Zuntz motak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB
EHUNAK. EHUN-ZUNTZAK ETA ZUNTZ MINERALAK. EHUN-ZUNTZAK:Hauek dira bere
Ezaugarriak: ·Hari formakoak dira.. ·Elastikoak dira eta korapilatzeko
Joera dute.. ·Hariak eta ehunak
Sortzeko aukera teknikoa eskaintzen dute..Jatorriaren arabera: Mineralak: Zuntz
Optikoa, beira-zuntza, metal-zuntza… Landareak:
lihoa, kalamua, kotoia… Animalienak:
artilea, zeta eta larrua.. EHUN-ZUNTZEN
PROPIETATEAK: Zuntzak oinarrizko unitateak dira hariak eta ehunak
Fabrikatzeko; zuntzekin fabrikaturiko produktuen propietateak zuntzen
Tamainaren araberakoak dira. Zuntz naturalen kalitatea mehetasunak ezartzen du;
Eta mehetasun hori mikretan neurtzen da..
ZUNTZ MINERALAK: Beira-zuntza. Zuntz erregaitza da, eta oso egokia,
Beraz, sute-arriskutsua duten lekuetarako. Gainera, propietate isolatzaile onak
Ditu, horregatik erabiltzen da lodiera askotako panelak fabrikatzeko.. Zuntz-optikoak. Zuntz-optikoak
Siliziotik ateratzen dira; halako zuntzak material bakoitzak, bere
Errefrakzio-indizearen arabera, argia modu batera desbideratzen duela aintzat
Hartzean oinarritzen dira.. Metal-zuntzak.
Urrezko eta zilarrezko hariak mende askotatik hona erabiltzen dira ehunak
Apaintzeko. Hamarkada batzuetatik hona, altzairuzko, kobrezko edo aluminiozko
Zuntzak erabiltzen dira hainbat gauzatarako.. Amiantoa. Amiantoa edo asbestoa industrian eta eraikuntzan
Erabilera handia izan duen zuntz-minerala da. Isolatzaile termiko eta elektriko
Ona baita. Amiantozko zuntzak guztiz kantzerigenoak direla eta hainbat
Herrialdetan debekaturik dago erabiltzea… LANDAREEN
ZUNTZAK. Lihoa. Gizakiak erabilitako landare-zuntzik zaharrenetarikoa
Da. Egipton, orain dela 4000 urte baino gehiago, momiak lihozko ehunekin
Estaltzen ziren. Lore urdinak dituen landare batetik lortzen da.. Kalamua. Lihoa bezala zaharra da
Erabileraren aldetik, baina ezin da berarekin lehiatu kalitatean. Zuntza
Kanaberatik ateratzen da; kanabera aire zabalean utzi eta gero uretan sartzen
Da. Zuntzik luzeenak egiteko erabiltzen da (sokak, kordak, zakuak, alfonbrak…).. Jutea. Ezkien familiako landare
Batetik dator, ez dio ondo eusten eguzki argiari, apurkorra da eta erraz
Urratzen da. Baina zuntzik merkeena da..
Kotoia. Gehien erabiltzen den zuntza da eta propietate onak ditu:
Iraunkortasuna, kostu txikia, garbitzeko erraztasuna eta erosotasuna… ANIMALIEN ZUNTZAK. Zeta. Zeta
Tximeletatik datorren zuntza da. Zetaren propietaterik aipagarrienak; estetika
Eta erosotasuna dira. Ezin da eguzkiaren argitan utzi eta ezta ere luzatu gero
Ez baitu lehengo luzera berreskuratzen..
Artilea. Hari eta ehun bihurturiko lehen zuntzetakoa izan da. Ardiaren
Iletik dator eta edozein formatara egokitu daiteke. Gainera ur lurrindua
Xurgatzeko gaitasuna du, atsegina da ukitzeko eta ez da erretzen.. Larrua. Ez da besteen modukoa ez
Dagoelako harizpiz osatuta. Hala ere, larrua azalaren zuntz naturalek osatzen
Dute. Animalia batzuen azaletik lortzen da eta ontze-prozesu baten bitartez
Iraunkortasuna eta malgutasuna lortzen ditu… ZUNTZ ARTIFIZIALAK. Rayon-a. Zeta imitatzeko ahaleginean
Lorturiko lehenengo zuntz artifiziala izan da. Oso xurgatzaileak, leunak,
Erosoak eta merkeak dira. Jantzietarako, etxerako ehunetarako etab. Erabiltzen
Dira.. Azetatoa. Merkatuan sarturiko
Lehen zuntz termo-plastikoa (beroaren eraginpean forma aldatzen duena) izan
Zen. Eta horrek ondorio batzuk ekarri zituen horregatik hasi ziren fabrikatzen
Beroari iraunkortasun handiagoa zuten zuntz gehiago… ZUNTZ SINTETIKOAK. Nylona.
Prozedura kimikoen biez lorturiko lehenengo zuntz artifiziala izan zen, eta
Hortik datorkio zuntz sintetiko izena.. Poliester-zuntzak.
Zuntz sintetiko hedatuenak dira. Izan ere ez dira erraz zimurtzen,
Iraunkortasun handia diote eguzkiari eta estetika onekoak dira.. Beste zuntz batzuk. Adibidez: zuntz
Akrilitrikoak, binilo-zuntza, kautxua, Lycra edo Gore-Texa..