Zientzia: Metodoak, Historia eta Sailkapena

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Zientziaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoa

Zientzia formalak logika eta matematika dira. Formalak deritze, ez direlako arduratzen zentzumeneko esperientzian dauden objektu zein gertaerez, baizik eta baliozkoak izateko gure arrazoibideek izan behar duten formaz (logika) eta objektu abstraktuez (zenbakiez, forma geometrikoez, matematika). Zientzia formalen ezaugarria da metodotzat formalismo bat erabiltzea: tema sinboliko definiagarri bat, haren interpretazioak kontuan izan gabe. Horretarako, alfabeto bat behar da, bai eta arau batzuk ere. Azken horien arabera ebatziko da zein sinbolo konbinazio diren egoki osatutako formulak. Hori horrela, hizkuntza formal baten jabe izango gara eta mekanismo deduktibo bat aplikatu ahal izango diogu, argitasun handiagoa lortuko dugu.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, kalkulu formal horiek sistema axiomatikoen itxura hartzen zuten. Horretarako, bi baldintza bete behar dira:

  • Zuzentasuna: Kalkuluarekin frogagarriak diren teorema guztiak formalizatu nahi den alorreko legeak izatea.
  • Osotasuna: Balioko lege guztiak kalkulatu formalaz frogagarriak izatea.

Natura Zientzien Metodoa

Natura zientziek, momentu deduktiboak eta induktiboak dituen metodoa erabiltzen dute. Hori dela eta, metodo horri metodo hipotetiko-deduktiboa deitzen zaio. Protokolozko esakuneak gertaera komunikagarriak deskribatzen dituzte, esperientzian froga daitezkeenak. Legeak hipotesiak izaten hasten dira, horiek esperientziak baiesten dituztenean eta zientzia-komunitateak baliozkotzat onartzen dituenean. Teoriak esakune unibertsalak dira; horietatik deduzitzen dira zientzia bateko lege guztiak, eta horiei esker formulatzen dira lege berriak ere.

Gizarte Zientzien Metodoa

Gizarte zientziek gizakiaren errealitatea aztertzen dute. Zientzia horietan, subjektuaren eta ezagutza-objektuaren lotura berezia da; izan ere, subjektua ikerketa-objektua da aldi berean. Hiru modu daude:

  1. Enpiriko-analitikoa: Gizarte-errealitateari natura-zientzietako metodoa aplikatzen zaio.
  2. Hermeneutikoa: Gizarte-zientziek berezko estatutua dutela uste dute.
  3. Kritiko-arrazionala: Gizarte-zientziak ulertzeko modu honek kritika erantzuten dien azalpenei eta ulermenari garrantzia ematen die.

Zientziaren Historia

Zientzia Antzinaroan

Zientzia hitzaren jatorria scientia substantiboa da, "jakin" esan nahi duen scire aditzetik eratorria. Grezieraz, episteme zeritzon. Platonen arabera, epistemea goi-mailako munduarekin eta mundu adigarriarekin lotutako ezagueraz arduratzen da. Bizi dugun mundu sentigarriari dagokion ezagutza, aldiz, iritziaren (doxa) eremukoa da. Zientzia da benetako errealitate betiereko eta aldaezinaren ezagutza. Aristotelesen arabera, berriz, epistemea ezagutza mota unibertsala, beharrezkoa eta irakasgarria da. Erdi Aroan, zientzia bai ikuspuntu platonikoan bai aristotelikoan ulertu zen.

Zientzia Errenazimentutik Gaur Arte

Francis Baconek zientziaren ikusmolde berria azaleratu zuen. Defendatu zuen zientziak bazuela funtsean praktikoa den alde bat: natura menperatzea eta gizateriaren alde erabiltzeko natura arautzen duten legeak ezagutzea. Helburu hori lortzeko, funtsezkoa da aurreiritziak ezabatzea. Baconek idolo deritze aurreiritzi horiei, eta lau mota bereizten dira:

  • Tribuko idoloak
  • Haitzuloko idoloak
  • Plaza ageriko idoloak
  • Antzokiko idoloak

XVI. eta XVII. mendeko iraultza zientifikoak argi bereizten zituen filosofia eta zientzia. Metodo horiek bi elementu berri zituzten: esperimentazioa eta matematizazioa.

Zientziaren Sailkapena

Fisika eta astronomia XVI. eta XVII. mendeetan eratu ziren zientzia moduan. Horrela egin zuten, haien ikerketa-objektuak zehaztu zituztelako eta horiek ikertzeko berezko metodoak proposatu zituztelako. Azken horiek dira jakintza zientifikoei autonomia eta berezko estatusa ematen dizkieten bi ezaugarriak. Metodoa bereziki garrantzitsua da.

Entradas relacionadas: