Zizeron: Oratoria, Filosofia eta Gutunak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

Oratoria

Ora. Elokuentziaz hitz egiteko trebezia da. Ahozkotasunari lotutako hainbat esparru hartzen ditu: diskurtsoa, disertazioa, hitzaldia... Jendea erakarri eta hunkitzea du helburu. K.a. III. eta II. mendeetan, Laudationes fúnebres izeneko diskurtsoak idazten ziren, hildakoak goratzeko. K.a. II. mendean, Grezia erromatar probintzia bihurtu zen eta hainbat intelektual iritsi ziren Erromara, filosofoak eta hizlariak gehienbat. K.a. I. mendearen bukaeran, Errepublika desagertu zen Erroman. Ondorioz, politikari bakoitza bere iritziak defendatu behar izan zituen herriaren aurrean. Hizlarien kopurua handitu egin zen eta diskurtsoen teknikak finkatu egin ziren. K.o. I. mendetik aurrera, enperadoreek aginte osoa bereganatzen joaten ziren neurrian, foroan garatzen zen bizitza politikoa eta oratoria desagertzen joan ziren. Egoera horrek oratoriaren eremua murriztu eta erretorika-eskoletako ikasgai teorikoa izatera mugatu. T. Ziz. Garaiko gertakizun politiko garrantzitsuenak gertu-gertutik bizi izan zituen: Marioaren eta Silaren arteko gerra zibila, Zesarren eta Pompeioren arteko gerra zibila, Zesarren heriotza... Zizeronek eragina eta protagonismoa izan zuen gertakizun horietan, Katilinaren matxinada gerarazi zuen eta Ponpeioren alde egin zuen gerra zibilean. Errepublikaren defendatzaile sutsua izan zen eta Errepublika defendatzeagatik bizitza galdu zuen Marko Antonioren sikarioen eskuetan.

Zizeronen Oratoria-lanak

Zizeronen oratoria-lanetan 2 atal nagusi: diskurtsoak eta erretorika-lanak. Diskurtsoak 2 eratakoak: judizialak eta politikoak. Judizialen artean aipagarriak dira Pro Archia poeta eta Pro Sex. Batean, Erromako hiritartasun-eskubidea aldarrikatzen du eta bestean Roszio Amerinoren alde egiten du, aita hiltzea leporatu baitzioten. Diskurtso politikoen artean, aipagarriak In Catilinam eta Phillipicae. Lehenengoa oso ezaguna da: Katilinak, kontsula izateko hauteskundeak galdu ondoren, matxinada bat antolatzen du boterea lortzeko. Bigarrena, Marko Antonioren aurkakoa da. Zizeronek Marko Antoniori leporatzen dio Errepublika baztertzea, eta botere osoa bere gain hartu nahi izatea. Azken bi diskurtsoen ondorioz, Zizerok ondorio larriak jasan zituen: Katilinaren aurkako diskurtsoengatik, ondasuna kendu zioten eta erbesteratu, gero bueltatu Erromara. Marko Antonioren aurkako diskurtsoagatik, bizia galdu zuen.

Erretorika-lanak

Erretorika-lanetan azaltzen du hizlari batek nola hasi behar duen hitz egiten, nola osatu diskurtso bat, bere zatiak... Aipagarriak: De oratore eta Brutus.
  1. Hizlari ona izateko behar diren hiru baldintzak: gaitasun naturala eduki, kultura handia izan, eta teknikak ezagutu.
  2. Zizeronen, Marko Junio Brutoren eta Ponponioren arteko elkarrizketa erreala agertzen da.




Filosofia

Filo. Greziar filosofia kostata sartu zen Erroman. Erromatarren ustez, ideia horiek ez zioten gizarteari garatzen uzten eta ohitura zaharrak arriskuan jartzen zituzten. K.a. II. mendean erromatarrek Grezia menderatu zutenean, greziar filosofia onartu eta zabaldu zen. Filosofia-eskoletako derrigorrezko ikasgaia. Erroman, filosofia eskola hauek zabaldu ziren: epikureismoa, estoizismoa eta eklektizismoa. Ziz. Nabaria da Graziako estoikoen eragina, nahiz eta batzuetan eklektizismoaren alde egitea. Elkarrizketa moldea erabiltzen du bere gogoetak azaltzeko. Batzuetan, ezin du saihestu azalpen dogmatiko luzeak ere sartzea. Lehen filosofia-lanetan politika eta filosofia nahastuta daude: De re publica eta De legibus. K.a. 45. urtetik aurrera, filosofian aurkitu zuen benetako atsedena eta babesa. 2 liburu idatzi zituen: Consolatio, Tulia alaba maitearen heriotzaren omenez, eta Hortensius, filosofia ikasteko defentsa sutsua. De finibus bonorum et malorum eta Tusculanae disputationes lanetan esaten du bertutea landu behar dugula zoriona lortzeko.




Gutunak

Epis. Gutunek osatzen dute generoa. Helburuak askotarikoak dira: gonbidatzea, mehatxatzea, iraintzea, aholkatzea, hausnarketa morala... 4 gutun mota:
  • Mezu gutunak
  • Adiskidetasun gutunak
  • Atariko gutunak
  • Tratatu gutunak
Erromatarrek formula berezi batzuk zituzten gutunari hasiera eta amaiera emateko. Hasieran, igorlearen izena nominatibo kasuan, ondoan, hartzailearen izena eta kargu politikoa, datibo kasuan... Agurra luzea zenez, laburdurak erabiltzen zituzten. Amaieran, Vale edo Cura ut valeas, Ziz.

Entradas relacionadas: