Zenbaki Errealen eta Hamartarren Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Diseño e Ingeniería
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,73 KB
Zenbaki Errealen Sailkapena (ℝ)
ℝ → Zenbaki errealak
- ℚ → Zenbaki arrazionalak
- ℤ → Zenbaki osoak (… −3, −2, −1, 0, 1, 2, 3 …)
- ℕ → Zenbaki arruntak (1, 2, 3, 4, …)
- Hamartar zehatzak (adibidez, 2,5 = 5/2)
- Periodiko puruak (adibidez, 0,333… = 1/3)
- Periodiko mistoak (adibidez, 1,1666… = 7/6)
- 𝕀 → Zenbaki irrazionalak (adibidez, √2 ≈ 1,414…, π ≈ 3,1415…)
Zenbaki Hamartar Periodikotik Zatikira Bihurtzea
Adibidea:
N = 0,2525...
10N = 2,525...
100N = 25,525...
100N - N = 25,525... - 0,2525...
__________
99N = 25
N = 25/99
Multzoen Oinarrizko Eragiketak
Bildura (Batuketa, ∪)
Bi multzoren batuketa (edo batasuna) da. Bi multzoetako elementu guztiak biltzen ditu, bikoiztu gabe.
Adibidea:
A = {1, 2, 3}
B = {3, 4, 5}
A ∪ B = {1, 2, 3, 4, 5}
Ebakidura (Ebaketa, ∩)
Bi multzoren ebakidura da. Bi multzoetan bakarrik dauden elementuak biltzen ditu.
Adibidea:
A = {1, 2, 3}
B = {3, 4, 5}
A ∩ B = {3}
Zenbaki Hamartarren Osagaiak
Adibidez, 45,3721 zenbakian:
- 4 → Hamarrekokoa
- 5 → Unitatea
- 3 → Hamarrena
- 7 → Ehunena
- 2 → Milarena
- 1 → Hamarmilarena
Hurbilketak eta Erroreak
1. Hurbilketa
Zenbaki luze bat sinplifikatzeko laburtzea edo biribiltzea da. Bi modu daude:
- Etena: Nahi dugun azken zifra ondorengo guztiak kentzen dira.
Adibidea: 4,678 → eten → 4,67 - Biribiltzea: Koma ondoren nahi adina zifra mantentzen da. Hurrengo zifra ≥ 5 bada, azken zifrari 1 gehitzen zaio; bestela, berdin uzten da.
Adibidea: 4,678 → biribildu (bi zifratara) → 4,68
2. Errorea
Errore Absolutua (Ea) = | Balio zehatza − Hurbildua |
Adibidea:
Balio zehatza = 12,37
Hurbildua = 12,4
Ea = |12,37 − 12,4| = 0,03
Errore Erlatiboa (Er) = (Ea / Balio zehatza) × 100
Erantzuna Ehunekotan
Adibidea jarraituz:
Er = (0,03 / 12,37) × 100 ≈ 0,24 %
Idazkera Zientifikoa
Idazkera zientifikoan, koma aurretik beti zenbaki bakarra egon behar du (1etik 9ra).
Adibideak:
- 340000 = 3,4 × 105
- 25 × 106 = 2,5 × 107
- 128 mila = 1,28 × 105
- 0,04 × 109 = 4 × 107
- 1,4 × 10−5 = 0,000014
- 1,7 × 104 = 17000
Batuketa eta Kenketa Idazkera Zientifikoan
Berretzaileak desberdinak baldin badira, berretzaile handienera egokitu behar dira.
0,7 × 10−3 + 4 × 10−2 = 0,07 × 10−2 + 4 × 10−2 = (0,07 + 4) × 10−2 = 4,07 × 10−2
2,03 × 105 − 1,95 × 106 = 0,203 × 106 − 1,95 × 106 = (0,203 − 1,95) × 106 = −1,747 × 106
Biderketa eta Zatiketa Idazkera Zientifikoan
Biderketan, berretzaileak batzen dira; zatiketan, kentzen dira.
(4,6 × 10−5) · (5 × 10−7) = (4,6 × 5) × 10(−5) + (−7) = 23 × 10−12 = 2,3 × 10−11
(9 × 10−6) ÷ (0,3 × 10−8) = (9 ÷ 0,3) × 10(−6) − (−8) = 30 × 102 = 3 × 103