Zientzia, Sinesmenak eta Gizartearen Oinarria: Ortega y Gasset eta Nietzsche

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,92 KB

Gizakiaren Galderak eta Zientziaren Garrantzia

Historian zehar, gizakiok erantzunik gabeko galderak izan ditugu: Nor gara gu? Zergatik jaio gara? Nondik gatoz? Teknologiak eta zientziak aurrera egin dute, eta gaur egun ia gauza guztietan erabiltzen ditugu. Horrek zientziaren garrantzia gehiegizkoa izatea ekarri du.

Ortega y Gasset: Zientziatik Arraziobitalismora

Ortega y Gasset filosofoak hasieran zientziari garrantzi handia eman zion, baina gero arraziobitalismoan garrantzi hori kendu zion. Errealitatea ezagutzeko ideiak, sinesteak eta zalantzak garatu zituen. Orduan, zergatik aldatu zuen pentsaera? Zerk eragin zuen zientzian ez fidatzea?

Ideiak eta Sinesteak

Ortegaren ustez, ezin gara ideietan fidatu zalantzagarriak direlako, baina sinesteak fidagarriak dira gure baitan daudelako. Zientzia ideien jakintza denez, ezin gara zientzian fidatu. Haren ustez, zientzia poesiatik hurbilago dago errealitatetik baino, ideiak etengabe aldatzen direlako.

Sineskerak eta Arrazionalismoa

Sineskerek errealitatearen berri ematen digute, baina ezin gara fidatu zalantzagarriak diren sineskera batzuetan. Orduan, zalantzan gaudenean, non fidatu behar gara?

Gizartearen Oinarria eta Nietzsche

Ortegak gizartearen oinarria apurtzen du, gizakiok nonbaiten oinarritu behar dugulako. Nietzscheren pentsamendua ere aztergai dugu, iraganean eraikitakoa suntsitu eta mundu ziurragoak eraikitzeko.

Nire ustez, gizartearen oinarria guztion artean eraikitzen dugu. Hobe dugu guztion artean pentsatzea zein den bide egokiena mundu ziurra lortzeko. Ez gaitezen fidatu beste batzuen ideietan edo zientzietan, baizik eta gure arrazonamenduan. Gaur egun, jende boteretsuetan fidatzen gara eta esklabo bihurtzen gaituzte. Hasi gaitezen gure arrazonamendua erabiltzen mundu hobea lortzeko, Vicente Romerok esaten duen bezala, goserik gabeko mundu bat lortzeko.

Entradas relacionadas: