Zura Materialtzat: Mozketaren Prozesua, Sikatzea, Taulak eta Zur Laminatuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

ZURA MATERIALTZAT: MOZKETA

Gaur egun, mozketaren zatirik handiena makina espezializatuekin egiten da zerra mekanikoekin. Baina garatzeko diren herrialdeetan, aizkora nahiz trontza-zerrak erabiltzen dituzte oraindik.

PIEZAKATZEA

Zuhaitza moztu eta adarra kendu ondoren zuraren zatirik handiena zerrategira eramaten da. Han azala kendu, trontzatu eta piezakatu egiten da. Gero, sikatzen uzten da. Eragiketa horietan erabakitzen da zuraren etorkizuna. Zerrategiak zur-hondakin ugari sortzen du eta horiek birziklatu egiten dira, bai erregaitzat eta bai lehengaitzat.

SIKATZEA

Sikatzea ur berdearen ura murriztean oinarritutako prozesua da. Hau da murrizte horren helburua:

  • Ingurunean aurkituko denaren antzeko ur kantitatea lortzea, oholen forma egonkortzeko.
  • Oholak sikatzean gertatzen diren itxuraldatzeak eta okertzeak murriztea.
  • Onddoen eta intsektuen ondoriozko infekzioak murriztea.
  • Iraunkortasuna handitzea.
  • Zura egokitzea lana, akabera eta kolatua errazteko.
  • Garraioaren kostuak murriztea, pisuak arinduta.

Sikatzea, egiteko bi modu daude: Aire zabaleko sikatzeak. Ezin da jakin zenbat denbora beharko duen materialak sikatzeko, baina sikatze mota honek produktu oso onak ematen ditu. Labeko sikatzeak. Bizkortu egiten ditu prozesuaren abiadura eta kontrola eta hala eta guztiz ere nahiko emaitza onak lortzen dira. Abantaila nagusia azkartasuna du, baina desabantailatzat jo daiteke instalazioen kostu handia eta denbora eta tenperatura ondo egokitu ezean, zura alferrik gal daiteke…

ZURAREN DERIBATUAK

TAULAK: Merkatuan, bi taula mota bereizten dira: Partikulazko taulak: Txirbildun aglomeratuak. Txirbil txikiekin eginik daude; txirbilok itsasgarriarekin nahasi eta prentsatu egiten dira. Malutadunak. Aurrekoen antzekoak baina partikula handiagoekin. Kola gutxiago behar da eta iraunkortasun handiagoa dute. Zuntz orientatuak dituztenak. Gehienetan geruzetan eraikitzen dira eta horietan malutak modu elektrostatikoan orientaturik daude… Zuntzezko taulak: Prentsatuak eta kolarik gabeak. Zuntzak lurrun beroarekin eusten dira prentsatuan. Ez da itsasgarririk erabiltzen, baina bai uraren uxagarria. Prentsarik eta kolarik gabeak. Isolatzeko soilik erabiltzen diren taula bigunak dira. Prentsatuak eta kolatuak. DM izena ematen zaie merkatuan. Erretxina sintetikoren batekin estalitako zuntzak prentsatuz lortzen dira… Taula kontratxapatuak: Txapa finak kolatuz lortzen dira. Material arina eta oso iraunkorra da eta aplikazio ugari ditu… Arima trinkoko taulak: Listoidunak. Bata besteari loturiko listoi trinkoek osatzen dituzte. Gehienetan zurezko laminekin estaltzen dira bi aldeetan. Partikuladunak. Listoidunen antzekoak baina sarriago erabiliak. Partikuladun taularen bat dute barruan eta kanpoko alde bietatik zurezko laminak dituzte… ZUR LAMINATUAK: Listoidun tauletarako printzipio bera erabiltzen dute. Oholtzar trinkoak hartu kurbatu eta kolatu egiten dira. (habeak, arkuak etab. Egiteko)…



PAPERA. FABRIKAZIOA:

Zuraren deribatu handienetarikoa, kontsumituriko kantitatea kontuan hartuz gero, zur-orea da. Bi prozedura daude horretarako: Prozedura mekanikoa. Moztu ondoren enborrei azala kentzen zaie bata bestearekin igurtzita. Azala kendu eta gero izpitu egiten dira. Ondoren zuntzak presioan egosi behar dira eta gero, duen ura kentzen zaio. Lorturiko orea ijezteko makinatik igarotzen da eta horrek gainontzeko guztia ateratzen du, horrela prest daude manufakturatzeko. Prozedura kimikoa: Enborrei banan-banan kentzen zaie azala, gero makinetako hortzen bitartez txikitu eta digestorera igarotzen dira. Digestorean substantzia kimikoak nahasten zaizkie. Ondoren garbitu eta azkenik substantzia trinkotzai9+*9*+-leak erantsi eta papera lortzen da… PAPER MOTAK: Paper leundua. Eguneroko prentsan erabiltzen da eta argazkirik gabeko liburuak inprimatzeko ere bai. Paper satinatua. Arrabolez prentsaturiko papera da. Paper leun eta distiratsua. Kartoi mehea. Paper lodiagoa da.

Entradas relacionadas: