Zerga Likidazioa eta Prozedurak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB
1963ko Tributuen LOan
Lege zaharretan likidazio hitzak bi zentzu zituen:
- Prozedura administratibo gisa, bilduz likidazio prozedura.
- Egintza administratibo gisa. Bertan obligazioa dagoela adierazten da eta bere zenbatekoaren ordainketa eskatzen da.
Likidazioa Administrazioak egiten zuen eta prozeduraren hasiera bi modutara gertatzen zen:
- Ofizioz, erroldaren bidez kudeatzen diren tributuetan. Orain ere sistema hori existitzen da udaletan.
- Partikularren ekimenez, datuak aitortuz. Bi kasutan Administrazio berak egiten zuen likidazioa: kuota zenbatuz eta behin-behineko likidazioaren bitartez tributua eskatuz subjektuari. Batzuetan bi fase hauen ondoren, hau da, hasiera eta behin-behineko likidazioaren ondoren, egiaztapena egiten zen eta, horren ondorioz, azkenean, behin-behineko likidazioa berretsiz edo aldatuz hasierako zenbatekoa eta sarrera eskatuz.
Autolikidazio Sistema (1977tik aurrera)
1977 eta 1978. urteetan, Konstituzioaren inguruan, eraldaketa fiskala burutu zen, eskema hau erabat aldatuz. Ordutik sistema orokorra autolikidazio sistema da. Subjektuak egitate garrantzitsuak aitortu eta kuota kalkulatu behar ditu. Noski, azkenik ordaindu ere bai. Aldaketarik garrantzitsuenak izan ziren:
- Subjektu pasiboak berak kalkulatzen du tributuaren zenbatekoa, Administrazioak ez du behin-behineko likidaziorik nahitaez egin behar.
- Administrazioak subjektuak egindakoa kontrolatu eta egiaztatu egiten du.
- Egiaztapen eta kontrol jarduerak ez dira nahitaez egin behar. Normala da gauzak ongi egitea, eta ez dago ondoren kontrol bat egin beharrik. Orokorrean, "Verificación por datos" egin, eta nahikoa. Aldiz, gauzak garbi ez eginda edo gordeta badaude, orduan kontrol jarduera egiten da.
- Administrazioak ez zuen protagonismoa. Autolikidazioaren bidez eta kontrako atxikipenak eta lankidetza eginbeharrak gauzatu ziren.
- Subjektuak egindako autolikidazioa ez da behin-behineko likidazioa, ezta ere likidazio egintza administratiboa.
- Autolikidazioaren ondorioz egiaztapen eta ikuskaritza jarduna indartu egin da. Izan ere, guk egiten badugu dena, hori konprobatu egin behar da eta kontrolatzeko organoak sortu behar dira.