Zientziaren Filosofia: XX. Mendeko Bilakaera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB

Zientziaren Filosofia

XX. mendean hasi zen ezagutza zientifikoa, zientziaren sistemak, ondorioak eta oinarri filosofikoak aztertzen dituen filosofiaren adarra da. Jorratzen dituen alderdiak hauek dira: metodo zientifikoa, zientzia eta naturaren arteko lotura, zientzien teoriak balioesteko moduak...

Teoria Zientifikoen eta Ez Zientifikoen Bereiztasunak

Berifikazionismoa

Teoria bat zientifikotzat jotzeko, enpirikoki egiaztatu behar da. Zientzia beti behaketatik abiatu behar da, eta nahikoa datu lortu direnean, orokortu egin behar dira legeak eta teoriak formulatzeko. Teoria zientifikoak beti esperientziatik abiatzen dira eta handik ateratzen dituzte zuzenak diren frogak.

Indukzioaren Arazoak

Zientzia ezagutza objektiboa, egiazkoa eta fidagarria da, eta teoria zientifikoak esperientziatik ateratzen dira. Enpirikoki egiaztatu ezin dena ez da zientifikoa eta ez du zentzurik. Induktibismoaren muturreko joera berraztertzeko moduetako bat da indukzioz lortutako legeak ziur aski egiak izango direla esatea, baina inoiz ez esatea egia direnik. Iraganean lege batzuk baliozkoak izatea ez du esan nahi etorkizunean baliozkoak izango direnik. Egiazko ezagutza eskaintzen duen zientziarik ez dago.

Faltsazionismoa

Karl Popper filosofo austriarrak ondorioztatu zuen zientziaren ezaugarria aurreikuspen ausartak egiteko duen ahalmena dela. Proposatu zuen huts egin zezaketen teoriak bakarrik jotzea teoria zientifikotzat. Popperren arabera, zientzialariek esperimentuak edo saiakuntzak egiten dituzte eta saiatzen dira beren teoria benetan proban jarriko duten ondorio esperimentalak ateratzen. Teoria batek aurreikuspen zehatzak egiteko bidea ematen ez badu, orduan teoria hori ez da zientifikotzat hartzen. Popperren iritziz, teoria metafisikoak edo erlijiosoak ez dira zientifikoak, ezin direlako behaketaren bidez gezurtatu. Ezagutza zientifikoa froga dezakeguna da, baina ez egiazkoa.

Aurrerapen Zientifikoak

Popperrentzat, aurrerapen zientifikoa aurreko ezagutzaren integrazioan eta hobekuntzetan datza. Aurrerakuntza zientifikoa metatze-prozesua eta kontinuista da. Thomas Kuhn estatubatuarraren lanak iraultza bat suposatu zuen: ekintza zientifikoen inguruko alderdi historikoak eta soziologikoak zientziaren alderditzat hartzea proposatu zuen. Iraultza-uneak daude, ideia zientifiko batzuk beste batzuekin ordezkatzen direneko uneak; aurrerakuntza zientifikoa krisi eta hausturetan datza. Iraultza-uneen ondoren, paradigma zientifiko bat garatzen da; paradigma horietan sartzen dira komunitate zientifikoak konponbideak emateko moduak. Paradigma bat mundua ikusteko modua da. Kuhnen arabera, zientzialariek ez dute arrazoi objektiboengatik bakarrik onartzen paradigma bat: fede- eta arrazionaltasun-elementuek ere parte hartzen dute. Teoriak beren paradigma propioan oinarrituta onartu behar dira.

Objektibotasunaren Arazoa

  • Objektiboa: norberaren aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende ez dagoena.
  • Neutrala: gerra, liskar edo auzi batean, ez alderdi bataren ez bestearen alde agertzen ez dena.
  • Inpartziala: denekin berdin jokatzen duena, alderdi jakin baten alde egiten ez duena.

Objektibotasuna aipatzen dute ezagutza zientifikoak dituen ezaugarrien artean. Steve Woolgarrek zientzia ez dela gizarte gainerako erakundeetatik kanpo dagoen giza jarduera bat pentsatzen zuen. Zientzian eragina dute testuinguru historikoek eta sozialek. Ikerketa zientifikoa gero eta garestiagoa da.

Zientifismo Inozoa

Zientifismoa: zientzia da ezagutza-formarik baliotsuena. Naturaren eta munduaren azalpen egokia ematen du. Filosofoek diote metodo zorrotz eta eraginkor bat erabiltzeagatik, jakintza objektiboa eta moral aldetik neutroa dela, eta errealitateari buruz gehiago aurkitzen ari dela pentsatzeari. Paul Feyerabend filosofo austriarrak metodo zientifiko bera jarri zuen zalantzan. Zientzia batetik bestera, metodoak asko aldatzen dira. Gaur egun, zientziak ez du inolako ezaugarri berezirik ezagutzaren beste alderdi batzuk baino gorago egoteko. Teoria desberdinen artean bat aukeratzeko, gizabanakoen balio eta desira subjektiboak erabiltzen dira; bere esanetan, ezinezkoa da zientzia objektiboa izatea.

Entradas relacionadas: