Zientzia, Teknologia eta Gizartea: Aurrerapenak eta Erronkak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
Zientzia, Teknologia eta Gizartea
Teknikaren funtsa jarduera batzuk nola egin behar diren jakitea da. Teknika zientzia eta teknologiaren arteko harremanen ardatzean dago. Zientziaren helburua egiazko ezagutzak eskuratzea da, eta teknikarena, ekintza eraginkorrak diseinatzea. Baina biak bat datoz mundua menderatu eta kontrolatu nahi izatean, gizakia aske izan dadin. XVIII. mendetik, teknika konplexuagoa eta sofistikatuagoa bihurtu da. Prozedura eta baliabide konplexu horien multzoari teknologia deitzen diogu. Aurrerapen zientifikoen aplikazioa da teknologiaren ezberdintasun nagusia aurreko teknikarekiko. Teknologiak gure bizitzako arlo guztiak hartu ditu eta ezinbestekoa bihurtu da.
Teknikari buruzko Kritikak
XIX. mendeko erromantizismoak teknika aurrerapenaren adierazpide gisa hartzen zuen, eta egiten zitzaion kritika irrazionaltzat hartzen zen. XX. mendean kritikak serioagoak izan ziren, bi mundu gerren ondorioak ikusi ondoren. Kontrakultura mugimenduek teknologia alternatiboa garatu behar dela aldarrikatzen dute.
Zenbait Pentsalariren Gogoetak
- Gandhi: Makinek boterea gutxi batzuen eskuetan pilatzea, langabezia eta jendea masa bihurtzea ekarri dute.
- Heidegger: Teknikak egiari traizioa suposatzen du.
- Frankfurteko Eskola: Arrazoimen instrumentala errentagarritasun ekonomikoari begiratzen dio soilik, eta arrazionaltasun kritikoak bizi baldintzak hobetzen ditu.
Frankfurteko Eskolaren Erronkak
- Etikoa: Giza duintasuna etikoki ebaluatu behar da.
- Ingurumena: Natura arriskuan ez jartzea, produktuen zaharkitze programatua eta kontsumoaren sustapena saihestuz.
- Gizartea: Teknologia berriek biztanle guztien ongizatea ekarri behar dute, desparekotasun teknologikoa saihestuz.
Spengler: Teknika gizaki primitiboaren borrokarako senaren garapena da. Naturarekin dugun borroka da. Behin hasita, teknikaren bidea ezin da utzi.
Hans Jonas: Teknologia dela eta, natura arriskuan dago. Erantzunkizun teknologikoaren printzipioa beharrezkoa da: garapen teknologikoak bateragarria izan behar du lurrean bizimodu gizatiarrak egotearekin, orain eta etorkizunean. Think global, act local.
Teknologia eta Etika
Teknologiaren interesa erronka berriei erantzutea da. Galdera hauek etikaren esparruan sartzen dira.
Hiru Esparru
- Eguneroko bizitza: Aurrerapen teknologikoak bizitzeko ezinbestekoak ditugun bitartekoen kontra datoz batzuetan.
- Arazo bioetikoak: Medikua jaiotza eta heriotzaren momentuetan ez ezik, aurretik eta ondoren ere esku hartzen du.
- Arazo ekologikoak: Lurra hiltzeko arriskuan dagoelako ideiak hainbat alarma piztu ditu.