Zizeron: Erromako Hizlari eta Politikari Handia
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB
Zizeron: Bizitza eta Ibilbide Politikoa
Lehen Urteak eta Hezkuntza
Lazioko Arpino hiri txikian jaio zen, hezkuntza sendoa eman zion erdi mailako familia batean. Erroman, Grezian eta Asia Txikian ikasi zuen.
Karrera Politikoa eta Kontsulatua
Abokatu bikaina izan zen eta lanbide horretan politikarekin batera aritu zen. Oso gizon jakintsua eta hizlari bikaina zen. Politikan Cursus Honorum (karrera politikoaren pausu guztiak) egin ondoren kontsul izatera iritsi zen eta, ondorioz, Senatuaren kide.
Klase aberatsen interesak bateratzen saiatu zen, equites eta senadoreenak.
Erbestea eta Itzulera
K.a. 63. urtean kontsul izendatu zuten eta urte berean Katilinaren konjurazioaz jabetu zen. Traidoreen kontra zenbait ekintza aurrera eraman zituen; ondorioz, hiru urte beranduago, erbesteratu egin zuten.
K.a. 57. urtean Erromara itzuli zen eta estrategia politikoa aldatu zuen. Bere helburua orain hiritar zintzo guztiek aberriaren proiektuan parte hartzea zen. Hori lortzeko Erromako gizonik boteretsuenengana, hots, triunbiroengana –Kraso, Julio Zesar eta Pompeio– hurbildu zen, eta Krasoren heriotzaren ostean Zesarrengana, nahiz eta harengan konfiantza handirik ez izan.
Zesarren Heriotza eta Zizeronen Amaiera
K.a. 44. urtean Zesar erail zuten eta Zizeronek Errepublika mantentzearen alde borrokatzeko une egokia zela pentsatu zuen. Horregatik, Marko Antonioren kontra gogor jo zuen Senatuan, berak idatzitako Filipikak hitzaldiak emanez. Marko Antoniok eta Augustok gobernatzeko ituna egin ondoren, lehenengoak Zizeron gogor zigortzeko eskatu zion Augustori. Zigorra heriotza izan zen, triunbiratuko soldaduen eskutik. Bere burua pika batean iltzatu zuten eta foroan erakutsi zuten.
Zizeronen Lanak eta Pentsamendua
Erretorikari Buruzko Tratatuak
- De oratore: Elkarrizketa moduan idatzitako erretorikari buruzko tratatu bat da, eta hizlari batek jaso beharko lukeen hezkuntzari buruz dihardu. Horretaz gain, erretorika ongi erabiltzeko zein printzipio moral jarraitu beharko lituzkeen adierazten du.
- Orator: Bere azken erretorikari buruzko hitzaldia da, eta hitzaldi bat sortzerako orduan hitzaldiaren zatiei buruz aritzen da. Ondoren, hizlari baten gaitasunak zeintzuk izan behar duten adierazten digu.
- Brutus: Hizlaritzaren historia kontatzen digu.
Hizlariaren Xedea eta Hitzaldi Motak
Zizeronen iritziz, hizlariaren xedea konbentzitzea izan behar du. Ondorioz, edozein hitzaldi motatan, hizlariak honako helburu hauek bete behar ditu:
- Docere: hezi. Gertaerak azalduz eta argudioak emanez.
- Delectare: atsegina izan. Monotonia ekidin pasarteak kontatuz, hitz jokoak eginez, etab.
- Movere: hunkitu. Bideratutako patetismoaren bidez.
Hitzaldi Ezagunenak
Normalean norbait defendatzeko edo salatzeko idatzi zituen (pro: alde, in: kontra). Hona hemen ezagunenak:
- Pro Archia Poeta: Aitzakia Archia poeta defendatzea bada ere, letren defentsa egingo du, batez ere olerkaritzarena.
- In Verrem (Kaio Verresen kontrakoa): Siziliarrek Kaio Verres gobernadorea ustela zela zioten eta Zizeronek haien alde jokatu zuen. Ondorioz, Verresek kontra egin zuen.
- Pro Marcello: Hitzaldi honen bidez, Zesarri Marcelo Erromara itzultzen uzteagatik eskerrak ematen dizkio, bere laguntasuna adierazten dio eta Errepublika berriz ezartzeko eskaria egiten dio.
- In Catilinam: Senatuaren aurrean Zizeronek lau hitzaldi eman zituen. Horietan, estatu-kolpea egiten saiatzeagatik eta boterearen kontra konjuratzeagatik Katilinaren kontra gogor hitz egiten du.
Filosofia eta Teoria Politikoa
Beste obra asko idatzi zituen filosofia eta teoria politikoaren inguruan: De republica, De amicitia, etab.
Eskutitz Pribatuak
Bere eskutitz pribatu asko gordetzen dira, bere senideei, anaiari eta lagunei bidali zizkienak. Hauetan, bere nortasuna, eguneroko bizitza, desengainuak, etab. islatzen dira.