Lur ingurugiroko definizioak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

Agenda 21: Garapen iraunkorra neurtzeko asmotan gizartearen partaidetza bultzatzen duen egitasmoa.

Akuiferoen gazitzea: Akuiferoen gehiegizko ustiapenetik etorritako beste ondorio bat, tsasotik gertu dauden eskualdeetan maila freatikoaren jaitsierak itsasoko ur gaziaren barneratzea eragiten baitu.

Akuiferoen gehiegizko ustiapena: Akuiferotatik ur gehiegi ateratzearen ondorioz ur-maila (maila freatikoa) jaistea.

Akuikultura: Arrainak haztea.

Antizikloia: Presio handiko gunea, egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera
Berotegi edo negutegi efektua: atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat xurgatzen dutenean gertatzen den tenperaturaren igoera.

Arazketa aerobioa: Bakterio aerobiko bidezko arazketa biologikoa.
Arrisku biologikoa: Izaki bizidunek eragindako gaixotasunak.

Arro hidrofrafikoa: Ibai batek eta bertara isurtzen diren urek hartzen duten eremua.

Aurreikuspena: Arriskua dagoen tokian eta sasoian behaketa sistematikoa egitea edozein aldaketa kontrolatzeko. / Lurralde batean, fenomeno natural horrek izan duen historia eta ingurua bera kontuan hartuta, arriskuak denboraz iragartzeko egiten den azterketari deritzo.

Autoarazketa edo autodepurazioa: Ibaiek duten berezko auto-garbiketarako gaitasunari deritzo.

Azaleko higadura: Lurrazalaren geruza higatzen deneko prozesua.

Azidifikazioa: Ur-azalean azidoa gehituz (ad. euri azidoa) pH-a jeistea
Baliabide berriztagarria: Erabiltzen direnean agortzen ez diren baliabideak, jatorrizko egoerara bueltatzen baitira.

Barrera biogeografikoa: Espezie baten banaketa-eremua zabaltzen uzten ez duen oztopoa.

Berritze-tasa: Ekoizpen garbiaren eta biomasaren arteko erlazioa. / Biomasa zenbateko abiaduran berritzen den adierazten duen indizea.

Bigarren mailako ekoizpena: Beste maila trofikoek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek alegia, asimilatutako energia edo ekoiztutako materia. / Kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek, asimilatutako energia eta ekoiztutako materia.

Bioaniztasuna: Ingurune edo leku batean zenbat  eta zein bizidun dauden.

Biodegradabilitatea: Mikroorganismoak oxidazioa eragiteko duten almena.

Bioerregaia: Material organiko berriztagarri eta ez fosiletatik eratutako erregai solido, likido edo gasa, gehienetan, landare jatorrikoa.
Biogasa:  Biomasaren hartzidura anaerobikoaren emaitza den gasa, metanoz eta CO2-z osatua.

Biomasa-piramidea: Maila bakoitzean zenbat materia organiko pilatu den adierazten duen piramide mota.

Biosferaren erreserba: Babes figura bat NBEk antolatua.Interes bereziko uneak babesten ditu,adibidez Urdaibai. / Babestu nahi diren eremuak zaindu beharreko balio ekologiko, geografiko edota kultural nabarmenak dituzten lurraldeak dira.

Biozenosia: Ekosistemaren osagaia. Zati biziduna, ekosistema bateko izaki bizidun multzoa.

Borraska: Presio txikiko gunea da. Eta atmosferaren ezegonkortasuna dakarren eragile atmosferikoari borraska deritzo.

Clorurofluorokarbonoduna (CFC): Ozono geruzan zuloak sortzen dituen sustantzia kimikoa kloroz, karbonoz eta fluorrez osatua.

Depredazioa: Harreman interespezifikoa, animali espezie batek beste espezie batekoa hiltzen du elikatzeko.

Desertifikazioa edo basamortutzea: : Lur emankorra galtzen denean , basamortu bilakatzen deneko prozesua.

Egoitza denbora edo egonaldia: Kutsatzaileen egoitza-denbora edo batez besteko bizitza atmosferako gasen ezabaketa-mekanismoen eraginkortasuna kuantifikatzeko erabiltzen da. kutsatzaile jakin batek sorturiko eraginen espazio-irismena egoitza-denboraren menpekotzat jo daiteke.

Ekoizpen edo produkzio garbia: Maila bakoitzak asimilatu duen energiari (ekoizpen gordinari) bizi funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero biomasa eran pilatzen den energia.

Ekoizpen primario garbia: Maila bakoitzak asimilatu duen energiari, bizi-funtzioak betetzeko behar den energia kenduz gero, biomasa eran pilatzen den energia.

Ekoizpen primarioa: Ekosistema batean biomasa zenbat handitzen den denbora-unitateko, organismo autotrofoek materia organiko berria sintetizatzen dutenean.

Ekotasa: Kalte ekologikoak konpentsatzeko jartzen den zerga bat.

Elika-baliabidea: : Gizakiak bere probetxurako erabiltzen dituen elikagaiak (ad. arrainak).

Energia  geotermikoa: Lur barneko tenperatura altuak eta ezarritako ur korronte bat erabiliz lortzen den energia elektrikoari deitzen zaio.

Energia berriztaezinak: Ez berez,ez gizakiaren eraginez, berritzen ez diren energia motak dira.

Engergia eolikoa: Aerosorgailuen bitartez, haizearen indarretik lortzen den energia.

Eragile kutsatzailea: Kutsadura eragiten duen edozein faktore, adibidez, merkurioa, beruna, giza jarduerak sortutakoak etab.

Eragin krtikoa: Lurreko edozein sistematan (geosfera, hidrosfera, atmosfera, biosfera) gizakiaren jarduerak sortutako edozein aldaketari esaten zaio.

Erliebe tabularra: Taula formako erliebea da. Bertan,egitura antiklinala modelatzen da. (muinoak,goi-lautadak....).

Erosioa: Uraren, haizearen edo izotzaren eraginez Lurraren gainazaleko materialak desegitea, garraiatzea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa.

Erradiazio ultramorea: Eguzkitik iristen zaigun erradiazio mota bat, ozono geruzak xurgatzen duena neurri batean, oso arriskutsua dena.

Entradas relacionadas: