Zilindroen Kontrola Pneomatikako Proiektuetan: Kamioia eta 4/2 Balbula
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB
Proiektua: Kamioiaren Deskarga Sistema Pneumatikoa
Deskribapena: Langileak "P1" eta "P2" kamioiaren barruan daude. "P2" eta "P4" kanpoan kokatuta daude. Sistema honen funtzionamendua honako hau da:
- Langileak "P1" edo "P2" sakatzen badu, presiodun airea 3/2 balbulatik gora joango da, EDO balbulara iritsiz.
- Ondoren, airea zilindrora sartuko da, zurtoina irtetea eraginez. Horrela, kamioian dagoen hondarra deskargatu ahal izango da.
- Jarraian, langileak "P3" edo "P4" sakatuko du. Presiodun airea 3/2 balbulara helduko da, eskuineko EDO balbulara iritsiz.
- Airea zilindro barrura sartuko da, zurtoina barrura sartzea eraginez. Kamioia prest geratzen da beste karga bat hartzeko.
Proiektua: Zilindroaren Kontrol Pneumatikoa Abiadura Erregulazioarekin
Deskribapena: Sistema honetan, zilindroaren irteera eta sarrera abiadura erregulatzeko aukera dugu. Funtzionamendua:
- "P1" edo "P2" sakatuz gero, airea EDO balbulara iritsiko da. Ondoren, "E"-tik "D"-ra joango da, bi bideetatik (ezkerrekoa eta eskuinekoa), erregulatu gabe. Airea zilindroaren "A" zulotik sartuko da.
- Zilindro barruko airea "B" zulotik irtengo da eta "F"-tik "G"-ra joango da, baina bakarrik eskuineko bidetik (ezkerrekoan bola bat baitago). Horrela, aire-emaria doitu daiteke.
- Ondoren, aireak EDO balbula zeharkatuko du eta 3/2 balbularen irteera batetik irtengo da. Zurtoina kanpora irtengo da, eta, nahi izanez gero, motel irten daiteke.
- Zurtoina barrura sartzeko, "P3" edo "P4" sakatu behar dira. Presiodun aireak eskuineko EDO balbula zeharkatuko du, eta "G"-tik "F"-ra joango da, bi bideetatik. Zilindroaren "B" zulotik sartuko da.
- Zilindroaren barneko airea "A" zulotik irten eta "D"-tik "E"-ra joango da, baina bakarrik eskuineko bidetik. Aire-emaria doitu dezakegu. Ondoren, ezkerreko EDO balbula zeharkatuko du, eta 3/2 balbularen irteera batetik atmosferara joango da. Zurtoina barrura sartuko da, astiro, hala nahi izanez gero.
Zilindro Baten Kontrola 4/2 Balbula Erabiliz
Hasierako egoera (zuzenketa behar du irudiak):
- Airea "P"-tik sartzen da, 4/2 balbula zeharkatzen du, "A" zulotik irten eta zilindro barrura sartzen da.
- Enboloa sakatu eta zurtoina irteten da.
- Zilindro barneko airea irteten da, "B" zulotik sartu, 4/2 balbula zeharkatu eta "R"-tik atmosferara doa.
- Beraz, zurtoina kanpoan dago (irudia gaizki marraztuta dago).
Funtzionamendua:
- Zurtoina barrura sartzeko, "P1" sakatuko dugu. Presiodun airea "Z" gunera helduko da eta 4/2 balbularen lan-posizioa aldatuko du. Airea "P"-tik "B"-ra joango da (zilindro barrura), eta zilindro barneko airea "A"-tik "R"-ra joango da. Zurtoina barruan geratuko da.
- Zurtoina kanpora ateratzeko, "P2" sakatu behar dugu. Presiodun airea "Y" gunera helduko da, eta 4/2 balbularen lan-posizioa berriro aldatuko da (eskema marraztuta dagoen bezala). Zurtoina kanpora irtengo da.
OHARRA: 4/2 balbula hau bi-egonkorra da. Bere lan-posizioa aldatzeko, derrigorrez presiodun airea bidali behar da "Z" eta "Y" guneetara txandaka. Ez du malgukirik, beraz, bere lan-posizioa ez da berez aldatzen.