Zientzialarien eta Erakunde Zientzialarien Arteko Harremanak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

8.6. Teknikari motak: zientzialari garbia, zientzialari aplikatua eta erakunde barruko zientzialaria => Zenbait egileren aburuz, teknikarien eta erakundeen arteko topaketatik “erakunde-gizakia” deitzen duguna jaiotzen da; beste zenbait egileren iritziz, aldiz, “tekno-egitura” delakoa da topaketa horretatik jaiotzen dena. Hots, era labur batean esateko, bata edo bestea: edo erakundearen pean makurtzen den gizabanakoa, edo teknikarien multzoaren pean makurtzen den erakundea. Gai eztabaidagarria da oso, bai bataren eta bai bestearen aldeko adibide asko baitaude errealitatean. Aniztasun hori halakoa da, besteak beste, eta hein batean, hiru zientzialari mota gutxienez bereiz daitezkeelako: A) Zientzialari garbia, zeinak zientziaren garapenari laguntzea baitu helburu. B) Zientzialari aplikatua, zeinaren helburua zientziaren garapenaren bidez emaitza praktikoak lortzea baita. C) Erakunde barruko zientzialaria, zeinaren helburua erakundearen baitan goraka joatea (“karrera egitea”) den.

Sailkapen hori oso baliagarria zaigu teknikarien jarduera profesionalean tentsio-maila (edo harmonia-maila) ezberdinak izan daitezkeela bistaratzeko. Horrela, erakunde barruko zientzialariak erakundearen helburuak bere egiten ditu; zientzialari garbiak, aitzitik, uko egiten die. Hortaz, zientzialari garbiak merkatuenpresa batean lan egiten badu, enpresarekiko amorru ikaragarria piztuko zaio. Ondorioz, tirabiren arriskua saihestuz, erakunde zientifikoetan lan egiten saiatuko da, jakina. Zientzialari aplikatuaren kasuan, bestalde, enpresarekiko integrazioaren eta aurkakotasunaren artean erdibidean-edo kokatuko du bere burua.
Baina enpresarekiko teknikarien sentimenduak direnak direlakoak izanda ere, ez dago ahazterik, egituraz, erakunde handien helburuen eta zientziaren helburuen artean kontraesan nabarmenak daudela, lehenago esan dugunez. Bataren eta bestearen printzipioak aurkakoak dira hein zabal batean.
Horrenbestez, zera ondoriozta genezake: zientziak aurrera egin dezan, beharrezkoak dira antolakunde mota ezburokratikoak.
Richta-k dioenez: “industria klasikoarekin konparatuz, zientziak guztiz bestelakoa den zuzendaritza mota bat behar du, beste lan erregimen bat, beste arau batzuk bizitza sozialerako; azken batean, zientzia garatu behar dutenei subjektibotasun- eta erantzukizun-maila altuagoak eman behar baitzaizkie, beren sormena eta ekimena pizteko eta, jakina, beren burua errealizatzeko. Sistema industrial klasikoko egitura hierarkikoaren ordez, zientziak, bere aurrerapena bermatzeko, printzipio demokratikoen erabilera zabal eta sakona behar du”.

Entradas relacionadas: