Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,48 KB
Zerebralizazioa: Homo Generoaren Eboluzioari Lotutako Ezaugarriak
Giza espeziea da hitz egiten duen bakarra. Animaliak ere komunikatzeko baliabide konplexu xamarrak dituzte. Tximinoak, adibidez, hizkuntza-portaera oso aurreratuta dute. Hala ere, animalia guzti hoiek gizakiek baino aukera gutxiago dituzte. Animalien hizkuntzak osagai hauek ditu: aurpegi-adierazpena, keinuak eta gorputz-jarrera. Baina hizkuntza-kodifikazioa ez da nahita sortua; genetikoki transmititzen da, eta belaunaldiz belaunaldi. Dena den, giza hizkuntzaren ezaugarri bereizgarriak honela laburbilduko ditugu:
- Lehenik, giza hizkuntza sortu zenean, ahozkoa eta entzumenezkoa baitzen; soinuen adierazpen grafikoa eta idazkera askoz beranduago garatu ziren. Gizakiak eskuak asko erabiltzen zituenez, askotan okupatuta zituen. Aldi berean, ahoan ez zuten ezer eramaten. Beraz, askotan libre zuten beste eginkizun batzuetarako. Hortaz, giza hizkuntza lineala da. (hitzak bata bestearen atzean doaz).
- Bigarrenik, giza hizkuntzak artikulazio bikoitza du. hau da, hizkuntza, esanahia (hitzak) zein esanahi gabeko (fonemak edo soinu-unitate txikienak) unitatez osatzen dutela.
- Hirugarrenik, giza hizkuntza konbentzionala da. Adierazlearen eta esanahiaren arteko erlazioa hautazkoa da, onomatopeien kasuan izan ezik.
Hizkuntzak, gizarte-harremanak bultzatzen ditu, bizirik irauteko saiatzen da, eta ahozko mezuan ulertzeko gaitasunarekin lotutako garuneko zenbait lekuko garapena sustatzen du.