Zientzia, Indibidualismoa eta Metodo Zientifikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Zientzia Terminoaren Jatorria eta Esanahia

Zientziaren nozioa filosofiaren nozioari oso lotuta dago. Greziar munduan zientzia episteme zen, hau da, ezagutza mota gorena, landuena. Epistemea mundu ulergarri, betiereko eta aldaezinari lotuta zegoen, doxa ez bezala (iritzia eta zentzumenen bidezko ezagutza). Epistemean ezagutza unibertsala zen, dedukzioz sortutakoa, eta ezagutza sentsorialaren akatsek ez zioten eragiten. Dena den, epistemeak zerikusi gutxi zuen egun ezagutzen dugun zientzia modernoaren nozioekin.

Indibidualismoa

Indibidualismo Posesiboa

Indibidualismo posesiboaren teoriaren arabera, norbera bere buruaren eta gaitasunen jabea zara. Garai hartakoentzat, gizartea ez zen gizabanako jabe haiek osatutako multzo soil bat baino, gizon-emakumeek denboraren joanean metatutako ondasunak eta zerbitzuak elkarren artean trukatzeko leku bat besterik.

Hemendik sortu da individualismo altruista.

Gizabanakoa Gizartean Sartzea

Gizabanakoa gizartean sartzean datza. Haurtzaroan eta familian jarrerak eta balioak hartzen dituzu. Haurra pixkanaka rolak eta arauak barneratuz joaten da, orokortze prozesuaren bidez. Alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.

Gizarte Esparrua eta Hezkuntza

Gizarte esparrua erabaki daiteke. Etapa honek ez du hainbeste garrantzia afektibitatearen aldetik. Teknika pedagogiko berezi eta konplexuen bidez indartu behar izaten dira.

Erakunde ezberdinak dira eta ez dago sentikortasunik.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa

Natura-zientzien metodo osoak hiru maila ditu:

  • Protokolozko Enuntziatuak: Metodo hipotetiko-deduktiboko lehenengo maila dira. Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte. Objektiboak dira eta adiera bakarrekoak (modu bakarrean uler daitezke). Adibide bat: “grabitazio espazioan esekitako gorputz oro erori egiten da”.
  • Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, fenomeno batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak izaten dituzte aztergai. Hipotesiak baino ez dira hasieran, egiaztatu gabeko enuntziatuak, eta egiaztatzen direnean lege naturaltzat hartzen dira. Esperientziak bihurtzen ditu lege. Adibidea: grabitatearen legea.
  • Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira eta horietatik zientzia baten lege guztiak atera daitezke. Zientziei batasuna ematen diete, eta haietan oinarrituz lege berriak aurki daitezke. Adibidez: erlatibitatearen teoria.

Entradas relacionadas: