Zergen eta kontzertu ekonomikoaren oinarriak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Zergen oinarrizko kontzeptuak

Zergak tributuak dira. Administrazio publikoak ordaintzera behartzen ditu herritarrak, hainbat helburu lortzeko.

Zergen helburuak

Zergen helburuak: sektore publikoa finantzatzea, ekonomia jarduera erregulatzea, errenta hobeto banatzea eta zenbait ondasunen kontsumoa erregulatzea.

Zerga nagusiak

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
  • Sozietateen gaineko zerga
  • Balio erantsiaren gaineko zerga
  • Zerga bereziak
  • Tasak

Kontzertu ekonomikoa

Kontzertu ekonomikoa Espainiako Gobernuaren eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren arteko ituna da. Itun horrek arautzen ditu Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak; zerga gaiei eta finantza arloari dagokienez.

Kontzertu ekonomikoaren ezaugarri nagusiak

  1. Itundutako eredua da: bi erakunde desberdinek zergen eta harreman ekonomikoen arloan jarraitu beharreko arau jakin batzuk adosten dituzte.
  2. Kontzertu ekonomikoak lurralde historikoei dagokienez finantzaketa sistema historikoa aitortzen du eta beroren etorkizuna bermatzen du.
  3. EAEri eta lurralde historikoei beren arau propioak ezartzeko eta kudeatzeko autonomia aitortzen die. Foru Aldundien eta Batzar Nagusien bidez gauzatzen dituzte ahalmen horiek.
  4. Kupoa kalkulatzeko metodologia berria zehazten du; hori da Espainiako Gobernuaren eskumeneko gastu orokorrak estaltzeko erabiliko den oinarria. Alde bakarraren arrisku espezialitatea du: zergen kobrantzan egindako kudeaketa onaren edo txarraren ondorioz sortutako onurak edo galerak Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien eta udalen mesederako edo kalterako izango dira.

Kontzertuaren eta bestelako sistema erkidegoen arteko aldea

Bi autonomia erkidego mota daude: foru erregimenekoak eta erregimen komunekoak. Foru erregimenekoen artean sartzen dira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa; hauek itun edo hitzarmen ekonomikoaren sistemaz arautzen dira. Erregimen komuneko erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko finantza harremanak sistema komun baten bidez arautzen dira.

Aipatu bi sistema horiek alderantzizko metodologia erabiltzen dute: erregimen komuneko sistemetan zergen zati handi bat Espainiako Gobernuak kudeatzen du eta autonomia erkidegoei trasferentzien bidez ematen zaie euren gastuak ordaintzeko behar duten diru kopurua. Itun ekonomikoaren sistemaren arabera, ordea, aldundietako foru ogasun sailei dagokie ia guztiz beren lurraldetan zergak ezartzeko eta biltzeko eskumena.

Entradas relacionadas: