Zigor Zuzenbidea: Oinarriak eta Printzipioak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

Zer da Zigor Zuzenbidea?

Zigor Zuzenbidea gizartearen antolakuntzarako kontrol-tresna bat da. Horrela, jokabide batzuk delitu edo falta gisa hartuko ditu, eta zigor bat edo neurri zuzentzaile bat ezarriko dizkie.

  • Zigor bat ezartzeko aurretiko baldintza errudun izatea da. (Adina ez izatea, arazo mentalak izatea, etab.) honek errugabetasuna dakar, eta zigorraren ordez segurtasun-neurri bat ezartzea ekarriko du.
  • Delituak eta faltak ezarri aurretik, babes juridikoa izango duten ondasunak zeintzuk diren erabaki behar da. Horietako batzuk osorik babestuko dira, eta beste batzuk, berriz, ez. Adibidez: bizitza edo ondare pertsonala kantitate jakin batetik behera ez da delitua izango, falta baizik (lapurreta txikia, adibidez).
  • Kontuan hartu behar da zigor zuzenbideak ez duela banakako pertsona soilik babesten, gizarte osoa baizik.

Nola gauzatzen du Zigor Zuzenbideak kontrola?

Motibazioaren bidez, gizartea mehatxatu egiten du delitua ekidin dezaten bertako guztiek. Adibidez: beste bat hiltzen duena 10-15 urteko kartzela-zigorra ezarriko zaio (esaten ari dena da, bizitza ondasun juridiko bat dela eta 10-15 urteko mehatxua egin duela).

  • Delituak ekidin behar ditu zigor zuzenbideak, baina nola? Eraginkortasuna (estatua) versus bermea (hiritarra). Zuzenbide Estatu batean ezinezkoa da lehentasuna ematea eraginkortasunari bermearen gainetik. Adibidez: tortura eraginkorra da? Bermea da? Edo zalantza badago, bermea da gure gakoa?
  • Arau penala ez da artikulu batean agortzen, artikulu asko lotu behar dira guztia ulertzeko.
  • Zigorra ezartzeko delitua edo falta Kode Penalean tipifikatuta egon behar da, eta gainera, dagokion agintari judizialak ezarri behar du, derrigorrezko prozesu judizial bat egin ondoren.

Zein da zigorraren helburua?

Justizia egitea, konpentsatzea. Zigorra, kalte bat egin duenak justizia gisa ordaindu behar duena da.

  • Zigorrak zerbaiterako balio behar izaten du? Birgizarteratzea aipatzen da. Beraz, kartzelan landu beharko da presoarekin.
  • Kartzela zertarako da? Isolamendu bat, ez molestatzeko? Ez, birgizarteratzeko landu ondoren, baina berrerortze datuak ez dira onak izaten.
  • Konstituzioaren 25.2 artikulua: Askatasuna kentzen duten zigor guztiek eta segurtasun-neurriek birhezkuntza eta gizarteratzea izango dituzte helburu, eta ez dira lan bortxatuak izango.
  • Konstituzioaren 15. artikulua: Pertsona guztiek bizitza eta osotasun fisiko eta moralaren eskubidea dute, eta inoiz ezin dira torturatu, ezta zigor edo tratu ez-gizakoi edo umiliagarririk jasan ere.
  • Konstituzioaren 17. artikulua (Habeas Corpus): Edozein pertsona atxilotuari lehenbailehen jakinaraziko zaio, eta era ulergarri batez, bere eskubide eta atxilotze arrazoiak emanez, aitortzera behartu gabe. Legeak agintzen duen eran, polizia eta judizial diligentzietan atxilotuari abokatuaren laguntza bermatzen zaio.

Zigor Zuzenbidearen Konstituzio-Printzipioak

Zigor zuzenbideak honako konstituzio-printzipio hauek jasotzen ditu:

  • Oinarri Araua (Legezkotasun Printzipioa): Ezin da inor kondenatu edo zigortua izan ekintza edo uzteengatik, egiteko unean delitu, falta edo administrazio-arau-hauste izan ez badira, une horretan indarrean dagoen legearen arabera (Konstituzioaren 25.1 artikulua). Baina zein lege-mailatakoa? Konstituzio Auzitegiak aitortu du kartzela-zigorra ezartzen duten legeak lege organiko maila izan behar dutela. Besteak lege organiko baten garapena izan daitezke. Gainera, ohitura ez da inoiz zuzenbide penalaren iturri izango. Eta jurisprudentzia ere ez da osagarri izango, ezin dituelako arau berriak egin, baina interpretatzeko ere ez?
  • Zehaztasun eta Ziurtasun Printzipioa: Zigorra eta delitua oso zehatz idatziak izan behar dira.
  • Atzeraeraginezintasunaren Printzipioa: Egilearentzat mesedegarria bada, atzeraeraginkorra izango da (hau batzuetan ez da argi geratzen zein den).
  • Non bis in idem Printzipioa: Ezin dira bi zigor ezarri pertsona bati gauza beragatik.
  • Proportzionaltasunaren Printzipioa: Zigor zuzenbidea gizartearen gatazka bat zuzentzeko azken neurria izan behar da beti; ezin dira arazo guztiak zigorrarekin konpondu estatu batean. Era berean, babestutako ondasun juridikoaren eta zigorraren artean garrantzi bereko erlazio bat egon behar du.
  • Erruduntasunaren Printzipioa: Honek erantzukizun objektiboa baztertzen du, eta gutxienez zuhurtzigabekeria bat eskatuko du. Zuhurtzigabekeria edo dolo ezean ez dago zigorrik (KP 5. artikulua). Begiratu KP 411. art. 1995eko erreforma arte, homizidioa abortu bat egiten zutenentzat zela esaten zen.
  • Birgizarteratze Printzipioa: Honek zigorra betetzen den bitartean psikologoak, giza langileak, etab. eskatzen ditu. Honek ez du zalantzan jartzen biziarteko kartzela-zigorraren izatea?
  • Aldez Aurreko Epaiketa Printzipioa: Epaiketarik gabe ez dago zigorrik.
  • Epaile Naturalaren Printzipioa: Ezin dira biltzar bereziak osatu epaitzeko.
  • Errugabetasunaren Printzipioa: Honek bereiztuko ditu inputatua eta kondenatua. In dubio pro reo edo onus probandi (fiskalak epailea konbentzitzen ez badu, ez dago zigorrik).

Entradas relacionadas: