Zelulen sintesia, mugimendua eta ugalketa
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Molekula-proteinen sintesia (organikoak): Erreakzio anabolikoak
Molekula-proteinen sintesia (organikoak): Erreakzio anabolikoak: Zelulek lortutako energia eta zelularaino iristen diren lehengaiak erabiliz, beren molekula propioak sintetizatzen dituzte, erretikulu endoplasmatikoan eta Golgi aparatuan.
Mugimendu motak
Mugimendu motak:
- Flageloekin
- Zilioekin
- Pseudopodoekin
Mugimendu hauek aztertzeko errazena protozoak aztertzea da, zelula bakarrekoak direlako eta mugitu behar direlako elikagaiak lortzeko.
Pseudopodoak
- Ameba: Ameba batek egiten ditu pseudopodoak molekula bat harrapatzeko edo zelula osoa mugitzeko.
- Zitoplasma hasten da mugitzen eta luzapenak sortzen ditu.
Zilioak
- Adibide: Paramezioak.
- Mintzaren osoan zehar ateratzen diren luzapen txikiak dira.
- Uretan mugimendu sinkronizatu bat hartzen dute.
- Zilioek zelula poliki-poliki mugitzen dute.
Flageloak
- Adibide: Tripanosoma eta espermatozoidea.
- Mintza zitoplasmatikotik luzapen bakarra ateratzen da.
- Mugimendu helikoidala egiteko ahalmena dute.
- Zenbait kasutan bi ere egon daitezke.
Zelularen ugalketa
Zelularen ugalketa:
- Zelula guztiek ugaltzeko ahalmena dute.
- Zelula berri eta identikoak sortu daitezke.
Zelula bakarren kasuan
Oso sinplea da. Hiru metodo: 1) Erdibitzea 2) Gemazioa 3) Esporulazioa
1) Erdibitzea
- Zitoplasmaren erdian zonalde bat sortzen da, zitoplasma bi zatitan banatzeko.
- Nukleoan ere banaketa hasten da.
- Nukleoaren zati bakoitzean ADN kantitate berdina dago eta bi zelula alaba berdinak geratuko dira.
2) Gemazioa
- Nukleoa bi zati berdinetan banatzen da.
- Bat alde batera doa (gemaren moduan).
- Mintza zitoplasmatikoa inguratzen du.
- Mintzak askatu eta alaba txikiagoa izango da.
3) Esporulazioa
- Nukleoaren ADN behin eta berriro duplikatzen da.
- Nukleoaren zati bakoitzak zitoplasma zati batekin inguratzen da.
- Mintza zitoplasmatikoa apurtzen da eta zelula alabak askatzen dira.
- Zelula alabei espora deitzen zaie.