Zientziaren Metodoa eta Ikerketa Motak: Gida Osoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB

Zientziaren Metodoaren Urratsak

  1. Problema definitu.
  2. Funtsezkoa ez dena baztertu.
  3. Behaketa sinple eta esperimentala erabiliz, arazoari buruzko ahalik eta datu gehien bildu.
  4. Hipotesia formulatu: esaldi labur bat edo formula matematiko bat.
  5. Esperimentuek egiaztatzen badute, hipotesia indartu egiten da eta teoria edo lege natural bihur daiteke.

Metodo Zientifikoaren Oinarriak

  • Arazoa definitu.
  • Hipotesiak formulatu.
  • Datuak bildu.
  • Datuen analisia eta emaitzen azterketa.

Ikerketaren 5 Ezaugarri Nagusiak

  1. Sistematikoa: Arazoak eta aldagaiak aurkitu, ikerketa diseinatu, aldagaien arteko loturak bilatu eta datuak bildu.
  2. Logikoa: Prozesuaren azterketak ondorioen balioa aztertzeko aukera emango digu.
  3. Enpirikoa: Errealitatetik jasoko ditugu datuak erabakiak hartu aurretik.
  4. Murriztailea: Elementuak banaka aztertzen ditu, gero lotura zabalagoak ezartzeko.
  5. Errepikagarria: Esperimentua errepikatzea beti posible izan behar da.

Ikerketa Motak

Ikerketa Aplikatu

Gertuko arazoez arduratzen da.

Ikerketa Oinarrizkoa

Teoriaz arduratzen da, askotan laborategian egiten da.

Ikerketa Deskriptiboa

Egoera edo fenomeno baten deskribapen zehatza du helburu. Ikerketa deskriptiboaren barruan, inkesta (interrogatorio) mota dago, non eremu bateko jendearen erantzunak biltzen diren (ohiturak, baldintzak, datu demografikoak, iritziak, ezagutzak).

Ikerketa deskriptiboaren adibideak:

  • Elkarrizketa
  • Itaunketa normatiboa
  • Kasu azterketa
  • Lan analisia
  • Analisi dokumentala
  • Garapen ikerketak
  • Ikerketa korrelazionalak

Ikerketa Prozesuaren Funtsezko Urratsak

  1. Ikerketaren izaera.
  2. Ikerketaren eredu alternatiboak.
  3. Ikerketa motak.

Ikerketa Kualitatiboa

Subjektuak erabakitzeko duen aukera du abiapuntu.

Ezaugarriak:

  • Intentsiboa, behaketa longitudinala eta egoera naturalean egiten da.
  • Gertatzen dena zehazki jaso behar da.
  • Interpretazioa eta datuen analisia: Deskribapena, kontakizunen interpretazioa, etab.
  • Gutxitan ezartzen dira hipotesiak hasieratik. Indukzioaren bidez hipotesiak egiten joango gara.

Tresnak:

  • Behaketa
  • Elkarrizketa
  • Ikertzaileak berariaz diseinatutakoak.

Metodologia: Ikerketa Diseinua

Atal honek ikerketa nola egingo den azaltzen du, eta gai hauetaz arduratzen da:

  1. Zeintzuk diren subjektuak.
  2. Nola aztertuko diren gaiak.
  3. Nola diseinatuko diren ikerketak.
  4. Nola neurtzen diren aldagaiak.

Metodoaren Deskribapen Zehatza

Ondo prestaturiko edozein ikertzailek esperimentua errepikatzeko aukera izan behar du deskribapenari esker. Metodoa azaltzeko 4 elementu nagusi daude:

  1. Subjektuak
  2. Tresnak edo aparatuak
  3. Prozedurak
  4. Diseinuak eta analisia

Entradas relacionadas: