Zorraren premiamendu-prozedura: Administrazioaren autobabesa

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

I. Sarrera

Zorra, borondatezko epealdian (bi kasu bereizi behar dira, izan ere, exekuzio-aldia hasten da (TLOren 161. art.):

  1. Administrazioak likidatutako zorrak direnean, araudian haiek ordaintzeko jasota dagoen epea amaitu ondorengo egunean;
  2. Diru-sarrera egin gabe aurkeztutako autolikidazioaren bidez ordaindu beharreko zorrak direnean, tributu bakoitzaren araudian ordaintzeko ezarritako epea amaitu ondorengo egunean edo, hura bukatu bazen, autolikidazioa aurkeztu ondorengo egunean)

ez denean ordaintzen, exekuzio-aldia hasten da. Borondatezko epealdia bukatuta, ordaindu gabe, zuzenean exekuzio-aldia hasten da. Aldiz, premiamendu-prozedura ez da modu automatikoan irekitzen; Administrazioak administrazio-egintza bat eman behar du: premiamendu-probidentzia; hau da exekuziozko titulua eta jakinarazten denean subjektuari premiamendu-prozedura hasten da.

Premiamendu-probidentzia

Premiamendu-probidentziaren helburua subjektuaren zorrak kobratzea da, bere ondarea exekutatuz. Esan bezala, premiamendu-prozedura premiamendu-probidentzia jakinarazita hasten da, eta subjektuak ordaindu gabe jarraitzen badu, bere gauzak enbargatzen dira eta azkenean besterenganatu (normalean, enkantean).

Premiamendu-prozeduraren izaera

Administrazioaren autobabesaren adierazpena da, berak adierazten ditu bere eskubideak eta berak exekutatu. Hiru ezaugarri nagusi ditu:

  1. Administrazio-prozedura da. Tributu Administrazioak, berak bakarrik, garatzen du. Ofizioz hasi eta garatzen da.
  2. Exekuzio-izaera du. Horregatik, zorrik badagoen edota bere zenbatekoa ezin dira eztabaidatu (bazter batera utziz ordaindu zela edo iraungi zela). Oposizio arrazoiak mugatuak dira: prozedura gaizki hasi edo garatu zela.
  3. Prozedura autonomoa da: judiziozko prozedurekin edo beste exekuzio-prozedurekin ezin da metatu.
Administrazioaren ahalmenak

Administrazioak, zorrak kobratzeko, subjektuaren ondarea exekutatu behar du, eta, horretarako, Bilketa Administrazioak ikuskatzaileen ahalmen berdintsuak ditu. TLOren 162. artikuluak 142. artikuluko ahalmenak izango dituela dio (azken artikulu hau ikuskapenaren atalean dago). Beraz, ahalmenak dira:

  1. Tributu-betebeharpekoen gauzak egiaztatu eta ikertu, ikuskatzaileek bezala (adib., liburuak aztertu, agintaritza agenteak dira,…).
  2. Kautelazko neurriak har ditzakete, gero exekutatu behar diren gauzak eta eskubideak ez desagertzeko.
  3. Tributu-betebeharpekoari eska diezaiokete bere gauzen eta eskubideen zerrenda aurkeztea.
  4. Tributu-betebeharpekoak bete ez zituen errekerimenduak exekuta ditzake.

Entradas relacionadas: