Zerga Politika: Definizioa, Motak eta Tresnak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

Zerga Politika

Kanpo-politikari eta moneta-politikari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea Europar Batasunari dagokionez, zerga-politika da herrialde kideek beren ekonomian esku hartzeko duten tresna nagusia.

Ekonomia-aldagai nagusiek (ekoizpenak, prezioak eta enplegua) zehazten dute, dagozkien ekonomia-adierazleen bidez (BPGd-a, KPIa, enplegu-tasa eta langabezia-tasa), zenbat sarrera lor daitezkeen (batez ere, zergak bilduz) eta zenbateko gastuak diren beharrezkoak Estatuak finkatutako helburu bat lortzeko.

Zerga-politika deritzo sektore publikoak (hau da, Estatuak, autonomia-erkidegoek, foru-aldundiek, udalek eta Gizarte Segurantzak) funtsak bilduz (batez ere zergetatik) eta gastu publikoen aplikazioaren bidez nahita bideratzen duen jarduketari, Estatuak finkatutako helburuak lortzeko.

Zerga-politika Motak

  • Zerga-tresnak: gobernuek tresna hauek dituzte beren ekonomia-helburuak lortzen saiatzeko: ahalmeneko zerga-politikak eta egonkortzaile automatikoak.

    • Ahalmeneko zerga-politikak. Gobernuek diru-sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira.

      • Obra publikoetarako programak: Ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea eta herrialdeak azpiegitura gehiago izatea helburu dutenak.

      • Enplegu- eta prestakuntza-planak: Langileak denbora laburrean prestatu eta kontratatzea helburu duten planak, azkar laneratu daitezen.

      • Transferentzia-programak: Egoera okerrean dauden taldeei laguntzeko programak.

      • Zerga-tasen aldaketa: Zerga jakin batzuen tasak aldatzen direnean, familiek eta enpresek kontsumitzeko edo inbertitzeko duten kopurua aldatzen da.

Nolanahi ere, denbora asko behar izaten da ahalmeneko zerga-politiken eragina gauzatzeko, eta, gainera, ez dira beti behar bezala ezartzen. Horretarako, egonkortzaile automatikoak ezartzen dira.

  • Egonkortzaile automatikoak: Herrialde jakin bateko ekoizpen-mailarekin bat areagotzen edo murrizten diren diru-sarrera edo gastu publikoak dira.

    • Zerga proportzionalak: Zerga-tasa ez da aldatzen errenta-mailaren arabera.

    • Zerga progresiboak: Zerga-tasa errenta-maila handitu ahala igotzen da.

    • Gizarte-kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira.

    • Langabezia-prestazioak: Langabezia-egoeran dauden pertsonei ematen zaizkien laguntzak dira, ekonomia egonkortzen laguntzen dutenak.

Zergak automatikoki egokitzen zaizkie ekonomia-zikloaren faseari.

Entradas relacionadas: