Zientzia, Higienea eta Elikagaien Kontserbazio Teknikak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,35 KB
Zientziaren Aplikazioak Eguneroko Bizitzan
Zientziaren aplikazioak hainbat arlotan aurkitzen ditugu:
- Elikagaien industria
- Nekazaritza
- Giza osasuna eta animalien osasuna
- Industria farmazeutikoa eta kosmetika industria
Adibidez: zapatillak, segurtasuna, edo gaixotasunak saihestea.
Higienea eta Oinarrizko Prozedurak
Higienea osasunaren kalterako izan daitezkeen eragileak kontrolatzeko ezagutza, teknika eta jokabideen multzoa da.
Oinarrizko Prozedurak
Higienearen oinarrizko prozedurak hauek dira:
- Garbiketa: Gainazal bateko zikinkeria kentzen da. Erratzak, aspiradorak eta trapuak erabiltzen dira azalerak garbitzeko, baita ura eta xaboia ere.
- Desinfekzioa: Mikrobioak ahalik eta neurri handienean ezabatzeko praktika-multzoa da, batik bat gaixotasunak sortzen dituzten haiek. Adibidez, zaurien gainean iodoa erabiltzea.
- Esterilizazioa: Mikrobioen arriskua erabat desagertzeko, objektuen esterilizazioa egin behar da (160-200 °C).
Higienea Laborategian
Beirazko Materiala Garbitzeko Prozedura
Garbiketa oso garrantzitsua da, bestela emaitzak ez direlako fidagarriak izango. Garbitzeko pausu hauek jarraitu behar dira:
- Espatula edo paper batekin posible den zikinkeria kendu.
- Eskobila, xaboi eta urarekin garbitu.
- Ur destilatuarekin garbitu.
Esterilizazio Metodoak
Esterilizazioa hainbat modutan egin daiteke:
-
Beroa: Mikroorganismoak desegin egiten dira beroaren bidez.
- Bero lehorra: 170-178 °C-ko tenperaturan dauden estufetan bi orduz edukitzean datza.
- Bero hezea: Autoklabean deritzon ekipoan burutzen da, 100 °C-tik gorako tenperaturan.
Elikagaiak Kontserbatzeko Teknikak
Hotzaren Bidezko Kontserbazioa
- Hozketa: Elikagaiak 2 eta 8 °C bitarteko tenperaturetan edukitzen dira, izoztu gabe.
- Izozketa: 0 °C-tik azpitiko tenperaturak aplikatzen dira, normalean -18 °C. Elikagaiak daukan uraren parte bat izotz bihurtzen da.
- Ultraizozketa: Elikagaien izozketa oso azkarra ematen da tenperatura oso baxuetan (-40 °C). Ondoren, izozketa tenperatura normaletan (-18 °C) mantendu daiteke.
Beroaren Bidezko Kontserbazioa
- Pasteurizazioa: (80 °C inguruko tenperaturan) gaitzak eta germenak suntsitzen dira.
- Irakinaldia: (100 °C) germenak suntsitzen dira, baina esporak ez dira desagertzen.
- Esterilizazioa: (120 °C inguru) kontserban edo latetan dauden elikagaiei tenperatura altuak aplikatzen zaizkie.
Elikagai Gehigarriak
Elikagai gehigarriak edariei eta elikagaiei gehitzen zaizkien substantziak dira.
- Gatza: Mikroorganismoen hazkundea eragozten du, batez ere arrain eta haragian.
- Azukrea: Mikroorganismoak garatzea galarazten du. Frutetan erabiltzen da.
- Ozpina: Azidoaren ondorioz mikroorganismoen hazkundea galarazten du.
- Gehigarri kimiko artifizialak: Kontserbagarri eta egonkortzaileak. Haragian eta beste produktu batzuetan erabiltzen dira.