Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB
1. Nortasunaren Hasiera eta Iraungitzea
Jaiotzak nortasuna dakar. Gaitasun juridikoa: jaiotzean eskuratzen den nortasunak eskubideen titularitzako gaitasuna ematen du. Fetuak ez baitu gaitasun juridikorik. Umeak, jaiotzen den unetik, duintasun- eta errespetu-eskubidea du.
Nortasun zibila pertsonen heriotzaren ondorioz iraungitzen da, ezaugarri guztiekin desagertzen da. Botere- eta erantzukizun-gune izateari uzten dio. Oinordetza zabaltzen da, ondarea jaraunspen bihurtuz eta pertsonaren gorputza gauza bilakatuz.
Nortasun-eskubideak (doktrinak)
Ordenamenduak giza nortasunaren hainbat arlo babesten ditu, ondasun eta ezaugarri horien babesa zuzenbide naturaletik datorrela.
Izenarekiko Eskubidea
Izena, ezizena, bestearekiko banan-banakatu eta bereizteko balio du. Ezizena eta familiako bi abizen izan daitezke. Erregistro Zibilean inskribatu behar da. Gurasorik ezean, tutoreak edo erregistro arduradunak izendatzen du. Izenarekiko eskubideak ez digu ematen nortasunaren eskubideen eremuan izaera absolutua eta esklusiboa duen ahalmenik.
2. Pertsona Fisikoaren Gaitasuna
2.1 Gaitasun Juridikoa eta Jarduteko Gaitasuna
- Gaitasun Juridikoa (GJ): Pertsona guztiok, gure existentziaren ondorioz, eskubide eta betebeharren subjektu izateko dugun gaitasuna da.
- Jarduteko Gaitasuna (JG): Norbera titular den eskubide eta betebeharrak egikaritzeko gaitasuna da.
Gizakiak erabateko gaitasun juridikoa du, nahi dituen eskubideak izateko gaitasuna, alegia. Jarduteko gaitasunak, egintza edo negozio jakin bati dagokionez, pertsonak berak egintza edo negozio hori bakarrik egin dezakeela esan nahi du.
2.2 Adin-nagusitasuna eta Emantzipazioa
- Adin-nagusitasuna: 18 urteak bete eta gero hasten da, jarduteko gaitasun orokorra eskuratuz. Adin-nagusitasunaren urteak kontatzeko, jaiotza-eguna osorik hartu da kontuan. Ezin da aldatu. Nagusitasuna automatikoki eskuratzen da. Bizitza zibilaren egintza guztietarako gai gara.
- Emantzipazioa: Emantzipatuta dagoen pertsonak bere burua eta ondasunak gobernatzen ditu, adinez nagusi izango balitz bezala. Emantzipazioa 16 urtetik aurrera eman daiteke, Erregistro Zibilean inskribatuz.
2.3 Adingabetasuna
Ez dute jarduteko gaitasunik, gurasoen boterepean baitaude. Ondarezko eremuan ezgaiak dira. Ez dute adin-nagusitasuna; ezgaitua da.
2.4 Ezgaitasuna eta Mugak
Ordenamenduak pertsonaren jarduteko gaitasuna mugatzen du. Gaitasuna mugatzeko edo kentzeko, gaitasun naturala (gauzen irismena ulertzeko eta nahi izateko gaitasuna) hartzen da kontuan. Muturreko kasuetan, pertsona ezgaitua izan daiteke (sententzia judizial bidez).
Ezgaitasuna: Ezgaitasun-arrazoiak norberari bere burua gobernatzea galarazten dioten gaixotasun edo akats iraunkorrak dira, fisikoak nahiz psikikoak izan. Ezgaituaren guraso-boterea luzatu daiteke, edo tutoretza ezarri. Ezgaitasuna deklaratzen duen sententziak ezarriko ditu ezgaitasun horren mugak eta irismenak.
Mugak: Ondasunak era ezegokian besterentzen dituen pertsona xahutzailea (kuratelapean) izan daiteke.
2.5 Guraso-boterea
Adingabearen jarduteko gaitasun eza haren gurasoek ordezkatzen dute. Ezgaitua dagoen adin-nagusiaren gainean, guraso-boterea luzatu daiteke. Hiru alderdi ditu:
- Pertsonala: Gurasoek seme-alabak zaintzen dituzte.
- Ondarezkoa: Gurasoek seme-alaben ondasunak administratu behar dituzte, epailearen zaintzapean.
- Ordezkaritza: Emantzipatuta ez dagoen seme-alabak ez du gaitasunik hizketakide balioduna izateko, haren ordez gurasoek jarduten dute.
2.6 Absentzia
Ez da pertsona bat bere egoitzan ez egotea soilik. Zuzenbide zibilarentzat garrantzitsua da pertsona bere egoitzatik edo azken bizitokitik desagertu, eta hari buruzko inolako berririk ez izatea. Hiru egoera bereizten dira:
- Desagertze soila
- Legezko absentzia-egoera
- Heriotza-deklarazioa
Absenteak ezin du jaraunspenik eskuratu; absentearen oinordetza ez da zabaltzen haren heriotza deklaratzen den unera arte.
3. Naziotasuna, Auzotartasuna eta Egoitza
Naziotasuna: Espainiako naziotasuna Espainiako erkide nazionalaren kide diren pertsonen baldintza edo ezaugarria da. Naziotasuna eskuratzea: jaiotzari jarraiki, adopzioari jarraiki, bertakotzeari jarraiki eta esleitua izan daiteke, Justizia Ministerioari eskaturik ere.
Auzotartasun Zibila: Jaiotzezkoa da. Honek zehazten du zuzenbide komuna, foru zuzenbidea edo zuzenbide berezia aplikatzen zaigun. Eskuratzen da: bi urte jarraian edo 10 urtez bizitzeagatik. Deklarazioak Erregistro Zibilean egin behar dira.
Egoitza: Eskubideen egikaritza eta betebehar zibilak betetzeko, pertsona naturalen egoitza haren eguneroko erresidentzia izango da (Prozedura Zibilaren Legeak zehazten duena).
4. Pertsona Juridikoa
Talde batzuek beren ondare propio eta autonomoarekin jarduten dute, pertsona fisikoak balira bezala.
4.2 Elkartea
Interes publikoa duten pertsona juridikoak dira. Ez dute xedetzat irabaztea lortzea. Zuzenbide pribatuaren eremuan jarduten dute, administrazioarekin harremanik izan gabe. Kideek osatutako kolektibitateak dira. Xedea altruista da.
- Eratzea: Akta bidez, jarduteko gaitasuna duten pertsona natural batzuek zilegia den xede jakin bat lortzeko asmoa adieraziz.
- Organoak: Elkartekideen batzar orokorra eta kudeaketa organoa (gobernu batzordea).
- Elkartekideak (eskubideak): Borondate kolektiboan parte hartzeko, elkartearen ondasun eta zerbitzuak erabiltzeko eta elkartearen jardueretan parte hartzeko.
4.3 Fundazioak
Erakunde filantropikoak dira, gizartearen onerako diren helburu zehatz batzuk lortzeko sortuak. Pertsona juridikoak dira, ez taldeak. Borondate partikular baten produktua dira, ez dute bazkiderik.
- Elkartean: Bazkideek nahi dutena, xedeak eta jarduerak alda ditzakete.
- Fundazioan: Gobernu-organoa patronatua da, eta ondarea administratzen du.