Nerbio-sistema eta sistema-endokrinoa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,17 KB

5. GAIA

1. Koordinazio-sistemak

Harreman-funtzioaren bidez izaki bizidunok informazioa jaso eta erantzunak prestatzen ditugu.

Harreman-funtsioak betetzeko, pertsonok koordinazio-sistema behar dugu.

Ingurunean gertatzen diren aldaketak hautemateko, aztertzeko eta haiei erantzun egokien bidez erantzuteko bi sistema hauek erabiltzen dira.

- Nerbio-sistema: Nerbio-ehunez osatuta dago eta erantzun azkarrak eta laburrak prestatzen ditu. Nerbioetan zehar zabaltzen diren nerbio-bulkaden bidez eragiten du.

- Sistema-endokrinoa: Guruin endokrinoz osatuta dago eta oso erantzun geldoak baina iraunkorrak prestatzen ditu. Mezulari kimikoen bidez eragiten du, hormonen bidez. Mezulariok odolean zehar mugitzen dira, zelula edo organo jakin bateraino, eta han eragiten dute.

Koordinazioan esku hartzen duten osagaiak

- Hartzailea: Estimuluak hautematen eta nerbioguneetara igortzen ditu. Gorputzaren erantzuna sorrarazteko gai den aldaketa orori estimulua esaten zaio.

- Nerbiogunea: Hartzaileak hautemandako informazioa jasotzeaz eta prozesatzeaz arduratzen den organoa da.

- Efektorea: Erantzuna emateaz arduratzen diren organoak dira. Bi efektore mota daude:

                   - Giharra: Erantzun motorra sortu eta mugimendu bat eragiten du.

                   - Guruina: Erantzun jariatzaile sortzen du; hau da, substantzia bat jariatzen du.

2. Nerbio-sistemaren osagaiak

Nerbio-sistema bi zelulaz osatuta dago: neuronaz eta glia-zelulaz.

Neuronak

Neuronek seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleok nerbio-bulkaden bidez igortzen dira. Nerbio-bulkada beti noranzko berean mugitzen da.

Neuronek ez dute elkar ukitzen, eta haien artean dagoen bereizketa-eremua sinapsia esaten zaio. Sinapsiak, gehienetan, neuronaren axoiaren azken adarren eta beste neurona baten dendriten edo zelula-gorputzaren artean daude.

Neurotransmisoreak esaten zaien substantzia kimikoen bidez igortzen da nerbio-bulkada sinapsian zehar. Nerbio-bulkada axoiaren muturrera iristen denean, neurotransmisoreak eremu sinaptikoan askatzen dira. Han, hurrengo neuronaren mintzari lotzen zaizkio eta horren ondorioz, azken neurona horrek beste nerbio-bulkada bat abiarazten du.

Funtzioaren arabera, hiru neurona mota daude:

- Sentimen-neuronak: Hartzaileek hartutako informazioa nerbio-sistema zentraleraino eramaten dute.

- Neurona motorrak: Informazioa nerbio-sistema zentraletik efektoreetaraino bidaltzen dute, eta giharrak uzkurtzea eta guruinek jariatzea eragiten dute.

- Elkartze-neuronak: Sentimen-neurona motorrekin lotzen dituzte.

Glia-zelulak

Glia-zelulak neuronen artean daude tartekatuta, eta neuronak babestu eta elikatzen dituzte. Zelula gliala batzuk neurotransmisoreak eliminatzen dituzte. Beste batzuek balio dute nerbio-bulkada azkarrago joateko.

3. Nerbio-sistema

Nerbio-sistema kanpoko edo barneko estimuluak jasotzeaz arduratzen da, bai eta informazio hori antolatzeaz eta erantzun egokia prestatzeaz ere.

Nerbio-sisteman bi alde daude:

- Nerbio-sistema zentrala (NSZ): Gorputza eta haren jarduerak kontrolatzeaz arduratzen da.

- Nerbio-sistema periferikoa (NSP): Nerbio-bulkadak hartzaileetatik NSZraino igortzen ditu, eta NSZtik efektoreetara ere bai.

Nerbio-sistema zentralaNerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute, eta bi-biok burezurrak eta bizkarrezurrak babestuta daude.

Gainera, meningeak deritzen hiru mintz-estalki babesgarriz inguratuta dago, bai eta likido zefalorrakideoz ere, kolpeak arintzen duen likidoa da.

- Entzefaloa: Burezurraren barruan dago eta osagai hauek ditu:

                   - Garuna: Garunean kontziente egiten da hartzaileetatik jasotako informazioa eta gure borondatezko jarduerak zuzentzen dituzten aginduak aztertu eta prestatzen dira.

                   - Zerebeloa: Garunaren azpian dago, bi hemisferiotan banatuta. Zerebeloaren eginkizuna borondatezko mugimenduak koordinatzea eta gorputzaren orekari eustea.

                   - Bizkarrezur-erraboila: Garunaren oinarrian dago eta bizkarrezur-muina ukitzen du. Gorputzaren ekintza erreflexuak kontrolatzen ditu.

- Bizkarrezur-muina: Egitura mehea da eta hatz txikiaren lodiera du. Burezurraren oinarritik bizkarraren bukaeraraino zeharkatzen du gorputza. Zehar-ebakian, bi eremu bereizten dira: barnealdea, tximeleta forma duena, substantzia grisez osatua; eta kanpoaldea, substantzia zuriz eratua.

Nerbio-sistema periferikoa

Nerbio-sistema periferikoan, neuronen luzapenak elkartu egiten dira eta nerbio-zuntzak osatzen dituzte. Zuntzok, aldi berean, sortatan elkartu eta nerbioak osatzen dituzte.

Nerbio-sistema periferikoa osatzen duten nerbioak entzefalotik eta muinetik abiatu, eta gorputz osoan zehar adarkatu eta banatzen dira.

Nerbio gehienak mistoak dira; hau da, hala sentimen-funtzioak nola funtzio motorrak betetzen dituzte.

5. Nerbio-sistemaren funtzionamendua

Bi motatako erantzunak sortzen du:

- Borondatezko ekintzak: Erantzuna borondatezkoa eta kontzientea da. Erantzuna garunean prestatzen da.

- Ekintza erreflexuak: Gorputzak oharkabeko erantzuna ematen du estimuluaren aurrean, eta bizkarrezur-muinak prestatzen du erantzuna.

4. Sistema endokrinoa

Sistema endokrinoa gorputz osoan banatuta dauden guruinen sorta batez osatuta dago. Guruin endokrinoak edo barne-jariaketako guruinak deritze, beren jariaketa-gaiak zuzenean odolera isurtzen dituztelako.

Guruin endokrinoak jariaketan espezializatutako zelulaz osatuta daude eta zelula horiek, hormonak deritzen substantzia kimikoak sintetizatzen dituzte.

Entradas relacionadas: