Zientzia esperimentala
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Substantzia: Izana, erreala bezain unibertsala,ikuspegi anizkoitzekin agertzen zaigu: eta ikuspegi horiek guztiak ordezkatzeko gizakiak bere arreta erdiratu eta gidatuko duen puntu fokala behar du.Erdigune fokal hori, substantzia da Aristotelesen ustez.Substantzia printzipio bikoitza da.
Motak: 1-Substantzia lehena: Beste subjektu batzuen predikatuak izan ezin daitezkeen subjektuei dagozkien banako errealak; adibidez Andoni eta Miren.
2-Bigarren substantzia: subjektu gisa nahiz predikatu gisa funtziona dezakeenak.Adibidez, "emakumea"; Miren emakumea da.(forma eta esentzia)
Substantzia eta akzidenteak: Ezaugarrien artean, dio Aristotelesek, batzuk beharrezkoak dira; beste batzuk ohikoak eta azkenik badaude batzuk ez-ohikoak,hoiek akzidenteak dira. Akzidenteak bizitzaren egoera aldakorren mende daude; ustekabekoak dira.Adb: boligrafoa urdina edo berdea den.
Bestalde,akzidenteen kausa ere akzidentea denez,ezin da akzidenteei buruzku zientziarik egin.Horrela, substantzia bat ezaugarritu eta beste batetik bereizten duena,esentzia da.
Materia eta forma: Munduko gauza guztiak forma konkretu bat hartu duen materiak osatzen ditu.Materian beti dago formaren bat lortzeko posibilitatea.
-Materia:Bereizi behar dugu:
Bigarren materia:forma jakin bat hartu duen izaki indibidualaren osagai sentigarria(psikologia ikasi nahi du baina ez da psikologoa)
Materia lehena: printzipio zeharo potentziala,substratu mugagabea eta zehaztugabea( ez da psikologoa baina potentzian izan daiteke) adb: txakur batek ezin du potentzian psikologoa izan.
-Forma: Gauzaren edo izakiaren zerizana da.Formak izaki bakoitza zer den definitu eta mugatzen du. Forma materiarekin bat eginik soilik izan daiteke, substantziaren barruan, eta horretan datza Platonen filosofiarekiko duen desberdintasun nagusia Aristotelesek.
(PLATONEN IDEIEN TEORIAREN KRITIKA:HILEMORFISMOA)
-Teoria hilemorfikoa:Izaki fisiko edo natural guztiak materiaren eta formaren arteko konposizioak dira, konposizio hilemorfikoak. Konposizio hori ez da bateratze soila, baizik eta batasun substantziala, non elementu bat ezin den bestea gabe izan.Forma materiak mugatzen duena da eta materia formak mugatutakoa, biak ezin bananduzkoak.
(TEORIA POLITIKOA: GIZATARTASUN ERA ERREJIMEN POLITIKOA)
Etika eta politika: Aristotelesen etika zein politika giza jokabide ona edo bertutetsua,justua eta zoriontsua ikasten duten zientzia praktikok dira.Etikaren helburua eta xedea eta haren gauzatze osoa politikan burutzen da.
Xedezko kausaren lehentasuna: Gizakien azken xedea zoriona da, eta zoriona gure zerizona zintzo betetzean edo gure izangaiak ahalik eta gehien aktualizatzen datza.Gizakiak duen onena eta gizatarrena adimena edo intelektoa da.Beraz, adimenari ematen zaiona izango da zoriontsua,teorikoa eta kontenplatiboa.Zorion osoa izateko,bertute etiko eta intelektualez gain, kanpoko ondasunka behar dira: jatorri noblea,osasuna, edertasuna, kultura, ondorengoak eta lagunak.
Bertutea erdibidean: Bizitza moralaren giltzarria neurrigabekeria baztertzen duen erdibidea da, bi mutur kaltegarrien arteko erdibide egokia.Politikan, erdigune egokiaren teoria klase ertainaren proposamenean gauzatzen da.
Ohitura: Aristotelesen ustez,morala jakintza teoriko hutsa baino askoz gehiago da:praktika bat. Gizakia ez da automatikoki ona bihurtzen jakintsua izateagatik,behin eta berriz aktualizatu behar du bere bertutea.Eta zenbat eta gehiagotan burutu ekintza onak,orduan eta errazagoa izango zaigu onak bilakatzea.