Zelulen Erantzunak eta Bizidunen Sailkapen Biologikoa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,64 KB
Zelulen Erantzunak eta Bizidunen Sailkapen Biologikoa
Zelulen Erantzun Funtzioa
Erlazio-funtzioa ingurunearen baldintzak sumatu eta kasu bakoitzaren bizirauteko erantzun egokiak asmatzea da. Horretarako, zelulek sentikortasuna izan behar dute estimuluekiko.
- Argiarekiko sentikorrak diren zelulek argia hartzen espezializaturik dauden organuluak dituzte.
- Substantzia kimiko batzuen aurrean sentikorrak badira, mintz plasmatikoaren kanpoaldean kokatutako proteinek erreakzionatu egingo dute.
Zelulak estimuluen aurrean dituen erreakzioak dira.
Taktismoa: Zelulen Mugimendu Orientatua
Taktismoa zelula estimuluaren iturrira hurbiltzen denean (taktismo positiboa) edo urruntzen denean (taktismo negatiboa) gertatzen da.
Zelula Barneko Mugimenduak
Zelula barnean, korronte zitoplasmikoen bidezko barne-mugimenduak burutu daitezke. Erantzun mota honek zelularen organuluen higidura eragiten du.
Zelulen Mugitzeko Moduak
- Pseudopodoen bidez: Zitoplasmaren luzakinak dira, zelula herrestatu eta mugiarazten dutenak.
- Zilio eta flageloen bidez: Mintz plasmatikoz inguratutako hodiak dira, zelulatik kanpo luzatzen direnak.
- Zilioak txikiak eta ugariak dira.
- Flageloak handiak eta bakarrak edo gutxiak dira.
Zilioen eta flageloen egitura antzekoa izan arren, ez dira berdin mugitzen:
- Zilioek bortizki eragiten dute, eta ondoren hasierako posiziora itzultzen dira.
- Flageloek, oinarrian sortu eta muturreraino hedatzen den uhinen itxurako mugimendu leuna dute.
Izaki Bizidunen Sailkapena
Sailkapen Linneanoa
Linneok ezarritako sailkapen-metodo horrek espeziea oinarrizko unitate gisa hartzen du. Onartzen diren taxon desberdinak, txikienetik handienera, hauek dira:
- Espeziea
- Generoa
- Familia
- Ordena
- Klasea
- Phyluma
- Erresuma
Sailkapen Ebolutiboa
Metodo desberdinak proposatu dira sailkapen horiek objektiboagoak bihurtzeko:
- Taxonomia numerikoa: Organismoen fenotipoko karaktere-kopuru handi baten erkaketan oinarritzen da.
- Taxonomia kladistikoa: Ikuspegi ebolutibotik garrantzitsua den etapa bakoitzak adarkatze bat sortzen du, eta horrek bi taxon anai eragiten ditu.
- Taxonomia ebolutiboa: Kategoria taxonomiko tradizionalak erabiltzen ditu, baina garrantzia gehiago emanez harreman ebolutiboei harreman morfologiko zorrotzei baino.
Izaki Bizidunen Zuhaitz Filogenetikoa eta Erreinuak
XX. mendearen erdialdera arte, biologo gehienek izaki bizidunen mundua bi erreinutan banatzen zuten: landareena eta animaliena. Ernst Haekelek zenbait proposamen egin zituen hirugarren erreinu bat, protistoak, sortzeko, landareetatik eta animalietatik organismorik primitiboenak bereiziz. Gerora, aurreko sailkapen horiek berraztertzen hasi ziren, eta Lynn Margulisek egindako proposameneraino iritsi ziren, 5 erreinu ezartzen zituela:
- Moneroen erreinua: Izaki zelulabakar prokariotoek osatzen dute eta ez dute nukleo zelularrik. Adibidez: arkeobakterioak, eubakterioak.
- Protoktisten erreinua: Izaki eukariotoak dira. Heterotrofo zelulabakarrak edo autotrofo fotosintetikoak izan daitezke, zelulabakarrak edo zelulanitzak. Adibidez: algak, protozooak.
- Onddoen erreinua: Izaki eukariotoak dira, zelulabakarrak edo zelulanitzak. Adibidez: perretxikoak.
- Landareen edo metafiten erreinua: Organismo eukariotez osatua dago. Zelulanitzak dira eta ehun desberdinak dituzte, nutrizio autotrofo fotosintetikoa izanik. Adibidez: goroldioak, espermatofitoak.
- Animalien edo metazoon erreinua: Izaki eukariotoek osatzen dute. Zelulanitzak dira eta ehun desberdinak dituzte, nutrizio heterotrofoa izanik. Adibidez: ornogabeetan artropodoak, ornodunetan narrastiak.
Laburpen taula:
- Protoktistoak: Eukariotoak, zelulabakar eta anitzak, autotrofo edo heterotrofoak (protozooak).
- Moneroak: Prokariotoak, zelulabakarrak, heterotrofo edo autotrofo fotosintetikoak (arkeobakterioak).
- Onddoak: Eukariotoak, zelulabakar zein anitzak, heterotrofoak (perretxikoak).
- Landareak: Eukariotoak, zelulanitzak, autotrofoak (goroldioa).
- Animalia: Eukariotoak, zelulanitzak, heterotrofoak (tigrea).