Zientzia: Jatorria, Ezaugarriak eta Oinarriak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB

Zientziaren Jatorria eta Sorrera

K.a. VI. mendean, Grezian, unibertsoaren sorrerari, osaerari eta halako auziei heltzeko modu berri bat sortu zen. Hala, errealitatearen inguruko jarrera kritiko eta jakin-minezko jarrera beretik sortu ziren zientzia eta filosofia, eta, hasieran, diziplina bereizezinak ziren.

Zientziaren Ezaugarri Nagusiak

Esperimentazioa

Galileok, bere metodo zientifiko berriarekin eta behaketari emandako garrantziarekin, ekarpen garrantzitsua egin zuen. Lehena izan zen azterketak egiteko tresnak erabiltzen; esate baterako, teleskopioa. Galileok hasitako joera hori aurrerantzean geraezina izango zen zientzian.

Matematizazioa

Galileok argi eta garbi adierazi zuen naturak funtzio matematikoen bitartez azaldu daitezkeen jarraibide erregularrak dituela. Aurreko fisikarekin alderatuta, non dena gertatzen zen elementuen ezkutuko nolakotasunarengatik eta joera naturalarengatik, matematizazioa funtsezkoa gertatu zen zientzia berrian.

Zientziaren Oinarrizko Kontzeptuak

Kontzeptuak

Zientzia bakoitzaren termino espezifikoak dira. Ondo zehaztuta egon behar dute, eta hiru mota daudela esan daiteke:

  1. Sailkapenezkoak: Errealitatea multzotan edo taldetan antolatzeko bidea ematen dute.
  2. Konparaziozkoak: Multzo bateko objektuak mailaka ordenatzeko balio dute.
  3. Metrikoak: Objektuen ezaugarriak zenbakien bidez neurtzeko modua ematen dute.

Legeak

Kimikan esaten denean gas baten presioa hartzen duen bolumenarekiko alderantziz proportzionala dela, lege zientifiko bat enuntziatzen ari gara, Boyleren legea, zehazki. Legeak ezagutza zientifikoaren oinarrizko enuntziatuak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:

  1. Aurretik zehatz-mehatz definitu diren kontzeptuak erabiltzen dituzte.
  2. Naturaren jarraibide erregular bat era unibertsalean zehazten dute.

Teoriak

Zientziaren helburuetako bat da errealitateko ahalik eta eremu zabalenak azaltzea. Horregatik, lege zientifikoak elkarri lotuta ematen dituzte, sistema trinko, koherente eta sistematikoak osatuz, eta horiei teoria zientifikoak esaten diegu.

Entradas relacionadas: