Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Mota eta Funtzioak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Zer da Zuzenbidea?
Zuzenbidea gizartean bizikidetza ordenatzen duten arau juridikoen multzoa da.
Zuzenbide Objektiboa eta Subjektiboa
- Zuzenbide Objektiboa: Estatuak ezarritako arau juridikoen multzoa da, guztiontzat baliagarria.
- Zuzenbide Subjektiboa: Pertsonak zuzenbide objektiboan oinarrituta dituen eskubide konkretuak dira.
Zuzenbidearen Esanahia
Zuzenbideak hainbat esanahi har ditzake:
Eskubidea Gaitasun Gisa (Zuzenbide Subjektiboa)
Pertsona bakoitzak zerbait egiteko edo besteei eskatzeko duen ahalmena da.
Zuzenbidea Arau Gisa (Zuzenbide Objektiboa)
Gizartea antolatu eta ordenatzeko arauen multzoa da.
Zuzenbidea Ezagutza Zientifiko Gisa (Zientzia Juridikoa)
Zuzenbidea aztertzen duen diziplina akademikoa da.
Zuzenbidea Justiziaren Ideal Gisa (Zuzenbide Axiologikoa)
Zuzenbidea justizia eta zuzentasunaren balioarekin lotzen da.
Zuzenbidearen Jatorria
Zuzenbidearen jatorriari buruzko hiru ikuspegi nagusi daude:
Lege Naturala
Lege naturala gizaki guztientzat unibertsalak eta betierekoak direla dio, idatzita egon ala ez. Gizakiaren arrazoiak eta naturak esaten diguna da.
Positibismo Juridikoa
Positibismoak dio zuzenbidea ofizialki dagoen legeak bakarrik direla. Hau da, legez idatzita dagoenak soilik balio duela, eta moralak edo "naturak" esaten duena ez dela kontuan hartzen.
Errealismo Juridikoa
Errealismo juridikoaren arabera, garrantzitsuena ez da lege asko idatzita izatea, baizik eta benetan nola aplikatzen diren eta nola jokatzen duten epaileek eta abokatuek.
Zuzenbidearen Funtzioak
Legea Agindu Gisa
Legea botere publikoetatik datorren agindua da, eta betebeharrezkoa da herritar guztientzat. Ez da aholku bat, baizik eta bete behar den araua.
Legea Giza Jokabidearen Arau Gisa
Legeak gizonen eta emakumeen jokabidea gidatzen du: zer egin daitekeen eta zer ez. Helburua da askatasuna eta bizikidetza orekatu izatea.
Zuzenbidea Gatazkak Konpontzeko Bide Gisa
Gizartean gatazkak saihestezinak dira, baina legeak eskaintzen du gatazka horiek modu baketsu eta bidezkoan konpontzeko sistema.
Zuzenbidea Justiziaren Tresna Gisa
Legearen azken helburua da justizia gauzatzea. Legeak ez du soilik gizartea antolatzen, baizik eta guztientzat bidezko ordena bat sortzen saiatzen da.