Zientziaren Definizioa, Ezaugarriak eta Metodo Zientifikoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,81 KB
Zientzia: Definizioa eta Ezaugarri Nagusiak
Naturaren eta gogamenaren gertakarien prozesuen ezagutza arrazionala da.
Zientziaren Ezaugarriak
- Arrazionala
- Sistematikoa (ordenatua)
- Metodikoa, metodoa erabiltzen baitu.
- Egiaztagarria: Frogapenak erabiltzen direlako. Bi frogapen mota daude:
- Logikoa (dedukzioa)
- Enpirikoa (indukzioa, dedukzioa, behaketa, esperimentazioa)
Zientzia Motak
Zientzia Formalak
Matematika eta Logika. Prozesu mental, logikoez eta matematikoez arduratzen dira.
Zientzia Enpirikoak
Natura-zientziak eta Gizarte-zientziak. Errealitateko gertakariak eta prozesuak azaltzen dituzte.
Aurreko ezaugarriez gain, hauek ere badituzte:
- Objektiboak: Naturaren eta gizakiaren gertakariez arduratzen dira, haien kausak zuzentzen dituzten legeak eta ondorioak aurkitzeko.
- Esplikatiboak: Arlo bateko gertakariak arautzen dituzten legeak azaltzen dituzte. Lege horiek teoria bat osatzen dute.
- Prediktiboak: Baldintza batzuk betez gero, gertakari batzuk nola gertatuko diren aurresatea.
- Kontrastagarriak: Hipotesi edo lege orokorretatik ateratako ondorioak esperientziarekin alderatzea. Horretarako behaketa zuzena edo esperimentazioa erabiltzen da.
Metodo Zientifikoak
Metodo Induktiboa
Esperientzia gertakarien behaketan oinarritutako datuetatik abiatuz, orokortze bat egitea.
Aristotelesek indukzio osoa eta indukzio osatugabea bereizi zituen:
- Indukzio Osoa: Kasu guztien behaketatik abiatuz orokortzen dugunean.
- Indukzio Osatugabea: Kasu batzuen behaketatik abiatuz orokortzen dugunean.
Metodo Deduktiboa
Zientzia formaletan erabiltzen den bakarra da. Baina zientzia enpirikoek ere erabiltzen dute, ondorioak inferitzerakoan (ondorioztatzean).
Metodo Hipotetiko-Deduktiboa (Zientzia Enpirikoetan)
- Abiapuntua: Arazo bat aurkitu.
- Hipotesia: Azalpen posible bat planteatu.
- Frogapen Enpirikoa: Hipotesitik ondorioztatutako emaitzak gertakariekin kontrastatzea.
Emaitzak:
- Hipotesia egiaztatzen bada, lege bihurtzen da.
- Hipotesia gezurtatzen bada, beste bat proposatu behar da.
Metodo Hermeneutikoa
Giza zientzietan erabilitako metodoa, giza ekintzak interpretatzeko eta ulertzeko haien zentzua.