Zuberoako Euskararen Ezaugarri Fonetikoak eta Morfologikoak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,31 KB

1. Ezaugarri Fonetiko-Fonetologikoak

Batez ere fonologiak egiten du Zuberoako euskara berezi. Hona hemen azterketa zehatz bat:

1. Bokalak

  1. Euskara zuberotarrak bost fonema bokalikoaz gain (/a, e, i, o, u/), seigarren soinu bat ere badu: /ü/. Testuinguru foniko jakinetan gertatzen da eta ez du fonema baliorik, hau da, ez du hitzaren esanahia aldatzen: Bürü, Mündüan...
  2. Bokal alternantziak.
  • o > ü bilakaera da zuberotarraren berrikuntzen artean nabarmenena, gaskoiak eragindakoa. /ü/ ahoskerak Zuberoan eta Amiküze eskualdean du indarrik eta maiztasunik handiena: entzün (16), gaztetarzün (3), Mündüan (13)...
  • Aurrekoarekin batera o > u gauzatu da. Ipar Euskal Herri osoan eta Nafarroako ipar-mendebalean zabaldu da, baina indarrik eta maiztasunik handiena Zuberoan du: ezkuntzia (15).
Bokal elkarketak.
  • Diptongoak. Beheranzko diptongoekin batera, goranzko diptongoak ohikoak dira ekialdeko euskalkietan: nja.nez (10), ‘nuenez, nuen ala ez’)...
  • Zuberoan au > ai egiteko joera dago: gaüaz (6, *gaiaaz* entzuten dela esango nuke). Zuketan eta hitanoan au > ü egiten da: nauzu > nüzü (9).
  • ai > ei ere aurki dezakegu: beitzira (baitzara). Testuan, gainera, ai > e: bena (11).
  • Hiatoak. (Ez da zehaztasun gehiagorik ematen testuan).

2. Kontsonanteak

  • Txistukariak. Hitz hasieran /tx/ txistukaria azaltzen da testuan, nafar-lapurtarraz ez bezala: Txoriak (8).
  • /j/ fonemaren ahoskera berezia da zubereraz: [ʒ] frantsesekoaren antzekoa: eijer (2).
  • /h/ fonema. Hasperena beste inon baino indar eta bizitasun handiagoarekin gorde da Zuberoan, baita gazte jendearen jardunean ere. Hitz hasieran holli (4) eta bokal artean: behar (5), desohore (7)... /l, n eta r kontsonante ozenen ondoren ere egiten da: bilho (4)... Herskari hasperenduak ere maiz entzuten dira, baina testuan ez da adibiderik: ükhen (6).
  • Dardarkariak. Zuberoan dardarkari samurra ia erabat galdu da: penaik < *penarik* (13), hoitan (14) < *hori(e)tan*, oai (20) < *orain*.
  • Bustidura. Zubereraz bi bustidura mota ditugu:
    • Bustidura automatikoa (asimilazio bustidura): /i/ bokalak hurrengo kontsonantea busti edo palatalizatu (sabaikari bihurtu) egiten du, ez du esanahia aldatzen: ai+n > aiñ (*gaiñin* (2) ‘gainean’), baina i+l > il (*Neskatilen* (4)).
    • Bustidura adierazkorra: hiztunak nahita egiten duena, hitzari esanahi berezia emateko (maitasuna, txikitasuna, hurbiltasuna, goxotasuna... adierazteko): holli, pollit (4).

2. Ezaugarri Morfologikoak

1. Izenaren morfologia

Nabarmena da hitzak artikulurik gabe erabiltzeko joera. Ekialdeko beste alderdi batzuetan ere entzuten dira honelakoak, baina Zuberoan besteetan baino indartsuagoa da: Amorosak behar lüke izan lotsa gabe (5), ez üken herabe (6), desohore leike (7)...

2. Izenordainak

  • (N)ihur (13) izenordaina azaltzen da (nafar-lapurtarraz *nehor*, euskara batuan ere onartua).

3. Deklinabidea

  • NORI kasu pluralean –ER aldaera dago Ekialdean: haier (8).
  • NOREKIN kasuan -KILAN aldaera erabiltzen da Ipar Euskal Herri gehienean; testutan, dena den, -REKI azaltzen da: zureki.
  • Destinatiboan –ENDAKO izan da nagusi Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroan. Testuan enetako (19).

4. Aditza

  • Zuketa eta xuketa tratamenduak dira ekialdeko hizkeren bereizgarri nagusia: badititzü (1) ‘(ba)ditu’; nüzü (9) ‘naiz’; nüzün (15) ‘nuen’.
  • Aditz laguntzailea.
    • *EDUN*-en orainaldian –u- erroa dago ekialde guztian, zubereraz u > ü: düt (11), badüt (14).
    • NOR-NORI-NORK eta NOR-NORI sailetako adizkietan –(T)Z da pluralgilea, ez erdiguneko –ZKI-.
    • NOR-NORI saileko adizkien lehenaldian ez dago erdigunean sortu den ZIT-. Mendebaleko euskalkian bezala, ‘oraina + -N’ bidez osatzen dira.
  • Aditz aspektua.
    • Aditz aspektua burutu gabea denean, eta aditz izenetan, Ipar Euskal Herri gehienean –ITEN forma zaharra gorde da -n-z bukatutako aditzetan: erraiteko (17)...
    • Aspektua gertakizun denean, geroaldia adierazteko, -n batekin amaitzen diren aditzetan –EN hartzen dute ekialdean: atzamanen (10)...

3. Ezaugarri Sintaktikoak

1. Galdegaia

  • Galdegaia indartzeko eta nabarmentzeko, laguntzailea aditz nagusiaren aurrean jartzen da Iparraldean: Amorosak behar lüke izan lotsa gabe (5), beitzaio erori (12).
  • Perpaus neutroetan, ezer indartu eta nabarmendu nahi ez denean, BA- eransten zaio Iparraldean aditzari: Eperrak badititzü bere bi hegalak (1) ‘Eperrak bere bi hegalak ditu’.

2. Aditz izenaren osagarria

  • Aditz izenarekin doan osagarria NOREN kasuan erabiltzen da ekialdean: Neskatilen gogoatzeko (4).

3. Mendeko perpausak

  • Zehar galderak. ‘bai/ez’ erako galdera perpausetan –(E)NETZ atzizkia erabiltzen da Ipar Euskal Herrian. Testuan -ENEZ: Eia atzamanen nianez lili eijer hori (10).
  • Kausazko perpausak. Ekialdean BAIT- (BEIT-) aurrizkia erabiltzen da kausa adierazteko, mendebalean ETA partikula: beitzaio erori (12).

Entradas relacionadas: