Zuzenbide Administratiboaren Iturriak eta Arauen Ezaugarriak
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Zuzenbide Administratiboaren Iturriak
Arau juridikoen ezaugarriak:
1. Koakzioa
Arau juridikoak betebeharrekoak dira; herritarra derrigortuta dago arau juridikoak betetzera. Ez baditu betetzen, zigor bat ezarriko zaio, eta zigor hori araua bera betetzera behartzea izan daiteke.
2. Abstrakzioa
Arauak herritarrari zuzentzen zaizkio, oro har; ez dira pertsona bakar bati zuzentzen, kolektibo bati zuzentzen zaizkio, abstraktuak baitira. Hau da, arau bat betetzeagatik ez da desagertzen; behin eta berriro bete behar dira (herritar guztiek bete behar dituzte). Aldiz, administrazioak hartzen dituen erabakiak pertsona bati edo batzuei zuzenduta daude, eta behin beteta, deuseztatu egiten dira.
3. Orokorotasuna
Arauak ez soilik herritarrei, baizik eta administrazioei, politikoei, erregeari, agintean daudenei ere aplikatzen zaizkie.
4. Publizitatea
Konstituzioaren 9.3 artikuluak dio arauak argitaratu egin behar direla. Zertarako? Denek ezagutzeko aukera izan dezaten. Normalean, argitaratu eta 20 egunera sartzen dira indarrean. Zertarako dira 20 egun horiek? Ezagutza bermatzeko; epea luzatu daiteke. Epe horretan, legea ez dago indarrean.
5. Hierarkia
Konstituzioaren 9.3 artikuluan adierazten da ordenamendu juridikoaren arauen artean hierarkia-harreman bat dagoela. Beheko mailan dauden arauek ezin dute goiko mailako bat zapaldu edo aldatu; alderantziz, bai.
6. Iraupena
Arau juridikoak denboran irauteko sortuak dira. Berez ez dira ezabatzen, ezabatu egin behar dira. Datarik gabekoak dira, baina aldagarriak eta ezabagarriak. Nola ezabatu daiteke arau bat? Bere maila bereko edo maila goreneko arau baten bidez, aurrekoa indargabetzen dela adieraziz.
7. Atzera Eraginkortasuna edo Atzera Ezintasuna
Arauen efektuak araua argitaratzen denetik aurrera egongo dira indarrean, inoiz ez atzera. Ezin zaie aurretik gertatutako egitate edo jokabideei aplikatu. Salbuespena: herritarrari onura bat ematen diotenean.