Zizeron: Erromako Prosa eta Erretorikaren Maisua

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Prosa entonazio arrunta mantentzen saiatzen den idazteko modua da, hainbat alorretan erabilitakoa, hala nola: historiografia, filosofia eta idatzi teknikoak.

Zizeron: Erromako Prosa eta Erretorikaren Maisua

Zizeronen Bizitza eta Ibilbidea

Zizeronek prosan besterik ez zuen idatzi eta garrantzitsuena izan zen horretan. K.a. 106 eta 43 urteen artean bizi izan zen, Arpinon jaio eta txikitatik Erroman bizitakoa. Jurista eta abokatu izateko ikasi zuen, ondoren politikari bihurtuz.

Bere lehen diskurtso aipagarrienetarikoak Verrinak ditugu (K.a. 70. urtea). Siziliarrek Verres izeneko pertsona baten aurkako salaketa egin zuten, eta Zizeronek horren aurka idatzi zuen. Lehenengo diskurtsoaren ondoren, Verres autosalatu egin zen, eta horren bidez Zizeron famatu egin zen, politikarantz joz.

K.a. 63. urtean kontsul izatera heldu zen, Homo Novus izanez (senataririk izan ez duen familia batekoa kontsulatuko gizon berria, ezohikoa garai hartan). Urte haietan Catilinaren konspirazioarekin bat egin zuen. Catilinak boterea lortu nahi izan zuen, eta Zizeronek geldiarazi zuen, horrek haren harrokeria areagotuz. Honekin lotuta, Catilinariak daude, Catilinaren aurkako Zizeronen diskurtsoak.

Ondoren, Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila hasi zen, eta Ponpeioren alde egin zuen. Garaitua izan zenean, Erromara itzuli eta barkamena eskatu zuen. Zesarrek onartu eta testu filosofikoak idatzi zituen.

Zesar hil zenean, Marko Antonioren aurka egin zuen (Zesarren jeneral bat), Filipikak izeneko diskurtso batzuk eginez. Hala ere, Marko Antoniok botere asko zuen, beraz, hurrengo urtean Zizeron hil zuten, burua eta eskuineko eskua Foroan jarriz, Marko Antonioren etsaien etorkizuna erakusgarri eginez.

Zizeronen Obra Nagusiak

Zizeronek obra luzea du, hiru motatan banatuta:

  1. Epistolografia: Berak irekitako generoa da, lau multzotan banatuta:
    • Anaiarentzat
    • Lagunentzat
    • Familiarentzat
    • Atikorentzat (lagunmina)
    Informazio ugari ematen dute, egunero eguneratutako informazioa.
  2. Lan Filosofikoa: Besteak beste, De Senectute, De Amicitia, De Divinatione, De Officiis... bertan gai ugari landuz. Ideia berriak ez eduki arren, itzulpengintzaren bidez hiztegia sortu zuen.
  3. Erretorika eta Oratoria: Diskurtsoak egiteko zientzia eta diskurtsoak berak, hurrenez hurren.

    Diskurtso Motak

    Diskurtsoen artean hiru mota ditugu:

    • Juridikoak (adibidez, Verrinak, Pro Archia)
    • Politikoak (adibidez, Catilinariak eta Filipikak)
    • Laudatorioak

    Hala ere, lehen biak besterik ez ditugu kontserbatzen.

    Erretorika Lan Garrantzitsuak

    Erretorikari buruz, Orator (azkenetarikoa) eta De Inventione ditugu. Azken honetan, diskurtso bat nola planteatu behar den azaltzen da, bost fasetan banatuz:

    1. Inventio
    2. Dispositio
    3. Elocutio
    4. Memoria
    5. Actio

    Honetaz gain, diskurtsoa entzulearen arabera moldatu behar dela azpimarratu zuen.

Zizeron historiako hizlari handiena izan zen eta erretorikaren oinarriak berrezarri zituen. Bere obra garai guztietan irakurri izan da.

Entradas relacionadas: