Zuntzak: Ehun-materialen definizioa, propietateak, eta erabilera
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB
Zuntzak
1.Ehun-materialen definizioa idatzi ezazu.
Ehun-material deritze irun edo haritu daitezkeen, eta beraz, ehundu daitezkeen zuntzez osatutako materialei.
2.Zuntzen propietateak idatzi itzazu.
Zuntzaren kalitatea eta erabilerak propietate hauen araberakoak dira, besteak beste: luzera, mehetasuna, trakzioarekiko erresistentzia, testura eta xurgagaiztasuna.
3.Zuntzen kalitatea zeren arabera erabakitzen da.
Zuntzaren kalitatea eta erabilerak propietate hauen araberakoak dira, besteak beste: luzera, mehetasuna, trakzioarekiko erresistentzia, testura eta xurgagaiztasuna.
4.Zuntzen luzera idatzi ezazu.
Zentimetro bat baino gehixeagotik metro batera arteko.
5.Zer da irutea?
Zuntzak elkarri lotu eta horrela haria lortzea.
6.Irute prozesuaren historia idatzi ezazu.
Iruteko prozesua, garai batean, eskuz egiten zen, eta geroago, iruteko goruaz; gaur egun, berriz, industria-makinen bidez egiten da. Ehungintzan, hain zuzen, lehen prozesua irutea izaten da.
7. zuntz motak idatzi itzazu.
- Kotoia.
- Lihoa.
- Kalamua.
8.Kotoiaren, eta kalamuaren propietateak eta erabilerak idatzi itzazu.
- Kotoia arropa arinak egiteko erabiltzen da.
- Kalamua ehunak, soka-sareak eta abar egiteko erabiltzen dira.
9.Lihoaren propietateak idatzi itzazu.
Zuntz gogorrak dira, malguak, oso erresistenteak, eta distiratsuak; baina ez dira kotoi-zuntzak bezain elastikoak.
10.Artilearen, zetaren, larruaren eta harri-zuntzaren propietateak idatzi itzazu.
- Artilea: Ardien eta beste animalia batzuen iletik lortzen da. Elastikoa da, eta erraz tindatzen da.
- Zeta: Ez ditu beroa eta elektrizitatea ondo eroaten, oso elastikoa da, eta hezetasuna xurgatzeko gaitasun handia du.
- Larrua: Ehun-materialtzat jotzen da, baina berez ez da zuntza, animalia batzuen larrua baizik, zurratua eta kontserbatzeko prestatua.
- Harri-zuntza: Material hori egiteko harri bolkanikoak baliatzen dira. Isolatzaile termiko eta akustiko ona da, eta ez du surik hartzen.
11.Beira-zuntzaren eta amiantoaren propietateak idatzi itzazu.
- Beira-zuntza: Beira urtu eta zulo txikiak dituen pieza batetik pasatuta lortzen da.
- Amiantoa: Oso zuntz txikiak direnez eta airean erraz barreiatzen direnez, arnastean barrura sar daitezke, eta gaixotasun larriak eragin, hala nola biriketako minbizia.
12.Nylonaren, poliesterraren eta lycraren propietateak idatzi itzazu.
- Nylona: Elastikoak eta trakzioarekiko erresistenteak dira, eta ez dago haiek lisatu beharrik.
- Poliesterra: Poliester-zuntzek ia ez dute hezetasunik xurgatzen, eta karga elektrostatikoa sortzen dute.
- Lycra: Elastomeroek bezalako propietate elastikoak dituzten ehunak egin daitezke.