma ematen dion geruza zurruna da. Mintz plasmatikoa sendotzen du.
  • Kapsula: Zelula babesten duen egitura likatsua da.
  • Zitoplasma: Organulu gutxi (erribosomak, adibidez) ditu, eta bertan proteinak egiten dira.
  • Flageloak eta finbriak: Flageloak mugikortasunarekin erlazionatuta daude. Finbriak, berriz, ugalketa sexualarekin edo bizi diren lekuan finkatzearekin zerikusia dute.
  • Material genetikoa: Azido desoxirribonukleikoz (ADN) osatua dago. Zitoplasman aurkitzen da.

Zelula Eukariotoa

Zelula konplexuagoak dira, barne-mintzak dituzten organuluak dituzte.

Motak

Animalia Zelula
  • Esfera-forma du.
  • Ez du zelulosa-hormarik.
  • Nukleoa, oro har, erdian kokatzen da.
Landare Zelula
  • Zelulosa-horma du.
  • Nukleoa, oro har, albo batera desplazatuta dago bakuola handi baten ondorioz.

Osagaiak

  • Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen mintza da. Zelula babestea, zelulari forma ematea eta kanpoaldearekin substantzia-trukea ahalbidetzea du funtzio.
  • Zitoplasma:
    • Hialoplasma: Likidoa da. Zelulan gertatzen diren erreakzio kimiko gehienak bertan gertatzen dira.
    • Erretikulu endoplasmatikoa: Gluzidoak, lipidoak eta proteinak sintetizatzen ditu.
    • Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte.
    • Golgiren aparatua: Erretikulu endoplasmatikotik sintetizatutako guztia prozesatu eta jariatzen du.
    • Mitokondriak: Arnasketa zelularra bertan gertatzen da.
    • Lisosomak: Babeserako organuluak dira. Zelulan sar daitezkeen substantzia arrotzei eraso egiten diete. Digestio zelularra bertan gertatzen da.
    • Bakuolak: Ura, koipea, airea, elikagaiak eta hondakinak biltegiratzen dituzte. Landare-zeluletakoak animalia-zeluletakoak baino handiagoak dira.
    • Zentrioloak: Animalia-zeluletan bakarrik aurkitzen dira. Zelularen ugalketan parte hartzen dute.
    • Zilioak eta flageloak: Bizidun zelulabakarretan zelula mugitzen dute.
  • Nukleoa: Zelularen kontrol-zentroa da. Bertan aurkitzen da ADN-a.

Animalia eta Landare Zelulen Arteko Desberdintasunak

  • Landare-zeluletan, animalia-zeluletan ez bezala, mintzaz, zitoplasmaz eta nukleoaz gain beste egitura bat dago: pareta zelularra. Honek zelulari forma eta zurruntasuna ematen dio.
  • Landare-zeluletan bakuolak animalia-zeluletan baino handiagoak dira.
  • Landare-zelulek fotosintesia egiteko kloroplasto izeneko organuluak dituzte.
  • Animalia-zelulek ugalketa zelularrean parte hartzen duten organulu batzuk dituzte: zentrioloak.
  • Animalia-zeluletan lisosomak landare-zeluletan baino garatuagoak daude.

Entradas relacionadas: